Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 18:09:34.589 GMT+2

Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Iritzi asko irakurri ditut wifi ikasgelan konektatua izatearen inguruan baina argi dago iritzi kontrajarriak daudela honen inguruan. Alde batetik, irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta aldiz ikasle gehienak Wifiaren alde.

 

Gainera, ni ere ikaslea naiz eta ez da ikasleen gehiengoak esaten duenaren alde jotzearren, baina nik ez diot alde txarrik bilatzen klasean Wifia edukitzeari.

 

Irakasle gehienek honakoa diote: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".

Nire iritziz, ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurrean eduki edo ez. Pantailarik ez balego, paperean marrazkitxoak egiten edo hitz egiten arituko litzateke, eta agian hori okerragoa litzateke. Pantailari begira dagoen bitartean, ez dio besteari molestatzen, eta irakasleari kasurik egitea zati handi batean, ez da irakaslearen arazoa, ikaslearena baizik.

Nork: olaiaju.2008/05/26 18:09:34.589 GMT+2
Etiketak: irakasle wifi ikasle | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru