Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/27 23:12:07.386 GMT+1

Zer topa dezakegu Fonatari.org web orrialdean?

Ezagutu ezazu Fonatari: dena euskararen hotsen inguruan da orrialdea zabaldu eta sonogramaren azpian agertzen zaigun lelo nagusia. Horren azpian, hurrengo estekak ditugu:

    - Euskara
    - Euskararen hotsak
    - Dokumentu basea
    - Ahoskerak
    - Kideak
    - Berriak

Goazen bakoitzak zer eskaintzen digun ikustera:

- Euskara izena duen atalean euskarari eta Euskal Herriari buruzko informazioa dugu, atalotan bereiztuta:
    o Egoera (juridikoa eta soziala)
    o Historia aro eta mendeetan zehar (Aro Zaharretik hasi eta XX. mendera arte)
    o Sailkapen genetiko eta tipologikoa
    o Antzinako eta gaur eguneko zatiketa dialektalak
    o Bokalismo eta kontsonantismoari buruzko ezaugarri fonikoak

Beti ere, atal bakoitzeko bibliografia eta informazio gehiagarria dugu eskuragarri.

- Euskararen hotsak atalean euskararen hotsen azterketa zehatza aurkezten da. Azterketa akustikoa (audioa aukeratuz) edo artikulatorioa (bideoa aukeratuz) izan daiteke. Azterketa euskalki zehatz bati buruzkoa izan daiteke gero besteekin dituen aldeak ikusteko. Ikusi nahi dugun emaitzaren arabera aukera dezakegu audioa ala bideoa.

- Fonatariko dokumentu-baseak euskal fonetikari buruzko dokumentu eta lan interesgarriak biltzen ditu. Bilaketa bat egiteko irizpide bat edo gehiago aukera dezakegu, gero lortutako emaitzetan bilaketa zehaztea daukagularik. Esate baterako:

    o Motaren arabera: liburua, aldizkari-artikulua, liburu-artikulua, tesiak, txostenak, tesinak...
    o Euskalkiaren arabera: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera...
    o Gaiaren arabera: bokalismoa, kontsonantismoa, azentua/entonazioa...
    o Kronologiaren arabera: sinkronikoki ala diakronikoki.
    o Euskarriaren arabera: papera, CDa, Internet...

- Fonatarik euskararen grabaketa bildumak eskaintzen ditu. Ahoskerak atalean, erregistroak irizpide ezberdinen arabera aukera daitezke: euskalkiz (edo lekuz), grabaketa motaz, etab. Bilaketa ingurune fonetikoaren arabera ere egin daiteke, karaktere fonetikoak zein ortografikoak idatziz. Honetaz gain, beste webgunetako ahozko erregistroak entzuteko aukera dago.

- Kideak honakoak dira: Ana Elejabeitia, Rosa Miren Pagola, Alexander Iribar eta Nerea Larreta. Fonatarik foro begiztatu bat ere badauka. Bertan zure iritzia eman, eztabaida interesgarriak proposatu edo beste kideen laguntza eskatzeko aukera eskaintzen du.

- Azken atalean euskararen maila fonikoari buruzko esteka interesgarriak aurkituko ditugu. Honetaz gain, euskal fonetikaren inguruan agertzen diren berriak ere aurki ditzakegu, hala nola, argitalpenak, kongresuak, adierazgarriak, etab. Gainera, Fonatariko berriak sindikatuak daude. Aukera hau ezagutzen ez duen erabiltzaileak informazio gehiago aurki dezake laguntzan. Berri sindikatuak aukeratuz gero, ordea, arlo honekin erlazionaturik dauden webguneetako berri sindikatuak ikusgai izango ditugu.

Nork: b23tik.2007/01/27 23:12:07.386 GMT+1
Etiketak: hizkuntza_baliabideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru