Axola Euskara Elkartea

Abanton euskaraz eskubide osoz

  1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra. 2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. Baino gehiago izan, ez altueran, ezta za zabaleran ere. 3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……). 4) Olentzero panpinak Abanto Euskaltegian (Peñukas 13. Gallarta) eman behar dira   abenduaren 11 baino lehen 5) Lehiaketa irabazten duten obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 11 baino leh...


  "West Berlin eta beste kontakizun batzuk" liburuaren aurkezpenaren berri eman nahi dizuegu aipamen honen bidez. Liburuan egile ezberdinek hartu dute parte, besteak beste, Axolako kide den Sergio Monedero. Horretaz aparte, 2007. Urteko Ediciones Beta Relato Labur Sariaren relato irabazlea aurkitzen dugu. Gero, relato irabazlearekin batera, akzesit-ak dauzkagu. Kontakizunak eleberri bat baino laburragoak dira, baina horregatik, haien kalitatea ez da txikiagoa, zeren eta handitasuna kalitatean dago, ez luzeran. Argi dago, liburu hau irakurriko dutenak liluratuko direla, baina zentz...


2006ko otsailaren 23an ospatutako udal-batzarrean, Abantoko Udalak euskararen-ordenantzak onartu zituen. Interesgarria iruditu zaigu ordenantzak plazaratzea eta abantotar guztion eskura jartzea. Ordenantzak betetzea eta paper errean ez geratzea guzti-guztion zeregina da, horregatik erabaki dugu blog honetan jartzea. Honen inguruko zalantzaren edo kritikaren bat baldin baduzue, jakinarazi mesedez ahalik eta azkarren eta guk bideratuko dugu. Eskerrik asko beti bezala zure laguntzagatik.               EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU ETA NORMALIZATZEKO UDAL...


  Meatzaldeko AEKko euskaltegiek  aurten ere hitzen munduari ateak zabaldu dizkiote.   Izkribuen lehiaketa izango da aurten proposatutakoa.   Aurreko urteen Narrazio lehiaketa zena, aurten zabaldu eta izenburuak berak esaten duen bezala, edozein izkribu onartuko da. Hau da, narrazio, ipuintxo, poema, bizipen... Hauxek dira, beraz, lehiaketan parte hartzeko jakin beharrekoak:     BALDINTZAK: ·          Nork har dezake parte? - Meatzaldeko, hots, Abanto-    Zierbena, Muskiz, Urtuella eta Trapagako ud...


    MARXOAREN 24AN - LARUNBATA   Mendi irteera zoragarri honetan Enkarterriak hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Ranero mendia, Pozalaguako kobazuloak eta Europako trokarik handienetariko bat omen den Karlistaren troka bisitatuko ditugu.         Karlistaren troka     Pozalaguako Kobazuloak  Ranero Mendia          


Hurrengo ostiralean (martxoaren 23an), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu dugu Gallartako Kultur Etxean. Tailerrean  euskal jolasak ikasteko aukera izango duzue, gero umeekin jolastu ahal izateko. Umeak zaintzen dituzten guztiek ere (aitite-amamak, begiraleak,...) oso tresna baliagarria lortu ahal izango dute umeekiko harremana euskalduntzeko.  APROBETXATU AUKERA ETA ANIMA ZAITEZTE!  TAILERRA DOHAINIK!   Informazio gehiago eta izena emateko: Axola Euskara Elkartea Peñukas, 13 48540 Abanto-Bizkaia   Tfnoa: 94.636.94.47 axola...


  Jakingo duzuenez, Mihiluze izeneko telebista-saioa gauero ematen dute ETB-ren lehenengo kanaletik. Saio entretenigarria eta itxurosoa da zalantzarik gabe. Gainera, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleek maisuki gidatzen dutela esan behar dugu. Egunero, Euskal Herriko edozein txokotako hiru bikotek parte hartzen dute saio honetan eta hainbat proba gainditu behar dituzte hurrengo faseetara pasatzeko. Proba ezberdinak bezain erakargarriak dira; potokumeak, imihintzioka, erogilifikoa edo tribuaren berbak besteak beste. Baina artikulu honen asmoa ez da Mihiluze saioaren bertuteak a...


Urteko sasoi honetan, prezioen igoerarekin bat, arreta handiagoa eskaini ohi zaie gastuei eta bide batez, baita fakturei ere. Horregatik, Kontseiluak fakturen inguruan prestatu du 2007ko lehenengo norbanako konpromisoa. Izan ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko argi indar, ur eta gas enpresen euskarazko eskaintza, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi dio bere hizkuntza-eskubideak aldarrika ditzala. “Zerbitzua kobratzen jarraitu behar dute, baina behintzat euskaraz egin dezatela”, adierazi dute Kontseiluko ordezkariek.       ...


Urtero bezala eta Txotx denboraldia aitzakia hartuz, Axolatik ohiko txangoa antolatu dugu. Txangoa bi arlotan dago banatuta; lehenengoa kulturala (Astigarragako Sagardoetxea erakusketa ikusiko dugu) eta bigarrena "ludikoa" (Urnietako sagardotegi batean bazkalduko dugu). Espero dugu ahalik eta jende gehien etortzea eta guztion artean egun ona pasatzea. Hona hemen txangoaren xehetasunak:   Eguna: otsailaren 24an (larunbata) Irteera: goizeko 10etan Etorrera: gaueko 10etan Bisita kulturala: Astigarragako Sagardoetxea Bazkaria: Urnietako sagardotegi batean. Bazkaldu eta gero osteratx...


Aurkezpena

4
axolaelkartea 1456131269956 Axola Euskara Elkartea | 2007-02-05 17:51

Axolak Blog hau martxan jartzen du bazkide eta laguntzaile guztion erreferentzia eta topagunea izateko asmoz. Dakizuenez, betidanik erabili nahi izan ditugu teknologia berriak euskararen zerbitzura jartzeko eta bazkide guztion elkarlana eta komunikazioa errazteko. Hauxe da, beraz, euskarri honen zergatia. Zerbitzu honen bidez, guk antolatutako ekimenak eta ekintzen berri emango dizuegu. Animatu eta parte hartu.        


axolaelkartea 1456131269956

Axola Euskara Elkartea 1996an sortu zen helburu hauek gauzatzeko; Abanto mailan euskararen erabilpena sustatzea eta bultzatzea eta gure hizkuntzari dagokion benetako ofizialtasuna lortzea.