Beti izan naiz itxarotekoa
zitetara ordu erdi-ordu laurden goizago agertzekoa
geldi nagoela
jendea nire aurretik alde batera eta bestera pasatzen ikustea gustatzen zaidalako
eta aurreko espaloian zutabearen kontra dagoen emakumeak zigarroa nola erretzen duen ikustea ere gustatzen zaidalako
ez dagoelako
emakume baten sudurzuloetatik ateratzen den kea
airean flotatzen ikustea baino gauza ederragorik
Eta askotan
niri ere zigarroak erretzen hasteko gogoa sartzen zait
norbaitek ni ikustean gauza bera pentsatu dezan
baina nahiago dut argazkiak ateratzea
hauetako modeloa izatea baino...
Erantzunak
Nork: .2009/07/02 23:29:48.019 GMT+2
Nork: ari.2009/07/02 23:31:31.677 GMT+2
beti berandu ailegatzen diren horietakoa naiz
itxaroteak sortzen didan ezinegonak denbora gehiegi luzatzen didalako
segunduak minutu bihurtzen dira eta, minutuak, eternitatea.
"ez da etorriko" datorkit burura (etengabe),
4 aldiz segundu bakoitzeko
gutxienez,
eta jasangaitza egiten zait zalantzaren pisu astuna.
horregatik, lekurainoko ibilbidea ahalik eta astiroen egiten ahalegintzen naiz
biderik luzeena aukeratuz,
dendeetako eskaparateetan geldituz,
kristalaren bestaldean salgai jarritako objektuetan erreparatu gabe,
kristala ispilu gisa erabiliz...
ez nire burua ikusteko;
aldamenean igarotzen den jendearen ibilkerei so baizik,
zalantzak aztertuz.
gaur
atzo
edo bihar genuen hitzordua?
ta tokira iristean
ez zaude
sekula,
beti beranduegi
ailegatzen naizelako...
askotan,
joan ere
ez dut egiten
maizegi agian.
Nork: Joxepa.2009/07/03 01:54:04.917 GMT+2
http://barrenetxea.blogspot.com/
are gehiago
itxaroten zabiltzan pertsonak badakienean nahiko puntuala zarela
eta ordu laurden goizago egongo zarela berari itxaroten
baina batzuek ezin dute zitara goizago agertzea jasan
eta nahiago dute bidea luzatu
baina bidea gehiegi luzatzeak ere bere kalteak dakartza
2 minutu gehiago eta banoa
Nork: Ariane.2009/07/03 18:22:26.079 GMT+2
Nork: Joxepa.2009/07/16 19:51:36.021 GMT+2
http://barrenetxea.blogspot.com/
Nork: Sitxu.2009/09/05 13:39:36.649 GMT+2
http://freefallingaway.blogspot.com/
Badakizu ze kale puñetero dan jada!
Nork: .2009/09/06 03:38:15.137 GMT+2
Nork: kea.2009/09/12 12:12:22.191 GMT+2
Aupi!!
Alpertuta ala? Jarri zerbait berria neska!
pa!
Nork: ane.2009/10/05 18:46:39.827 GMT+2
http://strip-hitz.blogspot.com/
Argazki polit baino politagoak areratzen dituzu!
...bitartean heldu haritik.
Nork: Amantalgorri.2010/01/08 10:25:26.368 GMT+1
Ahaztu egin jat hasierakoa aitatzea.
Aitxitxe Inaziok ere horixe egiten eban: gitxienez ordu erdi arinago heldu leku guztietara, ordua etarteko harlausatan igarri eta gero. Zuk mugikorrean beituko dozu, ezta? Denborak aurrera egin arren, "zuraren zuretik ezpala"
Sasoiz heldu ete naz?
Patxuek
Nork: Amantalgorri.2010/01/08 10:35:24.998 GMT+1