Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/07 19:57:16.921 GMT+2

RIEV aldizkariaren ehun urteak webgune berezian

"Revista Internacional de Estudios Vascos – Nazioarteko Euskal Ikaskuntzen Aldizkaria" agerkariak bere lehenengo mendeurrena bete berri du. Urtemuga ospatzeko egingo diren ekitaldien artean, Euskomedia Fundazioak webgune berezia prestatu du aldizkarien eduki esanguratsuenen aurkezpen gisa. Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldien berri ere gune honetan aurki daiteke.

Euskomedia gunean RIEV aldizkariaren bilduma osoa aurki daiteke. Guztira 51 dira argitaratutako liburukiak, bi alditan banaturik, Francoren diktadurapean ez baitzen argitaratu.

RIEVen zuzendariak, historia, egileak... jaso dituzte gune honetan. Egileen aukeraketa bat topa daiteke bertan; jarraian, klik eginez, idatzi dituzten artikuluen zerrenda ageri da. Artikulu moduan argitaratutakoez gain, RIEVek lan monografikoak ere kaleratu ditu hainbat zenbakitan banatuta eta horiek ere eskaintzen dira.

1907an Julio de Urquijok Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEV, aldizkaria sortu zuen "euskal azterlanetan interesaturik daudenei behar dituzten lan tresnak hornitzeko, euskaldunen hizkuntzalaritza, folklore, historia, antropologia, bibliografia, literatura, paremiologia eta abarrei dagozkien ikerketa mota guztiak egin ditzaten".

"La Revista Internacional de Estudios Vascos" celebra este año su primer centenario y para ello la Fundación Euskomedia ha preparado una página web sobre los temas más significativos. Los acontecimientos que Eusko Ikaskuntza prepare también se darán a conocer en esta página.

En ella podemos encontrar la colección completa de RIEV. En total son 51 libros publicados, divididos en dos periodos, puesto que durante la dictadura de Franco no se pudo publicar.

En este lugar se han recogido los directores, la historia, los autores... que tenido la RIEV. Si pinchamos sobre el nombre del autor, obtendremos los artículos que cada uno escribió. Además, también encontraremos trabajos monográficos publicados en varios números.

Esta revista fue creada por Julio de Urquijo en el año 1907 con el fin de que "las personas interesadas en estudios vascos tengan al alcance el material necesario, y para realizar los estudios correspondientes a la lingüística, folclore, historia, antropología, bibliografía, literatura, paremiología, etc. vascas".

Iturria/Fuente:

2007-05-04, Deia egunkaria, "Ortzadar" eranskina, 13. orrialdea.

Nork: Janire Enzunza.2007/05/07 19:57:16.921 GMT+2
Etiketak: littera riev | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru