Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/11/08 17:31:18.622 GMT+1

MCC eta Microsoft

Kooperatiba eta MCC zalea naiz, orohar eta ñabardurak ñabardura. Lan ere egin nuen ia 5 urtez hango enpresetan, eta Garaia Berrikuntza Guneko kudeatzaileak ezagutzen eta estimatzen ditut.

Horregatik hartu dut pena, Microsoft 'ekarri' nahian ari direla irakurri dudanean Berrian eta Goienan.

Ekarri diot, eta ez etorri. Eta pena, diot, MCCko filosofiarekin nekez ezkon daitekeen enpresa delako, boteprontoan esanda, Microsoft. Europan multak jartzen ari diren bitartean, hemen laguntzak emango zaizkiolako multinazional horri. Eta, imajinatzen dut, gainera, zeinen negoziaketa zailak izango diren.

Ez dut berrikuntza Microsftek ulertzen duen moduan ulertu nahi nik. Berriro, boteprontoan esanda.

Posted by: azpi.2007/11/08 17:31:18.622 GMT+1
Tags: mcc microsoft garaia | Permalink | Comments (3) | References (0)

Comments

Atzo bertan esan nioan herriko bati: "hobe Google balitz".

Posted by: dENiS.2007/11/08 18:16:01.459 GMT+1

Epa Josu,
Nik albistea irakurri nuenean zure gauza bera pentsatu nuen, baina ez nator bat 'filosofiaren' inguruan diozunarekin. Microsoft bezalako enpresa askorekin dabiltza lanean MCC-ko enpresak gaur egun, adibidez Ford autoetarako piezak egiten, Israeli autobusak saltzen, etb.
Filosofia gehienetan alde batera uzten dutela uste dut. Business is business, zoritxarrez.

Posted by: Aitor.2007/11/10 18:12:38.811 GMT+1
http://www.mutilmedia.com

Aitor, business is business, noski. Eta, hain zuzen, business eta 'filosofia' lotzerakoan sortzen diren kontraesan horien kudeaketa egokia egitea da MCCren erronka haundi, zail eta politenetakoa, nire ustez, prakmatikotasunaren izenean oreka mantentzearena. Eta Microsoftena... ba bat gehiago, pentsatuko duzu zuk, eta bai, baliteke, baina nik garrantzia berezia duelakoan nago, printzipioz dirudiena baino haundiagoa akaso, Arrasaten bertan alfonbra gorria jarrita, informatika ulertzeko eredu bat are gehiago nabarmentzea ekarriko duelako, MCC barruan eta inguruan. Baina, tira, denborak esango du onuragarria izan denentz, azkenean etortzen bada behintzat (ze hori ere ez dago garbi oraindik, nonbait).

Posted by: azpi.2007/11/10 22:38:03.081 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco