2009/11/14 16:15:55.878 GMT+1
ADMINISTRAZIO BATZORDEETARAKO HAUTESKUNDEETAN ETA KONTZEJUETAKO EGUNEROKO LANEAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
Ezker Abertzaleak Arabako herrietako bizilagun guztiak azaroaren 29an ospatuko diren Administrazio Batzordeetarako hauteskundeetan parte hartzera animatu nahi ditu, eta bereziki Kontzejuetan egunero lanean jarraitu dezaten animatu ere.
Guztiei helarazten dizuegu gonbitea, ideologietatik harago, herritarrena izan behar delako Kontzejuen eremua eta ez beste inorena. Betidanik defendatu du Ezker Abertzaleak alderdi politikoek ez dutela lekurik ez Administrazio Batzordeetarako hauteskundeetan ezta Kontzejuetako eguneroko lanean ere. Alderdi politikoek Kontzejuekiko bete behar duten papera bestelakoa izan behar da, Udal, Koadrilla edota Biltzar Nagusietan Kontzejuentzako finantziazio justua eta bitarteko nahiko bermatzea, hain zuzen ere, Administrazio Batzordeetan herrien alde egiten den lana behar bezala garatu ahal izateko bermea, alegia.
Ondo dakigu Kontzejuak egoera ekonomiko larrian daudela, are gehiago krisiaren eragina kontutan hartzen badugu. Krisia dela eta nabarmen egin du behera toki erakundeen finantziazioa eta Kontzejuetan, beti azkenak direnez, are handiagoa izan da murrizketa hori. Hori gutxi balitz beste instituzio batzuk ez dituzte Kontzejuak aintzat hartzen beraien politikak eta planak erabakitzerakoan baina Kontzejuei betebehar berriak ezartzen dizkiete, baita kosteak ere. Eta azkenik, hainbat gobernuk krisiari aurre egiteko neurri bereziak planteatzen dituztenean Kontzejuak albo batera uzten dituzte.
Egoera larri honen aurrean dute alderdi politikoek erantzun beharra. Hori da Kontzejuekiko bete behar duten ardura. Gure aldetik Udaletan zein Biltzar Nagusietan ekimenak sustatzen jarraituko dugu. Baina Arabako erakundeen errealitatea zein den ezagututa zaila izango dela aurreikusi dezakegu. Eta zuek, herritarrak, jarraituko duzue herrietako motorra izaten, zuen eguneroko lanak bultzatuko du herrien etorkizuna.
Horregatik animatzen zaituztegu Administrazio Batzordeetarako hauteskundeetan ez ezik Kontzejuen eguneroko lanean aktiboki parte hartzen jarrai dezazuen.
_______________________________________________________________
ANIMAMOS A PARTICIPAR EN LAS ELECCIONES A JUNTAS ADMINISTRATIVAS Y EN EL DÍA A DÍA DE LOS CONCEJOS.
La Izquierda Abertzale quiere volver a animar a todas y todos los vecinos de los pueblos de Araba a participar activamente en las Elecciones a Juntas Administrativas que se celebrarán el próximo 29 de noviembre, pero sobre todo a seguir participando en el día a día de los Concejos.
Os animamos a todas y a todos, más allá de ideologías, porque siempre hemos defendido que los partidos políticos no tienen lugar en los Concejos, ni en las elecciones ni en su trabajo diario. El único papel que los partidos tienen que desempeñar es garantizar en otras instituciones, Ayuntamientos, Cuadrillas y Juntas Generales, una financiación justa y unos medios suficientes para que las Juntas Administrativas puedan desarrollar sus funciones y trabajo por los pueblos.
Somos conscientes de que la crisis económica ha dejado a los Concejos en una situación todavía más precaria. La financiación de las entidades locales alavesas se ha visto reducida de forma considerable, pagando los platos que otros han roto, y, como los Concejos siempre son el último de la cola, la reducción es todavía mayor. Por si eso fuera poco otras instituciones no tienen en cuenta a los Concejos a la hora de elaborar políticas y planes, pero sí que les asignan obligaciones, y con ello costes. Y para colmo, cuando diferentes gobiernos anuncian planes de financiación especial ante la crisis, los Concejos no tienen derecho a participar de ellos.
Ante esta precaria situación es donde los partidos políticos tienen que plantear respuestas. Esa es su responsabilidad. Por nuestra parte seguiremos impulsando iniciativas tanto en Juntas Generales como en los Ayuntamientos. Pero conociendo el panorama institucional alavés sabemos que costará mucho y que el principal motor de los pueblos seguirá siendo el trabajo que sus vecinas y vecinos realicen en el día a día.
Por eso queremos animaros a seguir trabajando, a participar en las elecciones a Juntas Administrativas y a participar activamente del día a día de los Concejos.

Nork: AUMATEGI.2009/11/14 16:15:55.878 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/08/09 20:18:41.606 GMT+2

ZEIN DA BARRUNDIAN NAHI DUGUN HERRI EREDUA
Urbanizazio berriak eraikitzea egokia litzatekeen edo ez, eta gure herrien hazkundeari buruz Udalbatzan eztabaidatu den bakoitzean, Barrundiako Ezker Abertzaleak etengabe adierazi izan du neurrigabe ematen ari den hazkundea geldiarazi behar dela. “SAUR” (gaztelaniazko Suelos Aptos para Urbano Residencial) izenez ezagutzen diren Bizitegietarako Lur Hiritargarriak bezala proiektatzen diren urbanizazioak ere hirigintza planteamendutik atera beharko lirateke. Ez dirudi oso logikoa denik hirigune bat erabat osatua egon gabe, hau handitzeko aukera ematea.
Barrundiaren hazkundeari buruzko eztabaida honen arian, PNVk egin zuen adierazpen honek argi eta garbi azaleratzen du babesten duten diskurtsoaren mamia: “zerbait izan beharko gara” ; PNVren iritziz Barrundia, gaur egun ez da, izan beharko litzatekeena eta hauen helburua, ahalik eta biztanle gehien erakartzeko gure herriak bizitegi-gune bilakatzea da.
Egoera honen aurrean, argi eta garbi dugu gure ikuspuntua: ez dugu inolako arazorik ikusten, Barrundia den bezalakoa izaten jarrai dezan. Barrundia osatzen duten herri guztiak herri izaten jarraitu behar dutela uste dugu eta hau da gure borondatea eta konpromisoa; herri bakoitzak bere egunerokotasuna eta berezitasunak mantentzea garrantzitsua dela uste dugu, beraz, ez zaigu batere egokia iruditzen, urte gutxi batzutan, herri hauen biztanleria eta eraikinak bikoiztea.
