Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/19 12:28:26.062 GMT+1

Plaza Jostaldiak Baztanen

Guraso eta haurrek euskara gehiago erabiltzeko Plaza Jostaldiak abiatu dira Baztanen

Baztango Udalaren Euskara Zerbitzuaren ekimenez

 
TTIPI-TTAPA - Núm. 464 - 14/02/2008
Baztan. -- Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak, aste honetan abiatu ditu plaza jostaldiak. Ekimen honen asmoa gurasoak eta haurrak elkarrekin jolastea da eta horretarako begirale batzuk ibiliko dira herriz herri. Baztango Euskara Zerbitzuaren helburua ongi pasatzea da, jolas eta kanta berriak ikastea, eta hori dena gure hizkuntza erabiliz, euskaraz. Plaza jostaldia astean behin eginen da jolastoki bakoitzean, beti ere, arratsaldeko 16:30ak aldera. Astelehenetan, Arizkungo eskola ondoan bilduko dira, asteartetan Oronozko eskola ondoan, asteazkenetan Elizondoko ikastola ttikiaren parkean, ortzegunetan Elizondoko San Francisco eskola ondoan eta ortziraletan, Iruritako eskola ondoan. Maitza akabaila arte eginen dira Plaza jostaldiak, baina erantzunaren arabera luzatu ere egiten ahal da.

Euskararen erabilera emendatzeko

Raul Lopez, Baztango Euskara teknikariaren erranetan, “neska-mutikoak ikastetxetik ateratzen direnean, normalki gurasoak eta haurrak ondoko parkean edo eguraldi txarra egiten badu, frontoian biltzen dira. Gurasoak kontu kontari eta haurrak jolasean aritzen dira. Kasu aunitzetan gurasoak kontu kontari erdaraz aritzen dira elkarren artean, eta nahiz eta umeari euskaraz egin, hauek ohartzen dira gurasoek zer hizkuntza erabiltzen duten. Horrekin hizkuntza erabiltzeko araua ezartzen diegu umeei. Hori hausteko eta euskararen erabilera emendatzeko antolatu dugu plaza jostaldia”.

Arantxa Gamio berroetarra begirale

Berroetako Arantxa Gamio ariko da begirale gisara, eta beharraren arabera, Haur Eskolan aritzen diren bertze bi begirale izanen dira, “honelako gaietan esperientzia dutenak”.

Nork: baztaneneskuaraz.2008/02/19 12:28:26.062 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/01/21 14:15:01.323 GMT+1

2007/2008 IKASTURTEKO MATRIKULAZIO BERRIAK

 

2007-2008 ikasturtea

 

 

 

Ikastetxeak

D

A

 

 

 

Baztan Ikastola

22

 

Baztango Eskola Txikiak

45

 

San Frantzisko Xabier Ikastetxea

28

1

 

 

 

3 urtekoak guztira

95

1

 

% 99

% 1

 

Matrikulazio joera:

 

93-94

94-95

95-96

96-97

97-98

98-99

99-00

00-01

01-02

02-03

03-04

04-05

05-06

06-07

07-08

D

48

% 90,5

48

% 72,7

51

% 83,6

55

% 91,6

48

% 85,7

54

% 87

50

% 92,6

46

% 90,2

57

% 92

54

% 96,4

68

% 89,5

66

% 95,7

75

% 94,9

67

%87

95

%99

A

5

% 9,5

18

% 27,2

10

% 16,3

5

%8,3

8

% 14,3

8

% 13

4

% 7,4

5

%9,8

5

%8

2

% 3,5

8

% 10,5

3

% 4,3

4

% 5,1

10

%13

1

%1

Nork: baztaneneskuaraz.2008/01/21 14:15:01.323 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/19 13:45:34.711 GMT+1

Solas-lagun

 

Euskaraz aritzeko solas-lagun   

bila Bortziriak, Baztan eta Malerrekan

 

 

 

TTIPI-TTAPA - Zbk. 456 – 2007/10/18

 

