Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/21 18:13:27.312 GMT+1

AXOLAKIDEAK MIHILUZE TELEBISTA-SAIOAN

 

Jakingo duzuenez, Mihiluze izeneko telebista-saioa gauero ematen dute ETB-ren lehenengo kanaletik. Saio entretenigarria eta itxurosoa da zalantzarik gabe. Gainera, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleek maisuki gidatzen dutela esan behar dugu.

Egunero, Euskal Herriko edozein txokotako hiru bikotek parte hartzen dute saio honetan eta hainbat proba gainditu behar dituzte hurrengo faseetara pasatzeko.

Proba ezberdinak bezain erakargarriak dira; potokumeak, imihintzioka, erogilifikoa edo tribuaren berbak besteak beste.

Baina artikulu honen asmoa ez da Mihiluze saioaren bertuteak aipatzea baizik eta zorionak helaraztea.

Zorionak nori eta zergatik galdetuko duzue, ez da? Bada, programa honetan laster parte hartuko duten bi axolakideei, hain zuzen ere. Bai, laster pantaila txikian Axolakide batzuk ikusi ahal izango ditugu, eta ez bakarrik ikusi baizik eta beraiekin poztu eta sufritu ere.

Une honetan, badakigu dagoeneko lehenengo probak gainditu dituztela eta beraz, aste honetan saioaren grabaketari ekingo diotela.

Momentuz, dakigun bakarra da martxoaren bukaeran agertuko direla baina ez dakigu egun zehatza. Jakin bezain laster, gune honen bidez, dataren berri emango dizuegu.

Bien bitartean, zorionak eta aurrera Rakel eta Roke! Zuekin gaude!

ATZO, MARTXOAREN 21EAN (ASTEAZKENA) AGERTU ZIREN.

MARTXOAREN 26AN AGERTUKO DIRA BERRIZ, ZORIONAK!!

Nork: axola.2007/03/21 18:13:27.312 GMT+1
Etiketak: euskara mihiluze axola abanto ilaski kike amonarriz serrano | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ANIMO RAKEL, ZUEKIN GAUDE!!!!!

MUXU HANDI BAT!

Nork: xsr.2007/02/13 18:24:58.150 GMT+1

MILA MUXU ETA AURRERA!

MUXU BAT NIRE PARTEZ ILASKIRI!!

 

Nork: sergi.2007/02/13 18:27:26.545 GMT+1

AUPA RAKELTXU!!!

ZUREKIN GAUZ! MUXUTXUEK!!!

Nork: oihana.2007/05/18 19:03:27.230 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru