Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/16 16:15:07.243 GMT+1

Batek jakin non egon zaren!

- Non sartu zara, aizu!
- Barkatu blogtxo, baina azterketak direla eta...
- Ai ama! Non daukazu zuk burua...
- Lasai, lasai, hemen naiz berriro eta.
- Hala bedi.


Ez dezazuela pentsatu ahaztua nuenik blogosfera hau. Banekien galaxia honen griña ez zitzaidala inoiz ere galduko; hemen naiz berriz.
Akaso gaur, akaso etzi... Idazteari ekingo diot; hala ere, batek jakin!

Nork: batekjakin.2007/11/16 16:15:07.243 GMT+1
Etiketak: batekjakin interesagarria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/21 21:37:02.735 GMT+2

Carvich

"Bienvenido a Carvich" dio pankarta zuri batek. Barrurantz begiradatxoa: hainbat edadetu daude bertan; denak 70 urte baino gehiagokoak. Ah, zaharren egoitza bat da...

Madrilgo Carvich egoitzan hainbat edadetu zeuden; den-denak ziren oso atseginak, istorio asko zeukaten kontatzeko. Ia-ia txanda bat osatu zuten, agure bat beste baten atzean, bere istorioa munduratzeko zain.
Gustura entzuten ditut zaharren kontuak; beraiek txikiak zireneko istorio pila bat kontatu zidaten. Baina gehien arritu ninduena, Emilia izeneko agure batena izan zen. Hain zuzen ere, umezurtz gelditu omen zen 3 urte zituenan. Gerra garaietan asko sufritatutakoa da Emilia, berak zihoen bere osaba-izebak Frankoren tropa batek hil zituela, bere aurrean. Bere jostailu bakarra, amak oparitutako panpinatxoa zen; oraindik han zeukan, eta erakutsi egin zidan.
A ze gozamena. Orduak eta orduak pasatuko nituen zaharren gertakizun ikaragarri horiek entzuten; baina autobusa hartu behar nuen, Bilborantz.
Hori bai, agindu nien berriz Madrilera nindoanean handik pasatuko nintzela.

Nork: batekjakin.2007/09/21 21:37:02.735 GMT+2
Etiketak: batekjakin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/20 21:45:04.545 GMT+2

Mila esker, Mikel

Une latzak, momentu ederren oinordeko izaten dira. Hala izan dira niretzat ere zurekin; gogoratzen naiz nola joaten ginen mendira, txikiak ginean, biok, perretxiko bila; gogoratzen naiz, nola laguntzen zenigun ikastolako lanak egiten... Gogoratzen naiz, nolako bihotz ona zeneukan; zeurea ez zena ere, beti lagunei uzteko prest.
Karrikako auzoan baloiarekin nola ibiltzen ginen, gogoratzen? Momentu latza da hau neretzat, Mikel, baina badakigu esku onetan uzten zaitugula. Lagun zaitzala Jainkoak, lagun zaitzala zure bizitza berri horretan; gu, zurekin gaude, badakizu.
Zure laguna, Goian Bego.

Nork: batekjakin.2007/09/20 21:45:04.545 GMT+2
Etiketak: batekjakin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/20 16:23:20.564 GMT+2

Maldrilgo ostera

Gorroto dut. Gorroto dut pentsaera arrotzeko jendea; orain, lehen baino gehiago. Moraltasunik ez, animalien pentsaerak eta mina emateko gogoa besterik ez daukate. Basatiak dira, berekoiak eta harroak. Ez naiz ari Bush-etaz hitz egiten, ez, beste gizatxar zikin batzuetaz baño.
Atzo, medikuarekin nuen zita Madrilen; han izan nintzen. Medikuarengana joan, eta hiru ordu pasa ostean buelta; hasieran egun lasaia zela zirudien. Baina "Alcalá de Henares"-en nengoela, taxi bati eskua altxatu nion, para zedin. Isiltasunean gindoazen, baina berak bazekien ez nintzela bertakoa; gidariak. "¿De dónde eres?" galdetu zidan; "De Euskal Herria" neuk berari. Begirakuna arraro bat gurutzatu zidan, eta gelditu behar nintzen tokian gelditu ninduen; ez zidan, ez eskerrikasko, eta ez agurrik esan. Baina ez zen hori izan dena, ez zoritxarrez. "Calle Provenio" delako batera nindoan, autobusa hartzera eta ondotik pasa zitzaidan gizon batek eskuan neukan papel guztiak bota zizkidan lurrera; "Perdone usted".  Ez dakit zer pentsatu zuen, baina niri papelen bat irakurri orduko hasi zitzaidan arraro begiratzen. "¿Eres de la ETA?" esan zidan, beste ezer gabe. "¿Y tú eres gilipollas?" esan nion. Ordulariari begiratu, buelta erdia eman eta nire bidea jarraitu nuen; "fatxa zikiña".
Madrilen lehen aldiz izan naizena. Badakit orain zergatik diren Maldrildarrak hain fama txarrekoak; ez dut orokortzen, badakit jende on asko egongo dela. Baina ezin da ukatu, jende hau bezelakoak ere pila bat direla.
Zein urtetan bizi gara?

