2008/12/05 17:04:41.064 GMT+1
Zeruan piztu den izar berriari
Akorduan daukat txikitan, min hartzen nuenean, "amaaa!" egiten nuela negar eta anpuluek bere buruaz beste egiten zutela begietatik lurrera zuzenean, masailetatik pasatu gabe. Burua bitan partitu izan banu bezala egiten nuen garraxi eta inguruko guztiak ni lasaitzen saiatzen baziren ere, inork ez zuen lortzen neskatila malkoti hura baretzen, amak salbu. Amak asmatu zuen minaren aurkako formula magikoa: min hartutako lekua igurzten zidan sorginen konjuru hura abesten zidan bitartean "txirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrup edan edo klik, ikimilikiliklik! Ken dakiola Aritxuri mina hemen-dik!". Azken silaba esatean eskua urrunera eramaten zuen indartsu eta niri iruditzen zitzaidan mina hara urrutira zihoala bere eskuarekin batera.
Jakingo ote zuen amak formula magiko hura zeruan piztu den izar berriagatik ez balitz? Eskerrik asko, dena dela, nire mina baretzeko formula asmatzearren. Goian bego.
Nork: aupi.2008/12/05 17:04:41.064 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
goian bego!
Nork: urtzi.2008/12/05 22:17:45.805 GMT+1
http://www.blogak.com/urtzi
Nork: ilenia sarapova.2008/12/06 11:52:03.129 GMT+1
Formula hori niretzako ez da sendatzeko formula, baizik eta aspertzen naizean gogoratzen dudan formula dibertigarria.
txirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrup edan edo klik, ikimilikiliklik!
Goian bego. Baita gure bihotzetan eta abesten ditugun bere kantetan ere!
Nork: Esti.2008/12/06 15:47:16.848 GMT+1
http://www.blogak.com/stikstak
Nork: Rose Kavalah.2008/12/22 14:23:53.231 GMT+1
http://eloasisderosekavalah.blogspot.com/
Orain ere amak ez luke leku hoberik topatuko zure idazki batean,
zure mina baretu nahian, eman diozuna baino. Ez al duzu, ba, jarri izar handi baten aldamenean?
Pozik egon beharko luke zure amak!...eta dagoelakoan nago.
Nork: Amantalgorri.2010/01/09 20:22:51.703 GMT+1