Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/29 16:46:32.429 GMT+2

Usteak erdia ustel

Aurreko artikuluan apirilaren 23ari buruz eta, hortaz, liburuaren egunaren gainean mintzatu nintzen eta bertan aipatu nituen UNESCOk apirilaren 23a liburuaren eguna izateko hartutako erabakiak. Baina, oker nengoen. Ostiralean egunkaria irakurtzen negoela informazio hori guztia zuzena ez zela jakin nuen Katixa Agirreren artikulu bati esker. Bere blogean ere argitaraturik duzue. Hona hemen egia jakiteko hitzak:

Maltzurra da internet. Hari zor dizkiogu mundu honetako gaitz gehienak: pederastia, akosoa, bullinga, mobbinga… Eta pirateria. Hori batez ere. Hala aldarrikatzen dute bederen egile eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek: interneten sorrerarekin sorkuntzaren esparruan emandako galerak zenbatezinak direla. Ene, internet.

Eta aurrekoa gutxi balitz tramankulu desmitifikatzailea ere bada sare madarikatua.

Esaterako: askotan entzuten da Shakespeare eta Cervantes egun berean hil zirela, 1616ko apirilaren 23an. Kasualitate borobila! Baina sarean apur bat arakatzea baino ez dago kointzidentzia hori faltsu samarra dela ohartzeko. Izan ere XVII. mendeko britainiarrek (orduan ere bitxi jokatu behar hauek) juliotar egutegia zerabiltzaten. Cervantesen herrian, ordea, egutegi gregorianoa erabiltzen zen eta da. Orduan? Ba Shakespeare ez zela gure apirilaren 23ean hil, baizik eta maiatzaren 3an. Cervantesekin, antzeko zerbait: 23an lurperatu zuten, baina hil-hil, 22an hil zen.

Eta hala ere UNESCOk apirilaren 23a gogoratu beharra dagoela dio, eta horregatik pasa den astelehenean Liburu Eguna ospatu genuen. Liburu eta Egile Eskubideen eguna, horixe baita bere izen osoa. Horretan bete-betean asmatu dute, asko baitzekiten bi idazleek egile eskubideei (edo bere ezari) buruz.

Shakespeare top-mantaren biktima bat izan zen. Bere obrak errepresentatzen zirenean takigrafo bizkor bat kolatu ohi zen antzokian, akto guztiak hitzez hitz kopiatzeko asmoarekin. Kopiak inprimatu eta ale ugari salduko ziren gerora antzokiaren inguruetan, klandestinoki. Horrela maiteminduek buruz ikas zitzaketen Romeo eta Julieta-ren pasarte beroenak. Tabernetan, lagunartean, Macbeth-en eszena odoltsuak errepresentatzen ziren, libreto piratak eskuan.

Shakespearek ez zuen honengatik kanonik jasotzen, jakina. Eta guk dakigula Shakespeareren garaian ez zegoen interneten arrastorik ere. Nori botako diogu errua, bada?

En el artículo anterior dije que el día 23 de abril había sido proclamado por la UNESCO como "El Día Internacional del Libro y del Derecho de autor" y que una de las razones era que ese mismo día murieron varios escritores importantes. Pero, como Katixa Agirre nos lo ha explicado en su blog y en un periódico, no es del todo cierto.

Ella nos asegura que en el siglo XVII los británicos usaban el calendario juliano. Donde Cervantes vivía, por el contrario, el calendario gregoriano. Por lo tanto Shakespeare no murió un 23 de abril, sino que un 3 de mayo. Y por lo que a Cervantes se refiere ocurre algo parecido, ya que fue enterrado un 23 de abril pero, en realidad, murió un 22 de abril.

Además, Katixa nos cuenta que Cervantes murió pobre y que Shakespeare fue víctima del top-manta. Cuando se representaban sus obras, algún taquígrafo debía de colarse en los teatros con la intención de copiar todos los actos palabra por palabra. Más tarde, esas copias serían vendidas alrededor del teatro clandestinamente.

Como veis, Katixa nos ha ofrecido otro punto de vista de gran interés.

Nork: Janire Enzunza.2007/04/29 16:46:32.429 GMT+2
Etiketak: littera libro | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mila esker, Janire, zure aipamenagatik eta idazteagatik.

Segi ondo eta aurrera blogarekin!

katixa

Nork: katixa.2007/05/01 10:34:44.293 GMT+2
http://www.blogak.com/katixa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.