Nork: batekjakin.2007/09/20 16:23:20.564 GMT+2
Etiketak: batekjakin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/17 21:37:51.705 GMT+2

"Baratze bat nahi deizut egin"

"Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretuenekilan,
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan."

Zergatik ote zait zaila, behin baino gehiagotan, nire sentimentuak adieraztea. Txikitatik esaten didate, "lotsatiegia zara", baina ez dakit zergatik, ez diet kasurik egiten. Nire irakasle izan zen Josu Apaolaza-k beti zihoen, "Altxatu burua, errealitatea ondo begiratu, eta salto egizu; disfrutatu!"; baiezkoa esaten nion, eta nola gainera. Baina ezin dut, ez naiz horretarako jaio.
Gaur melankoliatsuegi jeiki naiz, astelehena delako agian. Hala ere, ezin diot egunari bota erru guztia; egia da diodana, gaurko egunean tokatu zait esatea baina horrek ez du aldatzen nere izana.
Baratze bat nahiko nuke egin bai, lorez beterik, ametsez beterik. Mikel Urdangarinek ondo abesten du, arras ondo, Josuk esango zukeen modura..

Nork: batekjakin.2007/09/17 21:37:51.705 GMT+2
Etiketak: batekjakin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/17 20:11:30.928 GMT+2

Berria.info -n ere badago Joxeluix!

Bai ala da. Etzi bidali nuen Berriako errealizazioa blog honetan publikatu nuen Joxeluix textutxoa.
Gaur bertan frogatu dut; egunkaria ireki eta han zegoen, denen prezentzian, gure Joxeluix-en marka. Web orriaren ere ikusgai daukazue, egin klik hemen ikusteko.
Gustatuko litzaidake, pila bat, Joxeluix berak ikusiko balu; ilusioa egingo lioke, bai horixe!

Nork: batekjakin.2007/09/17 20:11:30.928 GMT+2
Etiketak: joxeluix batekjakin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/16 17:39:07.298 GMT+2

Hau da hau, burukomiña!

Jeikitzea ez zait posible izan, benetan. Ohetik ari natzaizue, idazten beti bezela, baina ezin zutunik egon, ai ama!
Atzo Mutrikun egon nintzen, Kalbarioak zirela eta Goitibeherak ikusi eta gaueko "txanda"-ra. Mutrikuko kaleen egoera dela eta, dena dago aldapaz josia, atletismoko korrikalarien entrenamentua baino gogorragoa egin zitzaidan: hankak hautsiak nituen. Eta hobe nuen hori soilik izango bazen, burua ere egoera berean nuelako.
1954. urtean, Jensson Ridich filosofalariak esan bezela, "Noches alegres, mañanas tristes". Arraroa egingo zaizue baina, atzo gauean esaldi horri biraka ibili nintzen, agian abestiren bat asmatuko nuen horrekin; alkoholaren efetuek edozer egiten dute.
Eta esan bezela orain hemen nago, ohean. Bai damutu ere.

Nork: batekjakin.2007/09/16 17:39:07.298 GMT+2
Etiketak: batekjakin | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/09/14 15:32:23.285 GMT+2

Españolito con tinto

Azkenean iritsi da ostirala, eta honekin batera, iritsi da deskantsu eguna. Beti bezela, Pello Zabalaren bloga irakurri eta konturatu naiz gaurko egunak zerbait "berezia" zekarrela. Josu Jonen dimisioa bada bai kritiken aberatsleku gaurko egunean, bai, behintzat hala dio Pellok. Gainera, eta hori gutxi balitz, "Inaxio gure patroi handia" abestiaren doinuarekin, abesti bat egitea lortu du: itxurosoa, bai jauna. Hona hemen zer prestatu digun Pello Zabalak bere blogean:
JOSU JON
gure patroi haundia,
Iñigon konpaiñia
fundatu eta dezu armatu,
ez da ez etsairik
jarriko zaizunik
iñolaz aurrean
gaurko egunean,
nahiz betor
Egibar deabrua
utzirik Gipuzkua.
Zure_ertzain bilauak
dirade aingeruak
zure gidaria
JOTA JOKA haundia.
Garaitu ditu
zure konpainiak
etsaiak.
Ez dauka Bizkaiak
ez Euskalerriak
ez dauka beldurrik
inongo aldetik.
Iñ...Urkullu hor dago
beti ernai dago,
dauka konpainia
armetan jarria
txispaz armaturik
ikurriña zabalik,
gau ta egun guk
zeozer transbertsal dezagun,
transbertsal gau ta egun,
gau ta egun!

Gau ta egun dio Pellok. Graziaren islada puntu bada abestia, baina teorikoki egia da; errefuxatu bat bezela alegia.
Bagenekin zer zen Imaz, bagenekien bai. Nire birraitonak esango zukeen modura, "Españolito con tinto".

Nork: batekjakin.2007/09/14 15:32:23.285 GMT+2
Etiketak: españolito tinto batekjakin con | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/13 20:27:35.176 GMT+2

Joxeluix

Bilboko tren geltokian izaten diren liskarrak ez dira oraindik guztiz isildu. Metrora sartzeko atarian dauden makinetara jo bezain laster konturatu nintzen ezkerraldean zegoen polizia uniformedunarekin. Itxuraz, behintzat, Donostiako “La Kaberna” tabernako tabernariaren itxura zuen: begi beltzak, bigotea, eta betiko “Kaxkurrio” itxura; bai, bai, baserritar itxura. Eta noiz ikusiko baserritar polizia bat? Bada, Bilboko metroko atarian, bakardadean.
Kasualitateak ere barrua amildu zidan; bere albora joan, egun onak eman eta Santutxura joateko trena noiz datorren galdetu nion, euskaldun bat Le Mondue Parisko auzoan bezela, badakizu, galdu itxurak egiten. “Eskeyetatik jeisten bazea ikusikezu karteltxue hor aurrian” esan zidan. “Aiba la letxe” pentsatu nuen; nire kasualitatea ez da arrunta ez, hala iruditu zitzaidan behintzat.
Polizia, bilboko metro atarian, bakardadean eta gainera euskaraz dakiena.
“Listo Joxeluix, déjame la llave”  zihoen beste batek. Hau ere polizia zen, antza zenez txanda aldatu behar zion. Eta halaxe joan zen Joxeluix, bere maletatxoa hartu eta “ufada” bat tartekatuaz egin zion eskaileretan gora oinez egiteari. “Agur joxeluix, ondoloiñ” esan nuen neuk ere, barrenean badakizu.
Atzoko kontuak dira horiek, baina gaur ere metroa hartzera joan naizenean... Zein topatuko eta Joxeluix! Gaur hausartagoa izan naiz, eta “iepa” batekin agurtu dut gure baserritar polizia.

Nork: batekjakin.2007/09/13 20:27:35.176 GMT+2
Etiketak: bilbo joxeluix batekjakin metroa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/09/13 20:16:37.450 GMT+2

Sarrera edo, batek jakin!

Eta nik zer dakit. Idaztea atsegin badut blog bat sortzeko esan dit Josuk. Eta nik zer nekien, inoiz ez dut holakorik probatu. Noiz edo noiz Pello Zabalaren artikulutxoak irakurri ditut Berriako blogetan... Baina nik zer nekien, hemen, txokotxo hau muntatzea lortuko nuela.
Baina oso erraza iruditu zait; teknologia berrien aurrerapena gaur egun itzela dela ikusi dut gaur, hiru minutu eta lortu dut Internet delako honetan nire etxetxoa.
Batek jakin zer idatziko dudan; agian lagunarteko pasarteak, agian lehiotik ikusten dudan txoriaren txorrotxioa, agian... Batek jakin!

Nork: batekjakin.2007/09/13 20:16:37.450 GMT+2
Etiketak: batekjakin jakin batek sarrera ataria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)