Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/25 01:00:52.102 GMT+1

Ataungo VII. Argazki Rallya

Ataunen urriaren 3an ospatu zen argazki rallyaren sari banaketa izan zen larunbatean herri antzokian. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan genuen. Bigarren saria Iñigo Ricorentzat izan zen eta lehen ataundarrarena Andoni Aizpuruak jaso zuen.
Partaidetza zabala izan du Rallyak 43 partaideekin aurtengoan 4 gaietan sailkatzen zelarik sariketa: Lehioak, gorria, iturriak eta gai librea.
Egun gutxi barru ikusgai izango ditugu udaleko web orrialdean saridun izan diren argazkiak. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guztiei.

Nork: AtaungoUdala.2010/11/25 01:00:52.102 GMT+1
Etiketak: rico argazki rallya ibarzabal aizpurua | Permalink

2010/11/13 11:40:36.366 GMT+1

Herriko berriak 2010/11/12

1- Jon Ander Albisu eliminatuta- Jende asko bildu zen atzo arratsaldean Auzoeta kiroldegian bi pilota partidak ikustera. Lau t´erdiko txapelketako kanporaketan Jon Ander Albisuk 22 eta 15 galdu zuen Cabrerizoren aurka.
 
2- Bertso saioa-Gaur gaueko 22:00etan Herri Antzokian bertso saioa egingo da. Sarrerak bertako lehiatilan  5 eurotan egongo dira salgai.
 
3- Toka eta mus txapelketak- Bihar eguerdian Aizkoate Kultur Elkartearen aurrean 12:00etan toka txapelketa izango da. Arratsaldean 16:30ean Aizkoaten mus tapelketa.
 
4- Artzain txakur lehiaketa- Igandean 12:30ean Iztartoko belardian Artzain txakur lehiaketa egingo da.
 
5- Jentilen etorrera- Igandean arratsaldeko 18:30ean jentilen etorreraren kale ibilaldia eta ondoren ekitaldi berezia egingo da.
 
6- Mondeju eta talo jana- Jentilen etorreraren ekitaldia bukatzen denean, San Martingo plazan mondeju eta talo jana egingo da.
 
7- Organu kontzertua- Azaroaren 19an, ostiralean hain zuzen, iluntzeko 19:00etan San Martingo elizan organo kontzertua egongo da. Oraindik ez dakite zein organo-jotzaile etorriko den..
 
7- Argazki ralyko sari banaketa- Azaroaren 20ean Herri Antzokian eguerdian Argazki Ralyko sari banaketa egingo da.
 
8- "Izarren argia" pelikula- Datorren asteburuan Herri Antzokian "Izarren argia" filma botako dute.
 
9- Begoña eta Tere andereñoen despedida bazkaria- Azaroaren 27an Bitorrenen Begoña Munduate eta Tere Dorronsororen despedida bazkaria egingo da. Dakizuen bezala, biak jubilatu berriak dira.
 
10- Baserri seinaleak- Ataungo udala Ataungo zehar batzutan baserri seinaleak jartzen ari da. Hasiera batean Aitzarte, Lauztierreka eta Aia aldeko baserrietan jarriko dira seinaleak.
 

Nork: AtaungoUdala.2010/11/13 11:40:36.366 GMT+1
Etiketak: herriko berriak | Permalink

2010/10/16 12:28:51.332 GMT+2

Herriko berriak 2010eko Urria

Hemen dituzue urriko herriko berriak:
 
1- Edukiontzi marroia Ataunen- Egun gutxi barru Sasieta Mankomunitateak Ataunen hondakin organikoak biltzeko asmoz. edukiontzi marroiak jarriko ditu.
 
2- Ur zerbitzuaren kudeaketa- Urriaren 1etik  Gipuzkoako Urak partzuergoaren esku dago Ataungo ur zerbitzuaren kudeaketaren ardura.
 
3- Asteburuko pelikula- Asteburu honetan Herri Antzokian ikus daitekeen pelikula, "Salt" da. Igande arratsaldeko haurren pelikula berriz, "Campamento Flipy".
 
4- Aizkoate Kultur Elkartean hitzaldia- Urriaren 22an, iluntzeko 20:00etan Aizkoate Kultur Elkarteak hitzaldia antolatu du. Hizlariak Lurdes Auzmendi eta Patxi Baztarrika izango dira. Gaia berriz, "Euskara: itxaropena ala etsipena".
 
5- Hiru auzoetako korrikaldia- Urriaren 24ean Ataun Kirol Elkarteak antolatuta, XXX. Hiru Auzoetako korrikaldia izango da. Korrikalariak San Martingo plazatik goizeko 11:00etan irtengo dira.
 
6- Mendi irteera- Enirio Aralar Mankomunitateak antolatuta, urriaren 24ean mendi ibilaldia izango da. Mendizaleak, Lizarrustitik goizeko 08:30ean aterata Abaltzisketara joanago dira. Ibilaldian parte hartu nahi duenak aurrez Lizarrusti parketxean izena eman behar du, 943582069 telefonora deituz. Bai goizean Lizarrrustira igotzeko eta baita bukaeran Abaltzisketatik Atauna itzultzeko, antolaitzaileek autobusak jarri dituzte.

Nork: AtaungoUdala.2010/10/16 12:28:51.332 GMT+2
Etiketak: | Permalink