Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/10 17:44:41.863 GMT+1

Kapitalismoa apurtuz.. garaipena gure esku!

GAZTE!

Urriaren 20an gazteok martxa egingo dugu Uribe Kostan zehar. "Kapitalismoa apurtuz, garaipena gure esku" leloa gure eskualdean zehar hedatuko dugu. Gazteon borrokaz eta antolakuntzaz sistema iraultzeko gai garela erakutsiko dugu. Etxebizitzaren arazoa, gaztetxeen desalojoak, proiektu txikitzaileak, prekarietatea, kontrol soziala, irakaskuntza eta beste hainbat sektoreren pribatizazioa, akritikotasuna, pasibitatea.. sistema kapitalistari hortzak erakutsi behar dizkiogu!

Martxari Erandion emango diogu hasiera goizeko 10etan, metroko plazan. Ondoren Leioara ibiltzen joango gara martxistok, proiektu txikitzaileen inguruko hitzaldi bat entzuteko (AHT eta Lemoiz). Erromon etxebizitza eskubidearen inguruan jardungo dugu Lekittoko gazteekin batera eta Algortan, bere aldetik, bakoitzak bere bokata jan eta jokuak egingo ditugu.

Bukatzeko, Berangon hitzaldi, ekitaldi eta afaria egingo dugu, pilotalekuan. 10ak inguruan kontzertuak izango dira, Astintzen (martxaren abestiaren egileak) eta talde sorpresen eskutik. Berangon aspaldiko partez gazte giroa sortuko dugu!

Ezin duzue galdu! Animatu UKmartxa´07an parte hartzen, garaipena gure esku dagoelako!

Nork: BerangonBIZI.2007/10/10 17:44:41.863 GMT+1
Etiketak: garaipena kapitalismoa martxa esku uribe gazte erandio gure apurtuz kosta berango | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.