Hala ere, Barrundiarako nahi dugun herri eredua mantentzeko, indarrean dauden Hiri Antolamenduko Arauei egin behar diegu aurre. Arau hauek 8 urteko iraupena izaten dute berrikusi aurretik eta Barrundia osatzen duten herrietarako planteatzen duten hazkundea erabat onartezina eta oso traumatikoa izango litzateke; bai gizarteari eta baita ingurugiroari dagokionean ere. Planteatzen den neurrigabeko hazkunde honen bitartez bereziki zigortuak izango liratekeen herriak, euren etxebizitza kopurua bikoiztuta ikusiko lukete. Adibidez, Audikana 13 etxebizitza izatetik 33 (+20) izatera pasako litzateke eta Hermua 17tik 38ra (+21). Ondorengo taula honetan herri ezberdinen bilakaera ikus daiteke:
|
HERRIA |
2003an ETXEBIZITZA KOPURUA |
ARAU SUBSIDIAROEN ARABERAKO ETXEBIZITZA BERRI POSIBLEAK |
|
AUDIKANA |
13 |
20 |
|
DALLO |
13 |
15 (10 SAUR batean) |
|
ELGEA |
17 |
14 |
|
ETURA |
26 |
25 (11 SAUR batean) |
|
ETXABARRI-URTUPIÑA |
25 |
27 (20 SAUR batean) |
|
GEBARA |
26 |
21 |
|
*HEREDIA (Plang. berezia) |
42 |
41 |
|
HERMUA |
17 |
21 |
|
LARREA |
65 |
51 (20 SAUR batean) |
|
MARIETA-LARRINZAR |
45 |
30 (10 SAUR batean) |
|
MATURANA |
18 |
14 |
|
MENDIXUR |
30 |
27 |
|
OZAETA |
72 |
59 (14 SAUR batean) |
|
GUZTIRA |
409 |
365 (85 SAURetan) |
Zentzugabekeria hau gelditu behar dugu, nahiz eta norberaren herriaren nortasuna eta ezaugarri bereziak diruaren truke salgai jartzen duten pertsona gutxi batzuk izan.
_______________________________________________
QUÉ MODELO DE BARRUNDIA QUEREMOS
Cuando se ha debatido en el Ayuntamiento sobre lo adecuado o no de la construcción de urbanizaciones y sobre el crecimiento de nuestros pueblos, por parte de la Izquierda Abertzale de Barrundia se argumentaba que debe frenarse el desmesurado crecimiento que se está dando. También que deben sacarse del planeamiento urbanístico las urbanizaciones proyectadas como SAURs o Suelos Aptos para Urbano Residencial (no son urbanos sino urbanizables, es decir, que pueden hacerlos urbanos). No es lógico que se dé opción a ampliar el casco urbano cuando dicho casco todavía no se ha completado.
Pero, en ese debate sobre el crecimiento de Barrundia, por parte del grupo del PNV, se llegó a decir que “algo tendremos que ser”, como si Barrundia tuviera que ser algo distinto de lo que es, y convertirse en una zona residencial pensada para atraer a la mayor cantidad de población posible.
Ante esto, nuestro punto de vista es claro: nosotros no tenemos ningún complejo de que Barrundia sea lo que es y de que siga siéndolo así. Nuestra voluntad es que los pueblos de Barrundia sigan siendo pueblos, con sus particularidades y su modo de vida, y no nos parece adecuado que se dupliquen en edificaciones y población en muy pocos años. Nuestro modelo de Barrundia es mantener los pueblos como lo que son.
Pero para mantener nuestro modelo de Barrundia, tenemos enfrente a las NORMAS SUBSIDIARIAS DE PLANEAMIENTO actualmente en vigor. En dichas Normas Subsidiarias (NN.SS.), que se suelen hacer para tener una vigencia de unos 8 años, los crecimientos que se plantean para los pueblos son inasumibles y traumáticos, tanto social como medioambientalmente. Resultan especialmente castigados por este desproporcionado crecimiento algunos de los pueblos más pequeños, en los que si se culmina todo el crecimiento que se posibilita, pasarían a más que duplicar el número de sus viviendas. Audikana pasaría de 13 a 33 (+20), Hermua pasaría de 17 a 38 (+21), etc. Se puede ver en el siguiente cuadro:
|
ENTIDAD |
VIVIENDAS EXISTENTES
EN 2003 |
VIVIENDAS NUEVAS POSIBLES SEGÚN LAS NORMAS SUBSIDIARIAS |
|
AUDIKANA |
13 |
20 |
|
DALLO |
13 |
15 (10 en un SAUR) |
|
ELGEA |
17 |
14 |
|
ETURA |
26 |
25 (11 en un SAUR) |
|
ETXABARRI-URTUPIÑA |
25 |
27 (20 en un SAUR) |
|
GEBARA |
26 |
21 |
|
*HEREDIA (Plm. especial) |
42 |
41 |
|
HERMUA |
17 |
21 |
|
LARREA |
65 |
51 (20 en un SAUR) |
|
MARIETA-LARRINZAR |
45 |
30 (10 en un SAUR) |
|
MATURANA |
18 |
14 |
|
MENDIXUR |
30 |
27 |
|
OZAETA |
72 |
59 (14 en un SAUR) |
|
TOTAL |
409 |
365 (85 en SAURs) |
Debemos parar estas barbaridades, y todo ello aunque en Barrundia haya algunas personas que por dinero dejarían que su propio pueblo pierda sus características y su identidad, y que deje de ser lo que ha sido hasta la fecha, un bonito pueblo donde vivir.
Nork: AUMATEGI.2009/08/09 20:18:41.606 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/24 19:09:19.724 GMT+2
Robin Hood ez litzateke sekula PNVkoa izango
Krisiak astintzen ari gaituen urte honetan Barrundian gastatzeko (bai Udalaren bitartez, bai Kontzejuen bitartez) diru gutxiago egoteak ez da zorian oinarritzen den egoera bat. Egoera hau, PNVk gidatzen dituen erakunde ezberdinek aurrera eramaten ari diren politika fiskalaren ondorioa da. Erakunde hoiek, argi eta garbi, patronala eta errenta altuekin lerrokatu dira. Era honetan, Sozietateen Gaineko Zerga jeitsi egin dute, Ondarearen Gaineko Zerga bertan behera gelditu da eta Pertsona Fisikoen Gaineko Zergan batez ere dirusarrera gehien dutenei mesede egin zaie. Gauzak horrela, gero eta gehiago dirubilketaren zatirik handiena langileon gain geratzen ari da.
Era berean, kezkagarria da ingenieritza fiskalaren bitartez errenta altuei desgrabatzeko eskaintzen zaizkien aukera guztiak. Eta zer esanik ez erakundeek elite ekonomikoek egiten duten iruzur fiskalarekiko duten zilegitasunaren ondorioz biltzen ez dituzten milioien inguruan.
Beraz, argi geratzen da era injusto batean egin dutela dirubilketa, kontutan izan gabe gehien duenak ekarpen handiagoa egin beharko lukeela guztion ontzira. Baina hori gutxi ez balitz, orain, dirua aurrekontuen bitartez banatu behar denean, berriro ere konturatzen gara beraien jardunbidea ez datorrela bat justizia sozialarekin eta ondasunaren banaketarekin. Gauzak horrela, Administrazio Batzordeen -herritarrentzat hurbilenekoak diren erakundeak eta zeintzuetatik herri bakoitzaren beharrei egokitutako diru erabilera egokiago bat egin ahal izango zen- finantziazioa nabarmen murriztu egiten da.
