Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/16 14:48:42.712 GMT+1

--Aurtengo Negue---

Pertsianako zuloetatik sartu zait goizean goiz lehenengo izpia. Bete-betean jo dit begian. Ze erremedio! Jagi egin beharko! Kafesne epela baso baten. Mostatxoiak. Dutxa ere epela. Eguraldia ere epel. Udaberria dela dio. Baina ez. Nik badakit gezurretan dabilela. Oraindik ez gaudela udaberrian. Egarri dela, baina oraindik ez dela udaberria. Badakit. Badakit engainatuta dagoela. Eta zuhaitzak goiz loratu dira, eguraldiari jaramon eginik. Fruitua emateko desiratzen. Eta loreak landetan. Tximeletak loreetan. Baina gauden negu honetako iñetasiak erauziko ditu zuhaitzetako loreak, baita landetakoak ere. Lore gabeko udaberria izango dugu. Aurten. Tximeleta bakoa.

Nork: aupi.2008/02/16 14:48:42.712 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

hiru bat astez aurretatu ei da udaberria, hala esan dute teleberrin. Baina iñetasia, kazkabarra, harria elurrak edo dena delakoak goiz loratu diren zuhaitzak biluztuko ditu udazkena izango balitz bezala... Baina ez... ez da udazkena, negu akabera da, udaberriaren ataria...

Gizakiak natura zoratu din...

Nork: .2008/02/16 16:19:07.015 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.