Ez al du hormak
zirrikiturik?
Ez ote du
arrakalarik
alboko gelako berotasuna
barnera igaro dadin?.
Beroa behar du
horma hotzak
musika behar du
horma ixilak
kolorea behar du
horma itzaliak...
Hain trinko
ez balitz,
hain hotz,
hain zurrun...
hain hantuste...
Bere bihotzean
arrakala bat zabalduko balu...
zirrikituren bat...
...agian gehiago hurbilduko nintzaoike.
Erantzunak
nere aitak bauka olako katxarro bat lurra ta pareta puskatzeko... rompedora ustet izena dula. neibazu utzikoizut, orrekin zirrikitu bat baño geio ingozu pareten! jaja
txintxua izan!
mxk
Nork: urtzi.2007/12/06 12:13:08.377 GMT+1
www.blogak.com/urtzi
batzutan funtzionatzeu...
Nork: kattalintxo.2007/12/06 15:11:21.039 GMT+1
kattalintxo.blogspot.com
bufffa... hiru aldiz irakurri ta gero.
ona aupi, oso ona. jo, burua jateko hoietakoa ta neretzat behintzat nahiko aplikagarria.
zure munduan ikuspegia, hormak bota edo zirrikituak egin. Blog hau horma bat hausteko izango da hein haundi baten, ala??
pozten naiz hemen ere zukin topatzez... mosubet (gernikesa praktikatzek lotsa pixkat eman dit)
Nork: ane.2007/12/06 16:59:29.758 GMT+1
www.blogak.com/zoti
baia hormak, hormak bier dauzen jentientzat dauz... argirik eztauen leku baten sartu ta han, bere bakardadiegaz preso, bere geuzetan pentsetan ¿edo idazten? orduek ematen dabezenantzat.
horregaitxik gero ta gogorrauak izen obeto... segurtasune ta trankillidadie emongozkuelako.
ta horregaitxiki gero ta isillauek izen obeto... holanik bakarrik geure burue entzun ahal izengo doguleko. ta ia behingoz zer esateko dekon entzun ta ulertzen goazen.
bestiori kalie geratzen dazku, edo zure kasuen G hiria: nun nahiz ta dana artxipielagoak izen... nahiz ta bankurik ez egon... edo nahiz ta nora juan ez ukiñ... egunero beroa ta argixe emongo dotzun eguzkixe zelan urten ta sartzen dan ikusi ahal izengo dozu. jente askok esan eziñ daben geuze bat dala.
Nork: Rose Kavalah.2008/09/02 22:29:35.519 GMT+2
http://rosekavalah.blogspot.com/