Noizko guztion eskubideak bermatuko dituen ondasunaren banaketaren aldeko zerga bilketa eta aurrekontu politika bat? Argi geratu da PNV eta bere bazkideekin hau ezinezkoa dela, aberatsei emateko diru gutxi dugunoi kentzen baitigute. Horregatik hain zuzen Robin Hood sekula ez litzateke PNVkoa izango. Horregatik ezinbestekoa da ondasunaren banaketa justu bat bermatuko duen aldaketa politiko, ekonomiko eta soziala. Gure esku dago!
_____________________________________________
ROBIN HOOD NO SERÍA DEL PNV
El que en este año de crisis exista menos dinero para poder invertir en Barrundia (tanto por el Ayuntamiento como por los Concejos) no es cuestión de suerte o azar. Esto es consecuencia de la política fiscal que están realizando las diferentes instituciones guiadas por el PNV, que se han alineado claramente junto a la patronal y a las rentas altas. Así, se ha rebajado a las empresas el Impuesto de Sociedades, se ha suprimido el de Patrimonio y en la reducción del Impuesto sobre la Renta se ha beneficiado especialmente a quienes más ingresos tienen, de manera que el grueso de la recaudación lo están dejando cada vez más en las espaldas de las trabajadoras y trabajadores.
Asimismo, es alarmante las posibilidades que se ofertan a las grandes rentas a través de la ingeniería fiscal para desgravar. Y ni que decir de los miles de millones que se dejan de recaudar por la permisividad de las instituciones para con el fraude fiscal de esas elites económicas.
Pues bien, no contentos con haber recaudado injustamente -sin tener en cuenta la máxima de que quién más tiene más debería aportar al bote común-, ahora, a la hora de redistribuir vía presupuestos, también observamos cómo su actuación nada tiene que ver con la justicia social y el reparto de la riqueza. Así las cosas, se reduce considerablemente la financiación a las Juntas Administrativas -las instituciones más cercanas a la población, y desde las que se podría hacer un uso del dinero más acorde a las necesidades de cada pueblo-.
¿Para cuándo una política fiscal y presupuestaria redistributiva de rentas, que garantice los derechos de todos? Se ha demostrado que con el PNV y sus socios esto es imposible, ya que quitan a los pobres para dar a los ricos. Por eso Robin Hood nunca sería del PNV. Por eso es necesario un cambio político, económico y social que posibilite un reparto justo de la riqueza. ¡Está en nuestras manos!

Nork: AUMATEGI.2009/07/24 19:09:19.724 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/24 19:03:46.227 GMT+2
ETXEBIZITZA-POLITIKA EGOKI BAT BARRUNDIARAKO
-Barrundian hainbat etxebizitza egiten dira urtero, baina gehienak udalerritik kanpoko jendeak egiten ditu, Barrundian inolako errorik ez duen jendeak. Hemen egiten diren etxebizitzak hemengo jendearentzat izan beharko lirateke “bizitegi-gune” hutsak bilakatu nahi ez duten udalerri guztietan gertatzen den bezala.
-Barrundiarako etxebizitza-politika egokia egiteak ez du esan nahi jendeari eragotzi behar zaionik gure herrietara bizitzera etortzea. Politika horrek apustu garbia egin behar du herrien hazkuntza orekatu baten alde, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarria den hazkuntza baten alde, alegia, eta, garrantzitsuagoa dena, aukera eman behar die Barrundian jaio eta hazitakoei hemen bizitzen jarraitu ahal izan dezaten. Laburbilduz, eutsi egin behar zaio herriaren identitateari.
-Gure udalerriaren hazkundeak ez du ekarri behar loherri bihurtzea. Egiten diren etxebizitzak bertan bizitzeko izan behar dira, herrietan gizarte eta erkidego bizitza egiteko; beraz, ez dugu bigarren etxebizitzak eraikitzearen aldeko apusturik egiten. Gelditu egin behar da gure lurraren espekulazioa.
-Ezin da eragotzi gure udalerria haz dadin. Baina ez da bidezkoa gertatzen ari den hazkunde neurrigabea sustatzea, indarrean dauden arau subsidiarioak onartu zirenean egin zen bezala. “Hazkunde begetatiboa" ikusten dugu logikoena, hau da, egiten diren etxebizitzak beren herrietan bizitzen gelditzea erabakitzen duten gazteentzat izatea. Gainera, beste ingurune batzuetara joandako guztiei ere itzultzeko aukera eskaini behar zaie.
-Hazkunde begetatiboa da gune txikietako bizimoduari eusteko modurik egokiena, eta herri bakoitzean finkatu behar da. Barrundiako gazteek beren herrian daukate familia, lagunak, erroak eta, beraz, bizimodua. Babes ofizialeko etxebizitzak edo alokairu sozialekoak sustatzen badira, kontuan hartu behar dira Barrundiako 13 herrietako bakoitzaren beharrak, inor herri batetik bestera joatera behartu gabe.
-Etxebizitzaren gaiari oraintxe bertan heldu behar zaio, lehenbailehen, gure herrietako gazte batek ere Barrundia utzi behar izan ez dezan gure artean gelditzeko aukerarik ez duelako.
-Etxebizitza zahar abandonatuak birgaitzea eta erabiltzea izango litzate egokiena, etxebizitza berriak egin aurretik. Gainera, orain egiten diren etxebizitzek (familia bakarrekoak banakako partzeletan) gero eta zalantza handiagoak sortzen dituzte, etxebizitza-eredu hori ingurumen-politika jasangarriaren aurkakoa baita (etxebizitza horiek lurzoru asko hartzen dute, ur asko behar dute eta energia-gastu handiagoa dakarte). Etxebizitza-politika berria egin nahi badugu, ez da beharrezkoa egiten diren etxe berriak txaletak izatea. Baina inguruari ere begiratu behar zaio, eta lehendik dagoenarekin harmonian eraiki behar da.
-Udalak ez du zertan jabetzako etxebizitzaren aldeko aukera egin behar. Alokairu soziala izan daiteke aukerarik justuena (alokairua pertsona bakoitzaren diru-sarreren arabera ordaintzea). Hori, gainera, baliagarria izango litzateke gure gazteak udalerria utzi ez dezaten beren bizitza eta etorkizuna nolabait antolatuta izan arte.
Laburbilduz, Barrundiako etxebizitza-arazoari modu egokian egin behar zaio aurre, batez ere gazte barrundiar guztiek, hala nahi badute, gure herrietan bizitzen gelditzeko aukera izan dezaten. Beren eskubidea da.
