Joan den martxoan, hitzaldi txiki bat eman nuen Azkoitian, hango irakasleek antolatutako informatika astearen barruan. Hartaz gogoratu naiz egunotan, lagun batekin sailkatuak eta Interneten kontuaz aritu naizenean. Craiglist eta Loquo aipatu ditugu batik bat eta hemen daukagun hutsuneaz aritu.
Tori orduko hitzaldiaren diapositibak, bere horretan.
Baina sailkatuetaz ari nintzen.
Webgune haundien rankina jakiteko baleko tresna da Alexa, euskarazko webguneen datuak konparatzeko balio duen edo ez eztabaidagarria bada ere. Alexan lehen postuetan dabiltzanak, benetan dira bisita asko dituzten webguneak.
Atentzioa deitzen didate, niri behintzat, sailkatuen webguneek rankinotan dituzten postuek.
- AEBtakoan, 9. dago craiglist.
- Espainiakoan, 19. segundamano eta 40. loquo.
- Frantziakoan 49. dago http://leboncoin.fr/ (agian besteren bat eskapatuko zitzaidan, ez ditut asko ezagutzen-eta).
- Antzeko beste herrialdeetan ere.
Eta euskarazko sailkatuen tresnarik ez dago. Zero.
Egon zen intento bat
2007/08/28 00:16:38.293 GMT+2
Informazio lokala eta Internet
Nork: azpi.2007/08/28 00:16:38.293 GMT+2
Etiketak:
informazio-lokala
com
uztarria
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat