Citeseer literatura zientifikoari buruzko liburutegi digitala da eta
informazio zientifiko eta ordenagailuen literaturan oinarritzen da. CiteSeer-en
helburua literatura zientifikoaren zabalketa eta birsortzea hobetzea da baita
funtzionaltasun, erabilera, erabilgarritasun, balio eta eraginkortasun aldetik
ere ezagutza zientifiko eta akademikoari begira.
CiteSeer 1997an ipini zuten martxan Steve Lawrence, Lee Giles eta Kurt
Bolacker-ek NEC izeneko ikerketa institutuan, Princeton-en, New Jersey-n. Gaur
egun Pennsylvania-ko Unibertsitateko Teknologia eta Zientzia Informazio
Institutuan dago Lee Giles irakaslearen zuzendaritzapean. CiteSeer eredua
antzeko bilaketa motorra sortzeko erabili zuten (SmealSearch) negozio
akademikoko dokumentuentzat.
Liburutegi digital berria izatea baino, CiteSeer-ek, besteak beste, honakoak eskaini nahi ditu: algoritmoak, datuak, meta-datuak, zerbitzuak, teknikak eta softwarea beste liburutegi digital batzuk bultzatzeko baliabideak izan daitezen. CiteSeer-ek PDFn dauden ikerketa artikuluak sarean zerrendatzen ditu. Hurrengoak dira ezaugarri nagusietako batzuk:
- CiteSeer-ek ACI (Autonomous Citation Indexing) darabil zitazio aurkibidea automatikoki sortzeko eta literatura bilaketetarako. Zitazio aurkibide tradizionalekin alderatuz gero, ACI-k kostu, erabilgarritasun eta eraginkortasunean hobekuntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Digital Libraries and Autonomous Citation Indexing-era jo.
- Sareko beste hainbat editorek legez, CiteSeer-ek datu-basea gainetik irakurtzeko aukera ematen digu zitazio loturak erabiliz.
- Paper jakin bateko zitazio testuingurua erakuts dezake eta ikertzaileak modu arin eta errazean ikusiko du gainerako ikertzaileek artikulu baten gainean zer esan dezaketen.
- CiteSeer-ek zitazioarekin eta hitzetan oinarritutako bideekin erlazionatutako dokumentuak bilatzen ditu eta guztiz eguneraturik dagoen bibliografia darabil.
- Galdetu ditugun terminoak artikuluetan agertzen direla erakusteko testuingurua erakusten du laburpen generikoa eskaini beharrean, eta, beraz, bilaketaren eraginkortasuna hobetuz.
- Orrialdeetako irudiak modu erraz eta arinean ikus ditzakegu.
- CiteSeer egunero gaurkotzen da.
- Zitazio bilaketa zehazteko egilearen inizialak erabil ditzakegu.
- Aurkibide batean ipinitako artikulu guztien meta-datuak automatikoki hartu eta eskaintzen ditu.
- Ahal denetan, CiteSeer meta-datuen beste baliabide batzuekin elkartzen da, hala nola, DBLP eta ACM liburutegi digitala.
Iturria:
CiteSeer.ist, http://citeseer.ist.psu.edu/citeseer.html, 2007ko maiatzaren 23an.
Idatzi artikulu bat