Ez zaitezte hipokritak izan. Ez didazue esango ezjakinean harrapatu zaituztela gizon honek. Ez ahal zenekiten onez gero nola pentsatzen duen? Niri behintzat ez nau harritu esan duenak, badakit eta nola pentsatzen duen. Harritu nauena zera da, kazetari bati esatea ausartu dela.
Honek ere Iturgaitzek moduko burmuina eduki behar dik. Dituen zulo guztiekin galbai moduan erabiltzeko modukoa! Gure lehen kamikaze vasco-española.
Baina jende ausarta ematen oparoa izan den Euskal Herri honetan badauzkagu kamikaze gehiago. Honen adibide txalogarria Iñigo Landa Larrazabal. Horik dituk potrok motel! Ez du ba Jaime salatu auzitegian frankismoa goraipatzeagatik. Eta ez hori bakarrik, aurretik gutun ireki bat bidali dio eta behar den moduan egurra eman dio, alfombra bat bailitzan.
Zorionak Iñigo. Hirekin neok.

Lehen kamikazeari bere Zero motorrean itsaso erdian urperatzea opa diot. Eta bigarrenari berriz:
Banzai!!!!!! Banzai!!!!!! Banzai!!!!!!
+

=





Idatzi artikulu bat