Aukera baliatuz, esperimentu txiki bat egitea pentsatu genuen: bi banner egingo genituen, eta biak erdi-bana erakutsi zegokigun tokian.
Bi banner hauexek:
A.

B.

Bi bannerrotan, nork funtzionatuko zuen hobeto? Horixe neurtu nahi genuen, bistan da. Kondizioak berdinak ziren bientzat: toki berdina, webgune berdina, momentu berdina -ausaz erakusten zen bat edo bestea- eta bistaratze kopuru oso antzekoa...
Ba, emaitza, nabarmena izan da:
| # | Erakutsitako kopurua |
Klik kopurua | Ratioa |
|---|---|---|---|
| A | 25.336 | 1.174 | %4,6 |
| B | 25.541 |
278 | %1,1 |
Alegia, egurra eman diola Ak Bri. Fijatu ondo emaitzetan: 4 aldiz gehiago egin da klik A bannerrean.
Hurrena, bezeroren bat 7 sekuentziatako banner inposible batekin enpeinatuta etortzen zaigunean, esango diogu -berriro- hobeto pentsatzeko.
Eta, ez pentsa, asko dira holakoak. Begiratu, bestela, une honetan bertan euskarazko sarean dauden banerrei.

Comments
Posted by: Josu.2007/11/26 14:42:58.340 GMT+1
http://www.blogak.com/josu