(aspaldiko bat...)
Espaloia bustita dago
baina aspaldian
ez du egin euririk.
Anpuluak erauzi dizkio
haizeak bihotzetik.
...eta norbaitek esango lioke kantari:
| “ ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrik”... |
(aspaldiko bat...)
Espaloia bustita dago
baina aspaldian
ez du egin euririk.
Anpuluak erauzi dizkio
haizeak bihotzetik.
...eta norbaitek esango lioke kantari:
| “ ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrik”... |
Nork: aupi.2007/12/30 21:11:19.702 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
haizeak jotzen duenean, anpuluak erauzi ditzake bihotzetik bai... baina baita masailekoak lehortu...
halare, haizea dagoenetan hobe etxean geratzea...
Nork: urtzi.2007/12/30 22:49:17.307 GMT+1
http://www.blogak.com/urtzi
Baiña askotan, gehixegittan, izaten diaz bestelakuak...
Nahi baiño gehixaotan erauzten diguz haiziak malkuak bihotzetik, bai...
Nork: Esti.2007/12/30 23:00:41.306 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak
haunditzen zeranian ikusiko duzu
ixilik egoteak zenbat balio dun
jarrai zure bidetik, hobe da horrela
gauza denen gainetik haizia bezela
Nork: ane.2007/12/30 23:44:49.720 GMT+1
www.blogak.zom/zoti
munduek ezteu biher sufrimendurik, ez bakardaderik...
munduek ezteu biher gorroto ta hitz okerrik...
munduek ezteu biher heriotzik...
baia hauek barik...
mundue, mundu izengo zan?
iñoz jausten ezpagaren, eztogu jakingo zer sentitzen dan altxe ta ostabe zutunik zauzela, zure ingurure begiratzen dozunien.
Nork: Rose Kavalah.2008/09/03 00:05:19.372 GMT+2
http://rosekavalah.blogspot.com/