Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/12 11:09:59.745 GMT+2

AHTren OBRAK

AHTren OBRAK LUKUN ZABALTZEN ARI DIRA!

 

URBINAKO HERRI-LURREN DESJABETZAPENA

EKAINAREN 19AN LEGUTIOKO UDALETXEAN

 

Ekainaren 16ean larunbatean bilera egingo da Gasteizen

salaketa ekintza bat antolatzeko

 

            AHTren obrak Lukun nabarmen zabaltzen hasi dira, autopistaren azpian egin zuten zementuzko “pasabidea”ren aldeetara. Batetik, Lukuko tunelaren frontean desmonte eta exkabazio lan handia egiten ari dira; eta bestetik, zementuzko “pasabide”aren bestaldera dagoen zelaiaren gainean “terraplen” zabala betetzen ari dira. Lanen tamaina ikusita, lan hauek duela zenbait aste azkartu egin dituztela dirudi. AHTren obrak kilometro bateko luzeran hedatzen dira orain.

            Gainera, datorren ekainaren 19an, Urbinako herria bete-betean harrapatzen duen AHTren zatiaren lurrak okupatu aurreko desjabetzapen aktak jasotzeko (“levantamiento de actas previas a la ocupación de terrenos” delakoa) ekintza administratiboa agindu du Espainiako Sustapen Ministerioak, Legutioko Udaletxean. Aipagarria da, hainbat partikularren lurrekin batera, Urbinako herri-lurren “desjabetze forzosoa” ere egingo duela egun horretan.

            Horregatik, AHTren aurkako mugimenduak egoera hauei eman beharreko erantzuna  aztertzea beharrezkoa iruditzen zaigu, eta datorren ekainaren 16ean, larunbatarekin, bilera batera dei egiten dugu Gasteizen, eguerdiko 12etan, Zaramaga auzoko “Zaramazulo” lokalean (K/ Puerto Barazar 1-behea-atzekaldea).

Nork: astindu.2007/06/12 11:09:59.745 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru