Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/27 14:27:44.573 GMT+1

Hizkuntza teknologiak

Giza-hizkuntza eta teknologiaren arteko lotura

Internet dugu informazioa eskuratzeko bide indartsu eta unibertsalenetarikoa. Informazio hau lortzea errazagoa izan dadin, informatikari eta hizkuntzalariek sorturako Hizkuntza Teknologia izeneko tresnak daude.

Jarraian, Interneten erabil daitezkeen hizkuntza-teknologiei buruz arituko gara. Sarean asko daude eta abantaila ugari dituzte: komunikazioa hobetzea, ahalik eta informazio gehien eskuratzea modu erraz, eraginkor eta arinean...

Hizketa-teknologiak

Formatu elektronikoa duen edozein testu ahots bihur dezakete, baita alderantzizkoa ere. Funtzio honi esker, Internetek eskaintzen dizkigun hainbat zerbitzutara ahotsa erabiliz hel gaitezke.

Izan ere, zenbatetan gertatu zaigu norberaren bulegoan zein ordenagailuaren aurrean ez egoteagatik mezu elektroniko bat beranduegi irakurtzea? Imajina dezakezue mezu horretako testua eskuko telefonoaren bidez edonon entzun ahal izatea?

Hizketa-teknologien aplikazioei esker lor daiteke. Baina hau erabileretako bat baino ez da. Hauek dira beste batzuk:

Testu-teknologiak

Testu edota web-orrialde bat beste hizkuntza batera itzuli nahi badugu, edo idazten gabiltzan lanen bat zuzen idatzita dagoela ziurtatu nahi izanez gero, edo denbora gutxi dugu eta web-orrialde bateko ideia garrantzitsuenak laburtzea nahiko bagenu, testu-teknologiek horretan lagun diezagukete.

Izan ere, testu-teknologiak idazketaren eremuan jarduten duten tresnen garapenean oinarritzen dira eta, horiei esker, arestian aipatutako eta beste egoera batzuetarako irtenbidea izan daitezke.

Besteak beste baditugu:

Hala ere, atal honi buruzko iritzia eman gura nuke. Neure ustez, baliabide hauek guztiak lagungarriak izan daitezke baina ez beti eta edozertarako. Eta are kontu handiagoz ibili behar dugu euskarazko materialetarako. Izan ere, ikasturte honetako Hizkuntza Baliabideak arloan beste ikaskide birekin Opentrad itzultzaile automatikoari buruzko lan bat egin dugu eta tresna honi buruzko emaitza negatiboa izan da. Ondorioa hauxe izan da, beti ere euskarara egiten diren itzulpenei dagokienez: emaitza ona izan daiteke corpus txikia izatekotan. Baina corpus handia izanez gero, akatsak ugarituz doaz: ez du maila pragmatikoa kontuan hartzen, erdarako hitzen ordena mantentzen du eta ez du berba batek izan dezakeen esanahi aniztasuna kotuan hartzen. Beraz, esan bezala, baliabide hauek guztiak ez dira beti guztiz fidagarriak.

Hizkuntza baliabideak

Hizkuntzari buruzko zalantzak argitzen laguntzen duen tresna multzoa da, nagusiki: orain arte paperean izan ditugun hiztegi, entziklopedia eta corpusak eta orain modu elektronikoan ere eskura ditzakegunak. Era honetara, lanok etengabe osatzen eta eguneratzen dira.

Jarraian, Interneten eskura ditugun baliabide batzuk ditugu:

Iturria: OESI

Nork: b23tik.2007/01/27 14:27:44.573 GMT+1
Etiketak: hizkuntza_baliabideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru