Oraingoan interneten lan akademikoak bilatzeko beste baliabide batekin
natorkizue. Aspaldi ezagutu nuen nik gune hau nire tesinaren gaiarekin lotutako
tesi, lan, hiztegi, artikulu, liburuak edo lotura izan zezakeen edozer begiratzen
nenbilela. Eta gaurkoan zuoi ekarri eta zertan datzan azalduko dizuet
abantailak jakin ditzazuen eta, behar izanez gero, beste baliabide bat eskura
izan dezazuen.
Espainiako unibertsitateak Internet eta garrantzi gehien duten teknologia berriekin lotutako hainbat proiektu garatzen dabiltza unibertsitateko ikasleei zerbitzu erabilgarri eta kalitatedunak eskaini ahal izateko. Eta hau da, hain zuzen ere, Errioxako Unibertsitateak duen DIALNET (Difusión de Alertas en la Red) proiektuaren helburua, egileek adierazten duten legez “hemeroteka birtuala, baliabideak dituena eta erabiltzaileei zerbitzu dokumentalak eta informazio berriaren gaineko abisuak emateko gai dena”.

Ekimena liburutegi digitalekin, doktorego tesien digitalizazioarekin, monografiak sarean argitaratzearekin bat dator eta hau guztia baliabide hemerografikoen kudeaketa eta difusio eraginkorrerako Internet beharrezko tresna bihurtzen den alorrean.
Dialneten garapena eta helburuak
Proiektu hau abian ipini zuten 2001. urtean Errioxako Unibertsitateko
liburutegiko zerbitzu legez. Baina
2003an hainbat unibertsitatetako liburutegien arteko elkarlanean oinarritutako
proiektu kooperatibo bihurtu zen. Gaur egun, fondo hemerografikoak dituzten
erakundeak ere onartzen ditu Dialnetek eta Hezkuntza eta Zientzia
Ministerioaren babesa du.
Dialneten helburuen artean honakoa dago: aldizkari zientifiko eta beste
argitalpen batzuen edukien gaineko informazio gaurkotuaren bidez hispaniar
literatura zientifikorako bidea eta hedapena handitzea. Informazio
gaurkotuenaren berri momentuan emateko duen zerbitzua oso interesgarria da
erabiltzaile bakoitzak nahi duen aldizkariaren azken alearen argitalpena
jakinarazteko.
Orokorrean, gaur egun hispaniar artikulu zientifikoen datu-base oso zehatz
eta gaurkotua da, eta gero eta gehiago diren izena eman duten erabiltzaileei
oso zerbitzu eraginkor eta erabilgarria ematen die.
Momentu honetan Dialnetek 4.399 aldizkari, 1.354.848 dokumentu, 3.027.953
alerta eta 119.499 erabiltzaile ditu bere datu-basean. Katalogazio hau
etorkizunerako asmo handiagodun beste hemeroteka birtual bat sortzeko bidea
izan daiteke.
Dialnetek bilatzaileen posizionamenduan ere bide zuhurra egin du. Edozein
autore topa daiteke sarean eta euren argitalpen nagusiak biltzen dituen
datu-base guztiz gaurkotu eta osotua aurkituko dute hemen.
Mota honetako ekimenen garrantzia ere ikus daiteke gero eta gehiago
direlako sareko baliabideen eraginkortasun eta indarraz ohartzen diren
erabiltzaileak.
Iturria: Pedreño, Muñoz, A., 2006, "Una hemeroteca virtual: Dialnet", Universia gunean argitaratua. [Itzulpena eta laburpena da nik eskaini dizuedana].
Idatzi artikulu bat