Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/21 21:38:00.429 GMT+2

HxH - Carles Francino - Cadena Ser bilbon

Pasadan asteko ostegunean Cadena Ser-eko Hoy por Hoy programa Bilbotik egin zen. Guggenheim museoaren 10 urteak ospatzeko Carles Francinoren programa bertako auditoriotik egin zen. Irratian gehien entzuten den programak arrakasta piloa lortu zuen bilbotarren artean, ez zegoen aulkirik libre. Arraroa egiten da hasiera batean irrati programa nola egiten duten ikustea, aurkezlea alde batetik bestera, soinu teknikariekin mimika zeinu arraroak egiten… Baina denbora bat pasatu ondoren ohitu egiten zara eta irratsaioaz gozatu egiten da. Programa berezia izan zenez Guggenheim museotik irrati ibilbide bat egin zuten mikrofono inalambriko batekin, irratian oso gutxitan egiten dira. Baina horretaz aparte pertsona ezagunak ere bertaratu ziren, besteak beste Ardanza Lehendakari ohia edo Fernando Garcia Macua Athleticeko presidentea. Azken honek Francino Athleticeko kamiseta jartzea lortu zuen. Bestalde Diana Navarroren aktuazioa egon zen eta publizitate tarteetan animatzaile eta guzti. 

Baina, niretzako hoberenak giñolak izan ziren, edo hobeto esanda telebistako latexeko monigoteei ahotsa jartzen dietenak ikustea. Beraien gidoiak oso onak izateaz aparte harrigarria da ikustea zelako erraztasunez aldatzen dituzten ahotsak pertsonai desberdinak interpretatzeko eta nola sartzen diren paperean.

Azken finean, ni oso pozik atera nintzen eta horrelako programetara joatea gomendatzen dizuet, egunero etxean entzuten ditugun programak izugarriko aldaketa dakartzate zuzenean ikusita.

 

Nork: Liher Puente de la Cal.2007/10/21 21:38:00.429 GMT+2
Etiketak: francino ser bilbo guggenheim carles cadena por hoy | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Primeran Francino eta, nola ez, Luis del Val! Giñolak kristonak, batez ere, Arzallusena egiten zuena xD

Nork: freewheel (Mikel).2007/10/23 15:44:57.774 GMT+2
http://niretxokotik.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.