______________________________________________________________
POR UNA POLÍTICA DE VIVIENDA ADECUADA PARA BARRUNDIA
-En Barrundia se construyen año a año un buen número de viviendas, pero la gran mayoría de ellas son para gente que ni es del municipio, ni tiene ningún tipo de arraigo en Barrundia. Esta circunstancia no es para nada natural. Las viviendas que se construyen aquí deberían ir destinadas a la gente de aquí, igual que sucede en todos los municipios que no tienen por objetivo convertirse en simples “zonas residenciales”.
-Una correcta política de vivienda para Barrundia no debería suponer oponerse a que siga viniendo gente a vivir a nuestros pueblos. Esta política debe apostar por un crecimiento adecuado de los pueblos, asimilable social y medioambientalmente, y lo que es más importante, debe dar opción a los nacidos y criados en Barrundia a poder seguir viviendo aquí. En definitiva, que no se pierda la identidad de pueblo.
-Nuestro municipio no debe crecer construyendo lo que se llaman barrios dormitorio. Las viviendas que se construyen deberían ser para que se viva en ellas y para que se haga vida social y comunitaria en los pueblos, más que apostar por construir segundas residencias. Se debe frenar la especulación con nuestra tierra.
-No se puede impedir que nuestro municipio crezca. Pero no es de recibo promover los crecimientos desmesurados que se están dando y que se planificaron al aprobar las Normas Subsidiarias actualmente en vigor. Lo que todos podemos considerar como lógico es el llamado “crecimiento vegetativo”, es decir, que la vivienda que se construya sea para los jóvenes que optan por seguir viviendo en sus pueblos. Además se debe dar opción a todos los que emigraron a otras zonas a que vuelvan.
-Este crecimiento vegetativo, que es el considerado ideal para mantener la forma de vida de los núcleos pequeños, se debería considerar en cada pueblo. Los jóvenes de Barrundia tienen sus familiares y amigos, su arraigo y, en definitiva, su vida en su propio pueblo. Si se promocionan viviendas de protección o de alquiler social deberían considerarse según las necesidades de cada uno de los 13 pueblos de Barrundia de manera particular, y no desplazar a nadie de un pueblo a otro.
-Hay que afrontar el tema de la vivienda ya, con urgencia, para evitar que ninguno de nuestros vecinos jóvenes abandone Barrundia por no tener opción a quedarse entre nosotros.
-Lo más adecuado es rehabilitar y utilizar viviendas viejas y abandonadas, antes de construir nuevas. Además, el modelo de viviendas nuevas que se construyen en la actualidad (unifamiliares en parcelas individuales) está cada vez más en entredicho, por suponer un modelo de construcciones contrarias a una política sostenible mediambientalmente (ocupan gran cantidad de suelo, consumen más agua y tienen más gasto energético). Si queremos hacer una nueva política de vivienda, para nada hace falta que las nuevas edificaciones tengan que ser chalets. Pero también, hay que mirar en el entorno y construir en armonía con lo ya edificado.
-El modelo de vivienda por el que se debería optar desde nuestro Ayuntamiento tampoco tendría por qué ser en propiedad. El llamado alquiler social (el que se paga en función de los ingresos de cada persona) se puede considerar como la opción más justa. Además también serviría para que nuestros jóvenes no abandonen el municipio hasta que de alguna manera organicen su vida y su futuro.
En resumidas cuentas, hace falta encarar el problema de la vivienda en Barrundia de una manera adecuada, especialmente para que todas las y los jóvenes barrundiarras que así lo deseen se puedan quedar a vivir en nuestros pueblos. Es su derecho.

Nork: AUMATEGI.2009/07/24 19:03:46.227 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/19 14:10:12.713 GMT+2
Euskararen Erabilera Arautzen duen Oinarrizko Legea 1982ko azaroaren 24an onartu zen. Bertan, hainbat eskubide aitortzen zaizkie herritarrei, eta betebehar batzuk ezartzen zaizkie herri-agintariei hizkuntzaren esparruan. Lege horren arabera, herri-agintariek beharrezko neurriak hartu behar dituzte Administrazioaren zerbitzura diharduten langileak euskalduntzeko, eta Administrazioaren lanpostuen zerrendetan jaso behar dute zein lanpostutan den nahitaezkoa hizkuntza ofizial biak jakitea.
Lege hori onartu zenetik 25 urte igaro badira ere, Barrundiako Udalean 2008ko azken osoko bilkuran onartu zen Euskara Plana, batez ere Udalaren barruan euskararen erabilera bultzatzeko eta areagotzeko. Plan hori abiarazteko eta bilatutako helburuak lortzeko, nahitaezkoa da behar diren baliabide guztiak jartzea, eta hala egingo dela espero dugu. Lehenengo eta behin, hizkuntza-normalkuntzako teknikari berri bat kontratatu beharko litzateke, izan ere, plana egin zuenarekin ez da kontratua berritzeko akordiorik lortu eta oraindik ez da inor hartu bere ordez.
Plan hau aho batez onartu zen, nahiz eta ezker abertzaleak agerian jarri zituen huts eta gabezia batzuk:
- Datuak zaharrak dira, 2001. urtekoak. Erroldan ez da, dagoeneko, euskararen ezagutzari buruzko daturik eskatzen eta horrek errealitatea ez ezagutzea dakar. Barrundiaren kasuan, segurua da euskaldunak 2001eko erroldan agertzen direnak baino gehiago direla.
- Gai hauetan, Administrazioak herritarren aurretik joan beharko luke, eta asmo handiagoak eduki beharko lituzke helburuei dagokienez.
- Epeak jarri beharko ziratekeen plan hau betetzeko, eta bertako xedapenek “gomendio" hutsak baino gehiago izan beharko lukete.
- Plana langileek lehendik egiaztatuta zituzten hizkuntza-eskakizunen arabera egin da. Beraz, oso deigarria da jendaurrean dauden bi langileetatik bati bakarrik eskatzea euskaraz jakitea, biei eskatu beharrean.
- Plana egitean, ez dira kontzejuak aintzat hartu, eta komenigarria litzateke barruan egotea, batez ere herri bakoitzeko biztanleei bidaltzen dieten informazioa euskaraz ere egon dadin.
- Gure udalean ibiltzen diren teknikariak ere ez dira kontuan hartu (arkitektoa, aparejadorea, gizarte-langilea, gizarte eta kultura-teknikaria, artxibozaina) eta ez da horietaz ezer esaten. Koadrilak egindako kontratazioetan, kontuan hartu beharko litzateke euskararen ezagutza.
Eragozpen horiek gorabehera, plana onartzea onuragarria da. Orain, Barrundiako biztanle guztiok barneratu behar dugu eskubide osoa daukagula gure hizkuntza, euskara, kalean eta udaletxean erabiltzeko.
Nork: AUMATEGI.2009/07/19 14:10:12.713 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/19 14:01:34.470 GMT+2
ARAU SUBSIDIARIOAK ALDATZEA KOMENI DA?
Barrundiako udalerriko planeamendurako arau subsidiarioak udalerriko lurraldearen antolamendu integrala egiteko tresna dira. Horien bitartez, lurra sailkatzen da (hiri-lurra, urbanizagarria, ez-hiritarra...), hirigintza-ahalmenak mugatzen dira eta ahalmen horien eraginkortasuna eta erabilera baldintzatzen da. Laburbilduz, eta hizkera arruntean, arau subsidiarioen bitartez, Barrundian egin nahi diren edozein eratako eraikinak edo erabilerak erregulatzen dira, bertan arautzen baita nola egin behar diren eta non egin daitezkeen.
Arauen indarraldia, berez, mugagabea da, baina, normalean, 8 bat urte egoten dira indarrean, eta aldaketa partzialak ere egin daitezke.
Indarrean dauden arau subsidiarioek akats asko dute, baina ez bakarrik ezker abertzalearen ikuspuntutik, baita ikuspuntu objektibo huts batetik ere. Hemen hainbat gogoeta egiten ditugu horien inguruko eztabaida pizteko:
•Barrundiako arau subsidiarioak egokitu egin behar dira onartu zirenetik aurrera sortutako legeriara, hau da, 2003ko uztailetik aurrera sortutakora, data horretan sartu baitziren indarrean. Hona hemen legeria horretako xedapen nagusiak:
-Lurzoruaren Legea; izan ere, besteak beste, etxebizitza-dentsitate handiagoa sustatzen du, lurzoruaren okupazioa txikiagoa izan dadin. Horrek ez du ekarri behar ingurua kontuan hartu gabe eraikitzea edo lehendik dagoenarekiko harmonia apurtzea.
-Ibai eta Erreken Arlokako Lurralde Plana, urak har ditzakeen ingurunetan etxebizitzak edo bestelako eraikinak egitearen aurka agertzen dena.
•Tokiko Agenda 21 ospetsuak ere izan behar luke bere aplikazioa arau subsidiarioetan, Barrundian egiten diren eraikuntza eta hirigintza-jarduketa guztietan, jasangarritasuna kontuan har dadin.
•Oraingo arau subsidiarioak onartzeko unean, ez zen kontuan hartu gure herrien ur-horniketarako ahalmena. Hori zuritzeko, zera esaten da, “udalerriko herri guztietan, ur-emaria nahikoa da kasu bakoitzean aurreikusitako hazkundeei dagozkien oraingo eta etorkizuneko kontsumoak asetzeko”. Denok dakigu, ordea, hori ez dela horrela. Hori justifikatzeko orduan, ez ziren kontuan hartu herriak edo Partzuergoa hornitzeko ur-emakidak, ezta lehendik zeuden arazoak ere. Gainera, ez ziren kontuan hartu Barrundian dauden abeltzaintzako ustiategietako kontsumoak, eta esanguratsuak dira.
•Barrundiako herrietan dagoen saneamendu-ahalmena ere ez zen kontuan hartu. Egungo arau subsidiarioetan onartu egiten da ez daudela, oro har, sistema bereiziak ur beltzetarako eta euri-uretarako eta, hala ere, hauxe esaten da: “ahalmena nahikoa da mugarik gabeko hazkunde potentzial baterako”. Hori, teknikari batek sinatutako txosten batean agertzen bada ere, ez da horrela. Begien bistakoa da zenbait herritako isurketak "legeztatu ezinezkoak" liratekeela gaur egun, Barrundiako ibaietara egiten diren isurketek argi erakusten dutenez.
•Oraingo arau subsidiarioetan, ontzat eman zen zenbait herri orain direnaren bikoitza baino gehiago izateraino haztea. EAEko Lurraren Antolamenduko Artezbideetako 12. artikuluko 4.11 puntuan, ordea, mugatu egiten da udalerrietako gune txikietako bizitegi-garapenerako gehienezko ahalmena, eta dauden etxebizitzen % 100ean finkatzen da. Irizpide hori ez da betetzen Audikanan, Dallon, Etxabarrin eta Hermuan, izan ere, herri horietan, ahalbidetzen den hazkunde guztia gauzatuko balitz, etxebizitzen kopurua bikoiztu eta gehiago egingo litzateke denbora gutxian, lehen salatu genuen bezala. Beste herrietarako planifikatutako hazkundea ere gehiegizkoa da.
•Goi-tentsioko sareetarainoko tartea ere zaindu beharko litzateke. Eremu elektromagnetikoek pertsonen osasunean izan dezaketen eragin kaltegarria saihesteko, etxebizitzaren eta goi-tentsioko sarearen arteko distantzia metro batekoa izatea gomendatzen da tentsioko kilovolt bakoitzeko. Barrundiako iparraldetik doan linea, Elgea ondotik igarotzen dena, 400 kv-koa da, eta horrek ez du erremediorik dagoeneko. Barrundia erditik doana 220 kv-koa da.
•Egungo arau subsidiarioekin, ez dago aukerarik Barrundian inolako industriarik jartzeko, ez handirik, ez txikirik.
•Berriz aztertu beharko litzatekeen kontu bat estetikarena da. Arau subsidiarioetan argi azaltzen da eraikin berriek arkitektura-ingurunea errespetatu behar dutela eta debekatuta daudela “eskualdetik kanpoko herri-arkitekturako estiloak”. Baina hori ez da betetzen edo hobeto arautu beharko litzateke, izan ere, teilatu-hegalik gabeko etxeak, izugarrizko beirateak, diseinu abangoardistako etxeak eta abar egiten direnean, ez da arkitektura-ingurunea errespetatzen .
•Sustatzen den espaloi-mota ere —zintarri altuekin— ez dirudi oso egokia gureen moduko herrietarako. Urbanizazio berrietan ere, ez da beharrezkoa hainbeste argi jartzea, are gutxiago energia-kontsumoan aurreztea planteatzen dugunean.
.
•Oraingo arau subsidiarioen akatsik handienetako bat da egin zirenean herritarrek ez zutela aukerarik izan parte hartzeko eta ez zela eztabaidarik egon. Kontzejuen parte hartzea ere ez zen inola bideratu.
Hau guztia ikusita, ondorioa argi dago. Hasieratik eduki beharko litzateke kontuan zertarako aldatu nahi diren arau subsidiarioak. Ez litzateke egokia izango aldatu eta, hala ere, orain arteko arazoekin jarraitzea. Aldatzen direnean, helburuetako bat gure herrietako neurriz kanpoko hazkuntza geldiaraztea izan behar da. Kontuan hartu behar da, baita ere, lurraren okupazioa, herrien hornidura eta saneamendu ahalmena eta, garrantzitsuagoa dena, egiten den planeamenduak aukera eman behar die Barrundiako seme-alabei, behingoz, bertan bizitzen gelditzeko.
______________________________________________________________________
¿HABRÍA QUE REVISAR LAS NORMAS SUBSIDIARIAS?
