Lehenik eta behin esatea, faxismoaren aurka nagoela zeharo eta ez dudala ulertzen zelan oraindik egon daitezkeen bizi garen garaian, horrela pentsatzen duten pertsonak. Harritzekoa egiten zait ere, gobernuko ordezkaritzak, behintzat teorikoki estatu demokratiko batean gaudelako, manifestazio xenofobo bat baimentzea. Berdintasuna aldarrikatzea ez da gobernuak benetan nahi duena? Ala hori da soilik eman nahi duen irudia?
Hala ere, ez dut uste liskarra eta borroka denik faxismoarekin amaitzeko biderik hoberena. Batzutan ematen du bai talde naziek baita talde antifaxistek ere, bilatzen duten gauza bakarra dela bata besteari erasotzea eta horrek ez dauka zentzu gehiegirik.
Noski pertsona hauek defendatzen dituzten ideia xenofobo, arrazista, autoritarioak eta krudelak ez ditugula zertan jasan behar ezta onartu behar ere, baina pertsona bakoitzak bere ideologia eta pentsatzeko era du eta horiek ezin dira inadarrez aldatu. Gehienetan, probokazioa da talde hauek bilatzen dutena eta horretan sartzea maila berean jartzea litzateke; ergelkeri hutsa bere jokabidea kritikatzea bada gure asmoa, era berdinean jokatzen gabiltzalako eta horrek bere ideologia indartzea baino ez duelako ekartzen.
Pertsonen pentsatzeko era argudio sendoek baino ezin dute aldatu, eta ez borrokak.
Hemen uzten dizuet ikus dezazuen Democracia Nacional taldeak web orrialdean duen argazkia; etorkinak ardi beltz baten bitartez irudikatzea eta gainera ostiko bat ematen azaltzea mespretxuz betetako jokabide gaitzezgarria iruditzen zait.

Idatzi artikulu bat