Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/18 15:56:14.324 GMT+1

Non daude nire anai jaioberriaren 2500€uroak?

Urte honetan onartu da jaioberrientzat 2500 €uro eskuratzeko aukera, baina ez da urte osoan aplikatuko, bakarrik Zapatero jaunak mezua igarri zuen hiletik aurrera, eta zer gertatzen da urte hasieran jaio zirenekin, edo are gehiago aurreko hilean jaio zirenentzat. Era honetako legeak ezin dira inondik ere egun konkretu batetik martxan jarri jaioberri bat ez baita egun bateko gauza, umea jaio egiten da eta haur pixoiak ez ditu soilik lehenengo hilean erabiltzen, biberoiak, sehaska, kapaza, arropa, esterilizatzeko pastillak, txertoak (ordaindu behar dira ere, arraroa ematen badu ere)… eta abar oso handi bat, nik esango nuke, nahiko handia dela eta dirua ez da zerutik etortzen. 

Nire anaia urte honeko ekainaren 22an jaio zen eta lege berria uztailaren 1ean jartzen da martxan, ez urtarrilaren 1ean hasiera batean esan zen bezala, gobernuak aurrekontuko dirua koadratzeko hainbat trikimailu erabiltzen ditu, kasu honetakoa adibidez. Beraz, bederatzi egunengatik laguntzarik gertatzen gara. Zer gertatzen da, nire anaiak orain ia bost hilabeterekin ez duela horrelako laguntzarik behar. Dirudienez, berak ez du negarrik egiten gose denean, eta bakarrik doala komunera kaka egitera painalak erabili beharrean.

Gainera horretaz aparte gure kasuan lortzen ez dugun dirua handiagoa da, familia ugaritua gara orain (Danel ia bost hilabete, Eder 12 urtekoa eta ni), beraz diru laguntza 1000 €uro gehiagoetaz osatua egongo litzateke, familia ugarituei eta kasu bereziei gertatzen zaien bezala.

Hala ere, hau ez da erabili zitekeen sistemarik egokiena, familia bakoitzak errenta desberdinak izango ditu eta. Laguntza beraien egoeraren araberako izan beharko litzateke eta ez “ume-txeke” bakarrarekin 2500 edo 3500 kasu berezietarako. 

Hemen usten dizuet nire anaiaren argazki pare bat, nahiz eta gobernua ez ohartu beraren existentziaz, gutxienez blog hau irakurtzen duzuenok hemen duzue nire anaiaren existentziaren berri. 

Nork: Liher Puente de la Cal.2007/11/18 15:56:14.324 GMT+1
Etiketak: ugaritua ume-txekea anaia familia 2500 umea euro | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.