Basajaunen Erreinua

SIMYO
Konpainia berria jaio da! KPN telekomunikazio konpainia oinarri duen konpainia. Horrek, sendotasun, seriotasun ta fidagarritasun handia emoten dio, eta horrekin aski ez badugu ere, PREZIORIK ONENAK DITU edozein ordutan edozeini deitu ahal izateko. 9 xentimo kobratzen du minutu eta mezuko, 15xentimo dei ezarpena, eta gainera banda zabaleko interneteko sarbidea eskaintzen du 99 xentimo 100megako!! Nahi duzuen tokian, nahi duzuen orduan blogak.com irakurri eta idatzi ahal izateko! :p

Aipatzekoa da ere, ez duela gutxieneko kontsumorik, ez aurreordainketa txartelarekin, ez kontratuarekin!!! hau da, 30€ gastatzen dozuela? 30€ kobratuko dizuete, 9 xentimoko gastua egiten dozuela? Ba 9 xentimo baino ez dizuete kobratuko! Oraindik gehiago dago, ez duzu mantentze kontraturik (gazteleraz "contrato de permanencia" deritsona), gustatzen ez bazaizu nahi dozunean eman ahalko duzu bajan zenbakia (web orrialde bertatik) edo portabilidadea egin, ez dizute 18 hilabete egotera derrigortzen eta, ez aurreordainketako bezeroentzat, ez kontratukoentzat ere!!

Gainera, orain alta emoten baldin baduzue edo portabilidadea, Simyora pasatzea, oraingo zenbaki berarekin, 5€ko saldoa oparituko dizue, hori bai, esteka edo link honen bitartez egin behar duzue, https://www.simyo.es/simyo/portal/store.do?subscription=34644460108&campaignId=136

Hemen duzue beste konpainiekiko konparazio taula bat:

Konpainia/
Minutuak

EroskiMóvil/
Yoigo

1

24

24

3

42

48

5

60

72

10

105

132

30

285

372

60

495

732

Konparaketa egiteko beharrezko kontsumoa txikien dituzten tarifak hartu dira, eta edozein ordutan deitzeko prezio berak dituztenak. Taulako prexioak, xentimo/minutu bezala adierazita daude. BEZ kanpo

Gogoratu, 5€ oparitzen dizuetela hamendik bezero egitearren!! Gainera, alta barrientzat portabilidadea egiten ez dutenentzat, eskatu eta bi egunera asko jota SIM txartela etxean prest izango dute, beraien telefono askean erabiltzeko zuzen-zunean, edo orrialdetik edo beste nolanahi lortutako telefono askean!

INFO GEHIAGO!

La Petite Mort
<object width="425" height="355"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/vNTRZ31VgiM&rel=1"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/vNTRZ31VgiM&rel=1" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="355"></embed></object>

Bideo hau aurkitu dot internetetik nabigatzen nenbilela, eta zuei erakustea erabaki dut, asko gustatu zait eta, ea zer uste dozuen zuek;)

Eroski Móvil
Lehenik eta behin arrasti on guztioi! Duela asko ez nuela idazten, baina berriro ere gogoa sartu zait, eta mobil konpainia berri batez mintzatuko naiz.

Denoi ezagun egingo zaigu Eroski, eta hitz hau aipatzean batez ere Eroski supermerkatuak ekarriko ditugu gogora, baina Eroski, supermerkatu askoren multzoa baino gehiago da. Urteekin bere negozioa dibersifikatzen joan da, arlo desberdinetan ari den talde bat osotu arte, esaterako guztioi ezagunak egingo zaizkizuen Eroski/Optika, Eroski/Bidaiak, Eroski/Gasolindegiak etab. handi bat.

Orain, mobil zerbitzuak eskaitzen hasi da OMB (operadore mugikor birtual, antenarik ez duen operadore mobila, alegia) legez. Azpiegitura bako operadoreak tarifa ulerterraz eta lauak eskainiz merkaturatu dira; ia-ia guztiak oso antzekoak izanik (Día móvil, carrefour móvil, Happy móvil,...) beraz bakoitzak bere kutsua ematen dio besteengatik desberdintzeko. Tarifak, xentimo bat gora xentimo bat beherako aldea izaten dute, baina gero Happy móvilek adibidez bere bezeroen artean egindako deiak merkeago tarifikatzen du.

Zertan bereizten da Eroskik móvil?

Eroski móvil besteengatik desberdin egiten duena, urtarrilaren 7rarteko altak bizitza guztirako doako dei ezarpena izango dutela ahots deietarako, hau da, hitz egindako denbora bakarrik fakturatuko da, deitzeagatik besteek kobratutako kostua kenduz.
Bestalde, eroski bideodeiak egitea ahalbidetzen duen lehen OMBa da, nahiz ta dituen prezioak oso altuak diren (70 xentimo minutuko eta 15 xentimoko dei-ezarpena)

Tarifak.

mezuak
0.12€

Dei-ezarpena
0€

Hileko kontsumoa
0€

0.15
€/min

(2008ko urtarrilaren 7rarte)

Eroski móvil-ek aurkeztutako tarifa, 15 xentimotakoa da edozein ordutan ta edozein operadorara deitu arren, eta 12 xentimo mezuko. Nazioarteko eta beste tarifa batzuk ikusteko

Beste zerbitzu batzuk.

Eroski móvil-ek, "Mi Eroski Móvil" izeneko zerbitzua du, on-line bidez saldoa, eta zure linearen beste informazio erabilgarria ikusi eta kudeatu ahal izateko.

Etorkizunerako planak.

Eroski móvil-ek etorkizunean kontratupeko zerbitzua kaleratzea aurreikusten du; doako dei ezarpena betiko utziko al du betiko kontratu bat egin ezkero??

Kontzertu Ekonomikoa
Espainiar PSOE alderdiak zin egin zuen Euskadik duen eskumena arlo ekonomikoari dagokionez Madrilen defendatuko zuela, foru-legeen oinordeko den Kontzertu Ekonomikoa blindatuko zuela, alegia.
Euskal alderdiek proposatutako neurriak PSOEk Madrilen babesteko ordua heldu danean, koldartu eta ez ditu babestu, hauxe alderdi honek duen zinesgarritasuna erakusten du, eta Espainian ez dagoela aukera errealik aldaketarako. Gaur egun Kontzertu Ekonomikoa da gure antzinako lege eta foruetatik gelditzen den gauza bakarrenetarikoa, beste guztiak apurka-apurka ta zatika-zatika ezabatzen joan baitira.

Laister udal eta foru hautoeskundeak ditugu, eta ni neu behintzat ez daukat bapez argi zer edo nor bozkatu, alderdi politikoei ezin zaiela konfiantza izpirik ere ez eskaini argi erakusten diguten gauza bakarra baita.

Pertsonen potentziala
Hamen aurkezten dizuedana Bartzelonako CosmoCaixa Zientziaren museoa da. Museoa oso-oso ondo dago, oso interesgarria, gauza benetan ikusgarriak eta era atsegin batean aurkeztuak. Halere, museo honek duen potentzialik handiena bertoko langileak dira, guzti-guztiak oso adeitsuak dira eta zure bisita are eta atseginena izatea lortuko dute. Bertatik oso pozik ateratzea lortuko dute!.

Eta Gazte-txartela baldin badozu, ez duzu eskusarik ez bisitatzeko, karneta erakutsiz sarrera dohain izango baituzu eta deskontua bestelako ekintza batzuetan!.

Bartzelonara bazoazie, pasatu zaitezte museo honetatik! Ferrocarrilen L7 linea hartu azkenengo geltokirarte, Avinguda Tibidaborarte, alegia.

