Idatz iezaidazu
Hurrengo datuak bete eta kontaktuan jar zaitez blogaren egilearekin. E-posta helbide bat utzi, erantzuna izan nahi baduzu. Mila esker.
Hurrengo datuak bete eta kontaktuan jar zaitez blogaren egilearekin. E-posta helbide bat utzi, erantzuna izan nahi baduzu. Mila esker.
ARIANE
"Hariak. Gurasoen hariak, halabeharraren hariak,
norbere gorputzaren hariak,
lagun minen hariak, behaztopatzeko modu
luzeak hariak.
Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako
hariak. Titerearen modukoak,
batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo
korapilatzen.
Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen,
hariei kasu egiten,
harien kontra tiraka, haien gatibu. Eman dezagun
berrogei urtez horrela
eta batbatean ohartu ezetz, eguzkiaren edo
hilargiaren
errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen,
azkenean, ez duzula haririk."
(Joseba Sarrionandia)