Las Normas Subsidiarias de Planeamiento del Municipio de Barrundia, -en adelante NN.SS.-, son el instrumento de ordenación integral del territorio del municipio. Dichas NN.SS. clasifican el suelo (urbano, urbanizable, no urbano,…), delimitan las facultades urbanísticas y condicionan la efectividad y el ejercicio de dichas facultades. En resumen, y en lenguaje coloquial, las Normas Subsidiarias son la normativa para regular todo tipo de construcción y uso del suelo que se quiera hacer en Barrundia y que regulan cómo se debe hacer y dónde se puede hacer.
Aunque tienen una vigencia indefinida, suelen mantenerse en vigor 8 años aproximadamente, y existe la posibilidad de hacer modificaciones parciales.
Las NN.SS. actualmente en vigor se puede decir que tienen muchas pegas, pero no solo desde el punto de vista de la Izquierda Abertzale, sino también desde un punto de vista puramente objetivo. Aquí exponemos varias consideraciones sobre ellas, para abrir el debate:
•Las NN.SS. de Barrundia deberían adaptarse a la legislación sobrevenida (la legislación aprobada después de julio de 2003, que es cuando entraron en vigor). Las leyes más importantes a las que se deberían adaptar son:
-La Ley del Suelo, que, entre otras cosas, promueve más densidad de vivienda para que la ocupación de suelo sea menor. Esto no debe suponer que se construya sin tener en cuenta el entorno o que no se haga en armonía con lo ya edificado.
-El Plan Territorial Sectorial (PTS) de Ríos y Arroyos, que procura que no se construyan ni viviendas ni otras edificaciones en zonas potencialmente inundables.
•La famosa Agenda Local 21 debería tener su aplicación en las NN.SS., para que la sostenibilidad sea tenida en cuenta en toda actuación constructiva y urbanística que se haga en Barrundia.
•Para aprobar las actuales NN.SS. no se tuvo en cuenta la capacidad de abastecimiento de agua de nuestros pueblos. Aunque se justifica que “en todos los pueblos del municipio el caudal de agua resulta suficiente para los consumos tanto actuales como futuros correspondientes a los crecimientos previsibles en cada caso”, todos sabemos que esto no es así. A la hora de justificar esto no se tuvieron en cuenta las concesiones de agua de las que se abastecen los pueblos o el Consorcio, ni los problemas que ya existían. Además no se tuvieron en cuenta los consumos ganaderos de las explotaciones que hay en Barrundia, que son significativos.
•Tampoco se tuvo en cuenta la capacidad del saneamiento que hay en los pueblos de Barrundia. Se reconoce en las actuales NN.SS. que, por lo general, no hay sistema separativo de evacuación de aguas negras y pluviales y, pese a ello, justifican que “la capacidad es suficiente para un crecimiento potencial sin limitaciones”. Esto, por mucho que se exponga en un informe firmado por un técnico, no es así. No hace falta conocer que los vertidos de algunos de los pueblos, a día de hoy, no son “legalizables”; basta con ver los vertidos que se hacen a los ríos de Barrundia.
•En las actuales NN.SS. se dio por válido que algunos pueblos pudieran crecer a más del doble de lo que son. Sin embargo en el punto 4.11 del artículo 12 de las Directrices de Ordenación Territorial de la C.A.V. se estipula limitar la capacidad máxima de desarrollo residencial en los núcleos menores de los municipios al 100% del número de viviendas existentes. Este criterio no se respeta en Audikana, Dallo, Etxabarri y Hermua, donde, como ya se denunció anteriormente, si se culmina todo el crecimiento que se posibilita, se pasaría en poco tiempo a más que duplicar el número de viviendas. El crecimiento que se planifica para los demás pueblos también es excesivo.
•Se debería tener en cuenta la distancia a las redes de alta tensión. Para evitar los efectos perjudiciales que pudieran tener los campos electromagnéticos sobre la salud de las personas, la distancia de una vivienda a una red de alta tensión recomiendan que sea de un metro por cada kilovoltio de tensión. La línea que cruza por el norte de Barrundia es de 400kv, que pasa junto a Elgea, cosa que ya no tiene remedio. La que pasa por el centro de Barrundia es de 220kv.
•No hay opción con las actuales NN.SS. a que se afinque en Barrundia ninguna industria, ni pequeña ni grande.
•Una de las cosas que debería replantearse es la referida a cuestiones de estética. Pese a que lo estipulado en las NN.SS. es claro en cuanto a que los nuevos edificios deben respetar el entorno arquitectónico y a que están prohibidos “los estilos de arquitectura popular ajenos a la Comarca”, o esto no se cumple o debería regularse mejor. No se respeta el entorno arquitectónico cuando se dejan hacer viviendas sin alero, enormes cristaleras, casas de diseño vanguardista, etc.
•El modelo de aceras que se promueve, con bordillos altos, no parece adecuado para pueblos como los nuestros. La “sobreabundancia” de farolas en las nuevas urbanizaciones no es necesaria, y mucho menos si apostamos por el ahorro en el consumo energético.
•Una de las peores cosas que tienen las actuales NN.SS es que en su elaboración no se dió opción a la participación ciudadana y al debate. No se consideró para nada la participación de los Concejos.
Después de visto todo esto la conclusión parece clara. Pero, habría que tener en cuenta desde un principio para qué revisar las NN.SS. No sería adecuado revisarlas y que luego siguieran existiendo los mismos problemas que hasta ahora.
Cuando se revisen, debe tenerse como objetivo el frenar el crecimiento desmesurado de nuestros pueblos. También se debe tener en cuenta la ocupación de suelo, la capacidad de abastecimiento y saneamiento de nuestros pueblos y, lo que es más importante, se debe hacer un planeamiento que dé opción, de una vez por todas, a que las hijas e hijos de Barrundia se puedan quedar a vivir en Barrundia.
Nork: AUMATEGI.2009/07/19 14:01:34.470 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/19 13:56:47.962 GMT+2
LURRALDEAREN ONARPEN-AHALMENA
LA CAPACIDAD DE ACOGIDA DEL TERRITORIO
“Lurraldearen onarpen-ahalmena” edota “Lurraldearen jasate-ahalmena” bezala ere izendatua izan den kontzeptuaren esanahiak , ekologiaren alorrean du jatorria. Hala eta guztiz ere, erabat lotuta dago jasangarritasunean oinarritu nahi den Lurralde Antolakuntza batekin, aurrera eramateko orduan. “Lurraldearen onarpen-ahalmena” kontzeptuaren definizioak berak, hala dio: sistema (lurralde) baten erabilera maximoa da, zeinetan ez den ohiko funtzionamenduaren eraldaketa nabarmenik sumatu behar. Barrundiako garapena jasangarria izatea nahi badugu, garapen honen plangintzari muga batzuk jartzea ezinbestekotzat jotzen dugu; muga hauen artean aintzat hartu behar da bai gure lurraldea (gure gizartea ezarrita dagoen ingurune fisikoa) eta baita gizartearen jarduerak bere baitan hartzeko duen ahalmena ere.
