Aurrekoan aipatutako Opentrad itzultzaile automatikoari buruz jardungo dut hurrengo artikulu bietan.
Opentrad transferentzian oinarrituriko itzulpen automatikoko sistema da, kode irekikoa eta gaztelania, galiziera, katalana/valentziera eta euskararentzat balio duena. Opentrad.org web orrian sistema honen funtzionamendua egiazta dezakegu testuak, dokumentuak edota web orriak itzuliz. Programak eta datuak SourceForge-n bitartez antolatzen dira.
Funtsezko hitzak: itzulpen automatikoa, kode irekia eta errekurtso linguistikoak.
1) Proiektuaren datuak
- · Izenburua: Opentrad: estatu espainiarreko hizkuntzentzako kode irekiko itzulpen automatikoa.
- · Web orria eta demoa: www.opentrad.org
- · Sistema deskargatzeko: apertium.sourceforge.net eta matxin.sourceforge.net-en.
- · Erakunde finantziatzailea: Industria, Turismo eta
Merkataritza ministerioa, I+D+I-ren Plan Nazionala, Ikerketa
Teknikoaren sustatze programa, 2004-2005 (erref. FIT 340101-2004-3 eta
FIT-340001-2005-2).
- · Parte-hartzen duten unibertsitateak: Euskal Herriko Unibertsitatea (IXA Taldea) , Universitat d'Alacant (Transducens), Universidade de Vigo (linguistika informatikoko mintegia), Universitat Politécnica de Catalunya (TALP).
- · Parte-hartzen duten enpresak: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, imaxin|software, Elhuyar Fundazioa.
- · Proiektuaren koordinazioa: Eleka Ingeniaritza
Linguistikoa. Iñaki Arantzabal. Zelai Haundi kalea, 3. Osinalde
Industrialdea. 20170 Usurbil. Tlf: (+34) 943377225. Fax: (+34)
943365923. info@eleka.net.
Iturria:webs.uvigo.es
Idatzi artikulu bat