Euskaraz solasteko lagunak behar dira. Horixe da hain zuzen Solas-laguna egitasmoaren gakoa. Hizkuntza bat ikasteko modurik eraginkorrena erabiltzea delako, euskaldun berriei horretarako aukera ematea da Solas-lagunaren helburua. Euskara ikasten ari direnei hizkuntza praktikatzeko aukera eman nahian, euskaraz dakitenei «bertze lagun batzuei euskaraz egoki solasten laguntzeko» deia egin dute Bortzirietan, Baztanen eta Malerrekan. Hala adierazi zuten antolatzaileek joan den urriaren 10ean Beran egindako aurkezpenean. «Euskara ikasten ari direnak erabilerarako pausoa ematea, eta euskaraz solasteko lotsaren muga psikologikoa gainditzea», horiexek egitasmoaren ardatzak, eta baldintza bakarra «euskaraz aritzea». Izan ere, Baztan, Bortziriak eta Malerrekan euskara nekez dakiten 1.827 lagun daude eta horiek euren gaitasuna hobetzeko aukera euskaraz ongi dakitenen esku dago (16.595 lagunek ongi dakite euskaraz). Izen ematea Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Mankomunitateetan eta euskaltegietan egin beharko da.

 

«Hizkuntza bat ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen dutelako baizik». Artzeren esaldi ospetsua. Bistan da erabilerak egiten duela hizkuntza bat bizi, eta erabiltzen ez den hizkuntzaren patua desagertzea dela. Dena den, hizkuntza ikasten dutenek ere, hizkuntza indarberritu egiten dute. Mintza-laguna, Berba-laguna... Eta gurean Solas-laguna. Euskal Herriko hainbat lekutan martxan paratu ondotik, ailegatu zen Solas-laguna egitasmoa Bortzirietara. Otsailean izan zen hori. Orain, berriz, ikasturte berriarekin batera Baztan eta Malerrekara ailegatu da euskararen mintza praktikak egiteko proiektua. Egitasmoak euskara ikasleei euskal hizktunekin solasteko aukera eman nahi die, hartara, euren irakaskuntza prozesuari bultzada emateko. Bidenabar, euskaldunek aukera izanen dute gizarte osoaren euskalduntze prozesuan eragile aktibo izateko.

 

Gero eta jende gehiago dira, euskaltegietan izena ematen dutenak, euskara maila hobetu nahi dutelako, herriarekiko edo kulturarekiko lotura sentitu dutelako edo lanagatik. Arrazoi bat edo bertze bat tarteko, eta horiek ere aukera berri bat merezi dutelako Solas-laguna proiektuan parte hartzeko euskal hiztunak behar dira. Izan ere, euskaraz jakin arren, solasteak lotsa ematen die aunitzei eta hori gainditzea ere helburu nagusia da. Horregatik, euskaraz batzuk bertzeek baino gehiago dakitenak taldean biltzea da asmoa. Otsailean Beran bi talde elkartu ziren, eta bakarra Lesakan. Ikasturte berriaren atarian, eskaintza berriro zabalik dago. Mankomunitatea taldeak egiteaz arduratuko litzateke, eta partaideak elkarrekin harremanean jartzeaz. Gainerakoan, taldekideek eurek adostuko lukete zertarako elkartu (mendira joateko, kirola egiteko, kultur ekitaldi batera joateko, kafea hartzeko...). Guttienez astean behin eta ordu batez elkartuko ziratekeen. Horretarako, interesatuek ondoko taulan adierazten den lekuetan eman beharko dute izena.

 

Mankom

Datuak Baztan, Bortziriak eta Malerrekan

Mankomunitateetako ordezkariek utzi dizkiguten datuen arabera, badago zeregina, eta erdaldunak euskararen mundura erakartzea gure esku ere badago. Baztan, Bortziriak eta Malerrekako datuei erreparatuz gero, euskaraz ongi dakitenen kopuru baxuena Baztanek du, baita euskaraz nekez egiten dutenen eta ez dakitenen kopuru altuena ere; altuena Malerrekan. Baztanen populazioaren %76,7ak ongi daki euskaraz; %14,7ak nekez daki euskaraz; eta gainerako %8,6ak ez daki euskaraz. Zehazki, Baztanen 767 lagunek nekez daki euskaraz, eta 5.510 lagunek ongi. Bortzirietan, euskaraz ongi dakitenen kopurua %81,6koa da; nekez dakitenena %9,9koa; eta ez dakitenena 8,5 puntukoa. 789 lagunek nekez baitakite euskaraz Bortzirietan. Euskaraz ongi dakitenenak, berriz, 6.498 dira.
Portzentajerik baikorrenak Malerrekan topatu ditugu: %86,4ak ongi daki euskaraz (Baztanen baino ia %10 gehiagok); nekez egiten dutenen kopurua %5,3koa da; eta ez dakitenena %8,3koa. Malerrekako 271 lagunek nekez egiten dute euskaraz, eta ongi dakitenak 4.387 dira. Hiru eskualdeko datuak aintzat hartuz, 1.827 lagunek nekez egiten dute euskaraz; eta 16.595ek ongi.
Datuok ikusita, euskara gure hizkuntza delako eta muga guztien gainetik gurea denarekin egin behar dugulako aitzinera.

Nork: baztaneneskuaraz.2007/12/19 13:45:34.711 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/19 10:13:37.940 GMT+1

Bai Euskarari Ekitaldia Baztanen 2007

 

 

 

 

ZIURTAGIRIDUANAK:

              

  • Aidur ileapaindegia
  • Albaitaritza SA
  • Altxuko denda
  • Angel Viela Margoak
  • Antxitonea Trinketea S.L.
  • Anzabal
  • Ariruri SL
  • Arkupe gozotegia  
  • Aroz Berri S.A.
  • Arretxea Elektrogailuak
  • Arrupea Farmazia
  • Arteka
  • Astiz anaiak zurgindegia S.L.
  • Axular estankoa
  • Azkarate Ikuztegia
  • Azken Muga
  • Baztan Ikastolako Guraso Elkartea
  • Baztandarra S. Cooperativa
  • Baztandarren Biltzarra Elkartea
  • Berro Bide S.L.
  • Betizu Albaitaritza Zerbitzua
  • Bortziriak S.L. – Vodafone Baztan
  • Charcutería Esarte Harategia
  • Dolatxea Taska
  • EHNE - Nafarroa
  • Elizondoko Gaztetxea
  • Elkar Auto-Eskola S.L.
  • Eskisaroi Jatetxea
  • Fantxike denda
  • Farmacia Coro Arruti Peña
  • Goroskar Aseguruak (MAPFRE)
  • Ilargi Ostatua 
  • Intza ostatua
  • Ipingi Arropa- denda
  • J.M. Munarriz Hortz Klinika 
  • Jauregia Esnekiak 
  • Jauregia Landa Etxea 
  • Jo Ala Jo Kultur Elkartea  
  • Kattalingorri arropa denda  
  • Lur dantzalekua 
  • Mendialde Gasnategia 
  • Ongi-etorri
  • Panificadora Baztanesa 
  • Pottoki
  • Ruiz de Larrinaga Zurgindegia 
  • Txaruta Pilota Elkartea
  • Txokoa ileapaindegia
  • Txoria Errekan argitaletxea
  • Xaloa Telebista 
  • Xorroxin Elkartea
  • Zergalan Aholkularitza
  • Zubi-Punta Taberna

 

 

KONPROMISODUNAK:

 


  • Goizalde ostatua
  • Sagardiko edariak
  • Amaiurko errota
  • Etxeberria jatetxea
  • Ander goxokiak
  • Sat Amaiur
  • Pierresenea jatetxea
  • Bertan merkatarien elkartea
  • LAB
  • Iris loredenda
  • Etxezuri denda
  • Irular margoak
  • Virgilio oinetako denda
  • Kris ileapaindegia
  • Ordoki zalditegia
  • Beatriz lurrindenda
  • Uxoa okindegia
  • On egin belar denda
  • Goñi haragitegia
  • Baztan motor
  • Vitalicio aseguruak
  • Argibel optikak
  • La Caixa
  • Mallenea altzari zaharrak
  • Rural Kutxa
  • Elbeteko posada
  • Betiko zurgindegia
  • Kortarixar  sagardotegi

 

Nork: baztaneneskuaraz.2007/12/19 10:13:37.940 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)