Gure lurraldeak eskaintzen dizkigu baliabideak (kalitatezko ura, lurra, nekazaritza zein baso-produktuak, aire garbia,…) eta ingurugiro zerbitzuak (arazketa naturala, paisaiak, bizi kalitatea,…); horrez gain, lurraldeak berak asimilatzen dizkigu gure hondakinak baina, kontuan hartu behar da, lurraldeak ere bere mugak badituela. Barrundian, orain arte egin ez den bezala, hemendik aurrera guzti hau kontuan hartzeko aldarrikapena egiten dugu. Azken Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak onartu zirenean, adibidez hiriguneak zabaldu zirenean, ez zen kontuan hartu momentuan erabiltzeko prest zegoen ur hornidura kopurua, eta ezta sortuko ziren hondakinak arazteko zegoen ahalmena ere. Gure herrian zentzuzkoak eta oinarrizkoak diruditen gauzak ez dira kontuan hartzen; eraiki diren etxebizitza guztiak urez hornitzeak, erabilgarri dugun uraren eskasia suposatuko lukeen ala ez jakitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta, are eta gehiago, hurrengo urteetarako dagoen klima aldaketaren nondik norakoak aintzat hartzen baditugu.
Horrez gain kontuan hartu behar da, Barrundian aurrera eramaten ari den hirigintzaren hazkunde mota honek beregain hartzen dituen lurren kantitate zein kalitatea. Jakin badakigu, lurra ez dela baliabide guztiz berriztagarria; oinarrizko hainbat funtzio betetzen dituen baliabidea da lurra, hala nola, ingurugiro funtzioa, gizarte funtzioa, funtzio ekonomikoa edota funtzio kulturala betetzen dituena. Azken aldian, Europak lurrak dituen funtzioen berreskurapenaren eta babesaren inguruan onartu dituen arauak, adibide ezin hobeak dira, guk geuk, baliabide bezala, gure lurra seriotasunez aintzat hartu beharko genukeela konturatzeko.
Laburbilduz, hirigintza plana udal-lurraldearen osotasunaren atal garrantzitsu bat bezala ulertu behar da, “urbanismo” hutsetik haratago; azken finean, gure lurraldeak eskaini diezagukeena kontuan hartu behar dugu. Jakin badakigu, gure lurraldeak eskaintzen dizkigun mugak zeharkatzeak arazo ugari ekar diezazkigukeela eta, horregatik, bizitza kalitatean eta zerbitzuetan noraino heldu gaitezkeen neurtzeko, arazo hauek aurreikusi behar ditugu. Barrundian, jasangarritasunaren erronkari erantzunak ematean dago gakoa.
La “CAPACIDAD DE ACOGIDA DEL TERRITORIO”, también llamada “CAPACIDAD DE CARGA DEL TERRITORIO”, es un concepto utilizado en origen en la Ecología pero que por su significado (“es el nivel máximo de utilización que se puede hacer de un sistema - territorio - sin alterar de forma significativa su funcionamiento”) resulta imprescindible en una Ordenación del Territorio que pretenda ser sostenible. Aunque se suele aplicar, por lo general, a ámbitos más amplios que el que pueda ser Barrundia, también aquí hay que tener en cuenta que la planificación para regular el desarrollo de Barrundia, si queremos que este desarrollo sea “sostenible”, tiene que tener unos límites y tiene que tener en cuenta al “territorio” (medio físico en el que se asienta nuestra sociedad) y a su capacidad para “acoger” la actividad humana.
Es el territorio quien nos proporciona recursos (agua de calidad, suelos productivos agrícolas y forestales, aire limpio), y servicios ambientales (depuración natural, paisaje, calidad de vida) y es el territorio quien asimila nuestros residuos, y tanto lo uno como lo otro dentro de unos límites. Por eso reclamamos que en nuestro municipio se tenga esto en cuenta, ya que para los crecimientos urbanísticos que se planificaron cuando se aprobaron las actuales Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal, en las que se aumentaron los cascos urbanos, no se tuvo en cuenta la disponibilidad que puede haber de agua de abastecimiento, ni tampoco la capacidad de depurar los residuos generados. Es algo que parece básico y dado por el sentido común: saber si vamos a tener agua y capacidad de saneamiento para todas las viviendas nuevas, sin que sobrevengan problemas de escasez de agua o de contaminación en los ríos a los que se acaban vertiendo los residuos que generamos. Este aspecto es más importante, si cabe, ante las incertidumbres que el clima nos puede deparar en las próximas décadas.
Junto a ello, algo muy a tener en cuenta es la cantidad y la calidad de suelo que vamos a seguir ocupando con el tipo de crecimiento urbanístico que se lleva a cabo en Barrundia, cuando sabemos que el suelo -en este caso diríamos mejor la tierra- es un recurso prácticamente no renovable, un recurso vital que realiza un gran número de funciones clave, tanto medio-ambientales como económicas, sociales y culturales. Las recientes normas dictadas por Europa para la preservación y, en su caso, recuperación, de las funciones del suelo son un muy buen ejemplo de la seriedad con la que deberíamos tomar el Recurso Suelo.
En resumen, hay que hacer una planificación que considere lo urbano como parte del conjunto del territorio del municipio, más allá del mero urbanismo; que tenga en cuenta lo que tenemos, lo que nuestro medio físico nos puede aportar, y hasta dónde podemos crecer con calidad de vida y de servicios, sin que se generen, ni hoy ni mañana, problemas por falta de previsión o por pasarnos de los límites, que todos sabemos, o deberíamos saber, que existen. Al fin y al cabo se trata de responder al reto de la sostenibilidad desde Barrundia.
Nork: AUMATEGI.2009/07/19 13:56:47.962 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/19 13:47:08.375 GMT+2
José Placer Martínez de Lecea, EAE/ANVko militantea
Gerardo Placer eta Feliciana Mz. de Lecearen familia ugariko lehen semea, Pepe, gure familian deitu eta gogoratzen dugun bezala, Ozaetan jaio zen 1896an. Han bizi izan zen gaztetan, bere aita 35 urtez Barrundiako medikua izan zen hartan.
Jose Placerrek bere herria laster utzi egin behar izan zuen Gasteizera lanera joateko, Ozaetara askotan joaten bazen ere. Abertzaletasun handikoa eta aurrerakoia izaki, bere militantziaren hasieratik EAE-ANVn afiliatua egon zen. Gasteizen sortzailetako bat izan zen 1931. urtean.
Gasteizko Batzordeko idazkaria izanda, EAE-ANV barruan ezker korrontea bultzatu zuen. Jose Placer, Nazio Komite berriko kidea izan zen Araba ordezkatuz. 1936ko hauteskunde kanpainan parte hartu zuen Gasteizen eta Arabako zenbait herritan. Ezkerra gailendu zenean, Arabako Foru Aldundiko gestora berritu egin zen. Eusko Abertzale Ekintzako kideak, Jose Maria Belaustegigoitia eta Jose Placer izan ziren, Ezker Abertzaleak instituzio horretan izan zituen lehen ordezkariak.
