Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/11 23:08:24.807 GMT+1

Por qué no te callas?

Gaurko gure blogeko sarrerak ez du komentario gehiegirik behar. Edo agian analisi handi bat beharko luke, zelan da posible Zapatero presidentea Aznar eskuindar presidente ohia defenditzen egotea Hugo Chavezen aurrean eta bestalde beti isilik eta protokolozale dagoen erregea, lehengo eskuarekin seinalatzen egotea (erregea errespetua eskatzen bera eskuarekin seinalatzen dagoen bitartean, errespetu falta izan liteke agian ¿?), eta gero "¿Por qué no te callas?" esaten eta gertaerarekin bukatzeko erregea altxatu eta bileratik joan zen. Harrigarria benetan, aldrebes dagoen mundu batetan gaudela dirudi, edo agian ez, hauteskundeak hurbiltzen ari dira eta hain kodiziatua den zentro politikoa bilatzeko garaia heldu da.

Nahi duena gertakari honen inguruko komentarioak egiteko askea da blog honetan, hori bai hitz egiteko askatasunarekin, baina errespeturen printzipioa mantenduz. 

Hemen sekuentzia osoa daukazue. Telebista, irrati eta egunkari gehienetan erregearen komentarioa bakarrik erakusten da, baina guk hemen norbanako bakoitzak beraren ideiak argiago izateko sekuentzia osoa jartzen dizuegu.


Nork: Liher Puente de la Cal.2007/11/11 23:08:24.807 GMT+1
Etiketak: zapatero erregea callas no | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.