Gaur bezalako egun batean...(II)
1300eko gaur bezalako egun batean Don Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaurerriko jaunak Bilbao Uri eskubideak emon zizkion, horrela azokak egiteko, foru propioa izateko, harresitua izateko etab. eskubideak emonez. Bai, gaur gure Uritxoak 706 urte egiten ditu.

Asko aldatu egin da 1300. urte haietatik, hasieran lau kale izan zituen, gero beste hiru gehitu zitzaizkiolarik oraingo Zazpi Kalea ospetsuak osotuz. Hasi ta hasiz joan zen eta egun Bilbao osoa hasierako gune historikotik urruti dago, itsasadarra bestaldera jauzi egitea erabaki zuenean Bilbao berri baten aroa hasi zuten. Egun Bilbao iparraldeko hiririk garrantsitzuena da, hazkunde ekonomiko itzela izan zuen eta bertan sortutako enpresek ospe handia lortu dute.

Uritxoa beste askok lortu ez dutena lortu du, bere tamainotxoa kontuan izanda hiri handien mailan jokatzen du, munduan zehar bere lekutxoa landu du eta orain Bilbotarrak harro egoteko moduko hiri bat bilakatu da, XXI.mendeko hiri moderno bat!

Imajinatu, 12000km diametroko meteorito bat 70 000 km/h.ko abiaduraz Lurraren kontra dijoa...
Zer egingo zenukete horrelako kasu batean? Norekin egotea gustatuko litzaizueke. Hauxe da japoniarren arabera gertatuko zena, simulasio baten bidez erakutsi nahi izan digute.

<object height="350" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/3JHdYBet_4Q"><embed src="http://www.youtube.com/v/3JHdYBet_4Q" type="application/x-shockwave-flash" height="350" width="425"></object>

2006ko ekainaren 12aren bezalako egun batean...
1667ko gaur bezalako egun batean historian ongi ataratako lehen odol
transfusioa egin zen, ardi batetik 15 urteko mutil batengana. Ongi
hasieran atera zan, transfusiotik egun batzuetara mutikoa hil egin
baitzen. Doktorea hilketaz salatu zuten garaiko agintariak.

Urteak pasatu behar izan ziren jendea zergatik hiltzen zen jakin
zuten arte, XIX. mendeko lehen hamarkadararte alegia. Orduan konturatu
ziren emaile eta hartzailearen odola ez zutela nahastu behar eta
gizakien arteko odol-mota ezberdinak badaudela jakin izan zuten.

Badirudi gizakiok odol-mota ezberdina dugula gure eboluzioan zehar
izandako elikadura motaren araberagatik, eta horren arabera elikagai
mota batzuk beste batzuk baina osasuntsuagoak egiten zaizkigu, dena
eboluzioan zehar gure arbasoak jandakoaren arabera. Hauxe ekialdeko
europako pisu-kide batek kontatu zidan, ahuntz-esnea edaten zuen
bitartean, bere odol-taldea dela-ta komenigarriagoa dirudienez. Bitxia
nere ustetan.

Bestalde eta gaiz aldatuta erabat, gaur bezalako egun batean, baina
1942. urtekoa, neskato bati eguneroko bat oparitu zioten bere
hamairugarren urteguna zela eta; neskato horren izena Anne Frank zan.

Gogoeta: Gizakiekin esperimentatzea oso gauza inmorala da, baina
onartu egin behar dugu zientziaren aurrerapen asko eta asko hori
dela-ta emon direla, beraz, nola ezarri morala denaren eta egin
beharrekoaren arteko muga?. Hauxe da gaur planteatu nahi dudan gakoa.

FICOMIC
Komikiak xumeak dira izatez. Orrialde gutxi batzuk, marrazkiz letrez baino gehiago beteak. Jende asko iritziko dio umeentzako baino ez direla, baina egia esan komikiak helduen artean dute irakurleen gehiengoa. Diru asko gastatzen da jendea komikietan era zuzenean edo zeharkakoan. Komikiek gero panpin, kamiseta, pin, txapa eta beste abar handi baten sorta ekoizten dabiez.

Bartzelonako Komikiaren Nazioarteko Aretoan jende ugari zegoen mozorroturik, komikien pertsonaietaz. Komikiegile asko zegoen bertan batzuek gazteak euren proiektuak saldu nahian, beste batzuk ezagunagoak zirenak komikiak sinatzen edota aurkezten. Bleach manga ezaguna asteon salgai ateratakoa bertan eman dute ezagutzera nahiz eta orain dela zenbat egunetatik hainbat komiki dendatan salgai egon.

Bertara hurbiltzeko aukera duzuenok bisitatzen joatera gomendatzen zaituztet bertako anbientea bertatik bertara ikusteko.

$GA€
Badirudi herri xumeari dirua lapurtzeko eta aberatsak are aberatsagoak izateko metodoak ez dutela sabairik. Beti dirua nondik lapurtu zain daude eta fisurarik txikienetatik sartuko dira erabat sosik barik utzi arte. Laister gure etxeetan lasai-lasai telebista ikusteagatik ere "eskubideak" ordaindu beharko dizkiogu SGAE deitutako lapur talde honi. Badirudi orain, tabernak, dendak etab. telebista edo musika euren lokaletan izategatik lapur-talde hauei dirua eman beharko diotela. Baina zergatik ordaindu behar dugu tipu hauei iragarkiak telebistan ikusteagatik? Zergatik ordaindu gure dendan, erosi dugun (zergak barne) musika jartzeagatik? Ez dut uste inor El Corte Inglesera joango denik grabadora batekin bozboragailuetatik Shakiraren azkeneko abestia grabatzeko! Mesedez, ados nago artistek euren lanengatik kobratzeko eskubidea dutela, baina ez lan beragatik behin eta berriz. Imajinatzen al duzue txikle bat erosten duzuela eta haginka egiten duzuen bakoitzeko berriz ordaindu behar duzula? Gazteleraz esango nukeen bezala "ni pa'tras!".

Albistearen iturria:  EiTB24

SGAEk 20 milioi euro irabazi ditu EAEn, autore-eskubideak direla eta
2006/06/07

Hazkuntza, oro har, zuzeneko emanaldiengatik ordaindutako eskubideek izan duten gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote.

SGAEk
Euskadin duen ordezkaritzak 20 milioi euro baino gehiago eskuratu
zituen 2005ean autore-eskubideak direla medio, atzo Bilbon aurkeztu
zuten balantzearen arabera. 2004an 19 milioi euro bildu zituzten, iaz
baino %6,5 gutxiago.

Zuzeneko kontzertuengatik lortutako
eskubideek izandako gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote, ora
har, hazkuntza. Batez ere, U2 taldeak Donostian eskaini zuen emanaldia
ekarri dizkie diru-sarrerak.

Arte eszenikoen eta musika
klasikoaren sektoreek, bestalde, %0,88ko eta %7,66ko irabaziak eragin
zizkien, hurrenez hurren, balantzean agertzen denaren arabera.

Grabatutako
musika tabernetan, jatetxetan eta komertzioetan erabiltzeagatik
diru-sarrera garrantzitsuak izan dituzte. Izan ere, 2004ko urtearekin
alderatuta, %10,7ko hazkuntza izan zuten iaz. EAEn 15.000 dira SGAEri
grabatutako musika erabiltzeagatik ordaintzen dioten taberna eta
komertzioak.

Gainera, SGAEko arduradunen esanetan, une honetan
300 lokalen kontrako jardunbideak dituzte irekita, musika jartzeagatik
edo telebista izateagatik eskubideak ordaintzen ez dituztelako. Honek
%2ko diru-sarrerak suposatzen die.

Joan den urtean, 202 egile
berrik eman zuten izena Euskadiko SGAEn. Orotara, 3.250 bazkide dira
eta 2.428 lan ekoiztu zituzten, horietako 1.500ek irabaziak izan
zituztelarik autore-eskubideak tarteko.