1936ko uztailaren 18an, “altxamendua” eta gero, Gasteizko zenbait alderdikide atzematen zituzten bitartean, Pepek Elgeako mendietatik ihes egitea lortu zuen. Ofeliak, bere arrebak gogora ekartzen digu: “Egun hartan bakarrik nengoen etxean. Aita Narbaizara joana zen gaixo bat bisitatzera eta amak lagundu egin zion. Goizeko 11k izango ziren. Halako batean nire neba Pepe agertu zen. Gipuzkoa aldera joan nahi zuen menditik, bidea ordea, ez zuen ondo gogoratzen. Galtzeko beldurrez, ea nik berari laguntzeko norbait ezagutzen nuen galdetu zidan. Herriko gazte eta konfiantza handiko mutil baten bila abiatu nintzen. Lagundu egin zion, eta gero Gipuzkoan zela esatera etorri zitzaidan (gerora arazoak izan zituen lagundu izanagatik). Pepek alde egin eta gutxira agertu zen Elgeako basozaina. Pepe non zegoen galdetu zidan behin eta berriz, nik ez nekiela esan nion. Atxilotzera zetorren.”
Jose Placer Donostian altxatutako faxisten kontra borrokatu zen. Bitartean bere anaia Felix eusko itsas armadan ari zen. Aurrerago, Eusko Indarra izeneko godarosteko komandantea izan zen eta Gernikan borrokatu zen Eloy bere anaiaren ondoan. Han preso hartu zuten Gernikako bonbardaketaren ondoren. Ondarretara eraman zuten. Gasteizera eraman zuten, Gobernuak eskatuta. Carmeliten komentuan preso egon zen Lauaxeta zenarekin batera. Berarekin pasa zituen azken hilabete latz haiek, izan ere biak heriotzara kondenatuta baitzeuden. Biak fusilatu zituzten egun gutxiko aldearekin: Pepe, 1937ko uztailaren 5ean. Bere azken momentuetan lagundu zion Moreno Aitak azaldu bezala, ausardi handiz hil zen “gora Euskadi askatuta” oihukatuz.

Beti esker onarekin gogoratuko dugu Jose Placer, Barrundiako semea eta EAE-ANVko militantea, beste gizon eta emakumeekin batera, euren testigantza eta Euskal Herriaren aldeko borrokari lotuta bizia eman zutenak.
[Félix Placer Ugarte, José Placer Mz. de Lecearen loba]
Nork: AUMATEGI.2009/07/19 13:47:08.375 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/19 13:44:19.877 GMT+2
Barrundiako Udala 13 herrik osatzen dute, baina hori ez da beti horrela izan. Kronikek diotenez, 1882an bat egin zuten Barrundiako udalak (Audikana, Dallo, Heredia, Maturana, Etxabarri Urtupiña, Larrea, Hermua, Barrundiako Otaza, Ozeta eta Zuhatzola) eta Gebarakoak (Gebara, Etura, Elgea eta Urizar).Geroago, XX. mendearen bigarren zatian, Marieta, Mendixur, Garaio eta Larrintzar sartu ziren Barrundian, izan ere, urtegia egin zenean, Ganboako udala desagertu egin zen, urak lurren zati handia hartu baitzuen.
Gaur egun, herri horietako batzuk ez dira existitzen herri gisa (Otaza Ozetako auzoa da eta Garaiok ez du biztanlerik). Beraz, hauek dira Barrundiako herriak: Marieta-Larrintzar, Elgea, Ozeta, Hermua, Larrea, Heredia, Dallo, Audikana, Etura, Gebara, Maturana, Mendixur eta Etxabarri-Urtupiña. Urizar eta Zuhatzola auzoak dira. Hori dela eta, kontuan hartuta Barrundia nahiko sakabanatuta dauden 13 herrik osatzen dutela _bakoitza bere kontzejuarekin eta bere berezitasun eta beharrekin_ logikoena litzateke gure udalak egiten dituen inbertsioak, ematen dituen zerbitzuak eta antolatzen dituen jarduerak bat etortzea udalerriaren egitura deszentralizatuarekin.
Badakigu udalerriko burua eta biztanle gehien duena Ozeta dela, baina, inbertitzeko, jarduerak antolatzeko eta zerbitzuak emateko orduan udalak erakusten duen zentralismoa eta bazterketa ez dira bidezkoak Barrundiako gainerako herrietako biztanleentzat. Ildo horretatik, udalak antolatzen dituen jardueretako batzuk deszentralizatu izana urrats bat da norabide egokian. Ozetako herritarrek ondo ikusiko lukete inbertitzeko, zerbitzuak emateko eta jarduerak antolatzeko orduan deszentralizaziora jotzea, eta Barrundiako gainerako 12 herrietakoek txalotu egingo lukete ekimena.
___________________________________________________________
Aunque el actual ayuntamiento de Barrundia lo forman 13 pueblos, no siempre ha sido así. Según las crónicas, en el año 1882 se unieron los ayuntamientos de Barrundia (10 pueblos: “Audícana, Dallo, Heredia, Maturana, Echávarri de Urtupiña, Larrea, Hermua, Otaza de Barrundia, Ozaeta y Zuázola”) y de Guevara (“la villa de Guevara y Etura, Elguea y Urízar”). Posteriormente, y ya en la segunda mitad del siglo XX, y tras la desaparición del ayuntamiento de Gamboa por la construcción del embalse que ocupó buena parte de su territorio, se incorporaron a Barrundia los pueblos de Marieta, Mendijur y Garayo, además de Larrínzar.
Hoy día, y debido a que algunos de estos pueblos ya no existen como tales (Otaza pasó a ser de Ozaeta y Garaio no tiene habitantes), los pueblos que forman Barrundia son Marieta-Larrinzar, Elgea, Ozaeta, Hermua, Larrea, Heredia, Dallo, Audikana, Etura, Gebara, Maturana, Mendixur y Etxabarri-Urtupiña. Urizar y Zuhatzola se consideran barrios.
Por ello, y dada la configuración de Barrundia con 13 pueblos distintos y más o menos dispersos, cada uno con su propio Concejo y cada uno con sus peculiaridades y necesidades, lo más lógico sería que tanto las inversiones que hace nuestro ayuntamiento, como los servicios que presta y las actividades que organiza, se adecuen a la estructura descentralizada de nuestro municipio. Todos sabemos que el pueblo cabecera del ayuntamiento es Ozaeta, y que además es el que más población tiene, pero la centralización y exclusividad que se le ha dado, y se le da, a la hora de invertir y de organizar actividades y prestar servicios por parte del ayuntamiento, puede considerarse injusta para los vecinos de los demás pueblos de Barrundia. Un primer paso correcto es haber empezado a descentralizar alguna de las actividades que se organizan desde el ayuntamiento.
La descentralización de inversiones, de prestación de servicios y de organización de actividades será perfectamente entendida por los vecinos de Ozaeta, y será bien recibida por los vecinos de los otros 12 pueblos de Barrundia.
Nork: AUMATEGI.2009/07/19 13:44:19.877 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak