BiscayTIK

azpi 1456131281766 azpi | 2008-06-13 09:41

Bizkaiko Foru Aldundiak BiscayTIK proiektua aurkeztu zuen atzo. Hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzen du, honbestez, Jose Luis Bilbaok.

Hiru zati ditu proiektuak:

- e-posta doan  herritarrentzat
- e-administrazioa udaletan
- ikerketa zentru erreferentea gai hauetan

Proiektua Microsfotekin garatuko du 17,4 milioi euroren truke; guztira, baina, 45 milioi euroko aurrekontua du proiektuak eta 30 lanpostu inguru sortuko ei dira, 150 lanpostu indirekto edo. Aurkezpen ofizialaren dokumentua sarean jarri dute.

Komentatzekoak.

1. E-postarena, mundiala da. Gaur egun herrietarrei e-posta doan agintzea eta horretan diru mordoa gastatzea, txiste bat da. Ni, behintzat, deskojonatu egin naiz e-posta zerbitzu horrek izango dituen ezaugarriak leitu ditudanean.

"E-postak zerbitzu hauek eskainiko ditu: mezuak jaso eta bidali, bilaketa, dokumentu atxikiak, artxiboa..."  Inpresionantea.

Ez, serio. Gmail-ek, adibidez, irabazi asmorik gabeko erakundeei doan eskaintzen die aukera hori. Bi urte baino gehiago dira IKTeroak-ek aukera baliatu zutela ikasleentzat e-postak sortzeko. Enfin.

2. Microsftena kezkagarria da. Gure administrazio publikoa, 17 milio euro Redmondeko erraldoiari ematen, zuzenean, Lantik-en bitartez. Ez Bizkaian bertan inbertitzen, ez software librea bultzatzen, ez bertako lanpostu zuzenak bultzatzen, ez eze. Tori dirua, erosi teknologia. Txipik esaten ditu, esan beharrekoak, nik baino egokiago.

3. Homogeneizazioa eta Internet. Programa honen helburuetako bat ere horixe omen da, "homogeneizar las herramientas informáticas de los Ayuntamientos de Bizkaia". Aipagarria egiten zait, beste zenbait tokitan ere antzeko ideia garatu nahia sentitu eta ikusi dudalako: egin dezagun atari zentral bat eta gero dena handik bideratu, kopiak egin, denak erabili dezatela guk asko ordaindu eta gero garatu dugun eskema berdina.

Eta, nago, hori Interneten esentziaren kontra doala, ez dela horrela garatzen Internet. Prezixamente sarearen bentaja eta onura beste bidetik datorrela, proiektu txiki eta desberdinen arteko baturatik.  Sare izaera hortatik. Nola edukiko genituzte udal webgune hobeak, denok eskema berdina jarraituta, eskema orokor, haundi eta garesti bat jarraituta? Edo bakoitzak bere eskema propioa garatzeko lana eginda? Noski, gero, sare izaera hori indartzen duten ezaugarriak -estandarrak, sindikazioa, xml-ak...- bultzata.

Baina tentazio haundia da, nonbiat, dena zentralizatu nahi hori. Ohiko eskala ekonomiak beti funtzionatuko bailuen.

4. Innobazioa, berrikuntza. Ikerketa zentru bat sortuko da e-administrazioan Europako erreferentzia izango omen dena. Berrikuntzaren urtea aurtengoa. Sinesten dut berrikuntzan, eta uste dut apustu estrategikoa izan behar duela honek guztiak, dudarik gabe. Baina ikerketa zentrua, berrikuntza, sormea... eta teknologia egindakoa eta itxia diruz erostea, ez datoz bat. Ez dut uste. Eta inguruko beste ikerketa zentruek ere badute tendentzia hori.

5. Lanpostuak eta inbertsioa. Albiste batean 'sortuko diren lanpostuak' eta 'x eurotako inbertsioa' numeroak nahasten direnean, beti dut zatiketa egiteko joera.

Kasu honetan, 45 milioi euro / 30 lanpostu. Hau da, 1.500.000 euro lanpostuko. Mekaguen! Induzituak kontuan hartuz gero, 300.000 euro lanpostu induzituko. Mekaguen, bai.

Gaixto eta sinple portatzea izango da, baina gisa hontako albiste guztietan egiten dut kalkulo berdina. Eta pentsatzen dut lanpostua jaso duen pertsonari lanpostu hori sortzeko gastatu den dirua eskainiz gero...


Utzi iruzkina: