Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/07/02 14:43:53.672 GMT+2

Tomaterako Xabirekin Elkarrizketa

Ekainaren 20an irabazi zuen Deustuk klubaren historiako lehen bandera. Luancon ospatutako ARC2 Ligako lehen estropadan izan zen balentria. Hori dela eta, Xabier Diez Castro arraunlariarekin egon gara.

 

·        Kaixo Xabier. Zelan jaso duzue larunbateko garaipena?

     Espero al zenuten?

 

Ginda izan da guretzako. Ligan ahalik eta puntu gehien lortzea da gure aurtengo helburua, eta horretarako egunero egin dugu gogor lan neguan. Goian egoteko entrenatu dugu, baina ez, ez genuen espero irabazterik.

 

·        Aurreko urteekin konparatuta, zer egin duzue diferente garaipena eskuratzeko?

 

Gehiago entrenatu dugu, ordu gehiago eman ditugu. Bagenuen uda buruan baina asko kostatu zaigu, negua oso gogorra da.

 

·        Gehiago irabazteko asmorik?

 

Puntuetan gaude zentratuta. Banderak irabaztea bigarren mailako helburua da. Ohorea da, baina bigarren mailakoa.

 

·        Zein talde igotzen dira ARC 1 Ligara? Igotzeko helbururik?

 

Ligako lehenengoa igotzen da ARC 1era. Bigarren eta hirugarren taldeak play offa jokatuko dute. Helburua izango da “pomadan” ibiltzea, geurea ematea.

 

·        Zenbat entrenatzen duzue astean?

 

Astegunero, astean egun bat libratuta. Asteburutan ere entrenatzen dugu, normalean bi orduz.



(Tomatera garaipena ospatzen. Argazki gehiago Arraun Taldearen weban.)


·        Eta estropaden garaiak zenbat irautzen du?

 

Ekainak 20an hasi eta abuztuaren 30ean bukatzen da. Gero play offak datoz. Ondoren, irailetik urriaren erdira arte libratu egiten dugu.


·        Oraindik al da Deustu – Lutxana ala Deustuk bakarrik atera al du trainera berriz ere?

 

6-7 urte dela izan zen Deustu-Lutxana, gerora berriz atera dugu “Tomatera” geuk bakarrik. Hala ere, beteranoen trainera bada oraindik ere Deustu – Lutxana.

 

·        Deustuarrik joaten al da zuek animatzera?

 

Deustun ez dago afiziorik! Gurea harrobi kluba da, AThletika bezala, eta daukagunarekin aurrera egin behar dugu. Gure historiako lehen garaipen hau oso garrantzitsua da harrobia landu eta motibatzearen aldetik.

 

·        Ibaizabal Zikina egotearen inguruko “barrerik” entzun behar al duzue Deustutik kanpo?

 

Inoiz entzun izan ditugu, baina ibaia jadanik garbi dago eta gaur egun ez dira batere normalak.

 

·        Eta euskarak ba al du lekurik “Tomateran”? Entzuten al da?

 

Hitz solteren bat entzuten da, maniobraren bat egitean eta horrela (ziabogan adibidez batzutan). Entrenatzaileak ere etengabe esaten digu: “Inork ez du esan hau erraza izango denik!”

 

·        Zenbat kategoria ditu Deustu Arraun Taldeak?

 

Txikienetatik hasita, kategoria guztiak ditu, neskak barne.

 

·        Ikusten da etorkizunik gazteen artean? BAda nork hartu arrauna?

 

Badugu harrobia, baina itxaron egin behar da. Jubenil batzuk jada aritzen dira gurekin estropadetan, eta hori oso garrantzitsua da. Eurengan ilusioa pizteko balio handia du garaipenak.

 

·        Azken galdera Xabier. Helduko al da eguna Deustuko balkoiak Tomateraren banderolez josita ikusiko dituguna?

 

Deustu Athletik deitzen den egunean agian bai, bestela zaila, karkarrr… Badaezpada ere atera ditugu jadanik banderola eta zapiak, nahi duenak etxeko balkoia atondu dezan!

 

·        Mila esker eta ea bandera asko ikusten ditugun Deustuko Udaletik eskegita!

 

Mila esker Berbaizuri gutaz gogoratzeagatik!

Posted by: Berbaizu.2009/07/02 14:43:53.672 GMT+2
Tags: deustu_arraun_taldea arc2_liga tomatera deustu berbaizu | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/30 13:34:25.368 GMT+2

Txema Luzuriagaren argazki-liburuaren berrargitalpena

‘Deustuko argazkiak’ Txema Luzuriagaren lehen liburua izan zen. Bertan bildu zituen 1925. urte arteko Deustuko elizateko argazki zaharrak. Auzotarren artean izan zuen harrera bikaina dela eta, lau urtera agortu zen liburua. Orain, liburu-denden eskariz, berrargitaratu egin da.



100 aleko bigarren argitalpena da, txikia, baina “nahikoa” Txemaren esanetan. 15 euroan jarri da salgai, “orain bost urte bezala”. Garai latz hauetan, prezio berbera izatea “oso garrantzitsua” dela uste du Txemak. Nahi duenak Salinas, Guimera, Etxea, Maria Auxiliadora eta Deustuko liburudendan aurki dezake liburua.





Posted by: Berbaizu.2009/06/30 13:34:25.368 GMT+2
Tags: txema_luzuriaha berbaizu liburuak deustu | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/29 11:55:48.026 GMT+2

Mintzakide egitasmoa Bilbon: berritzailea?

Sustatun argitaratutako Asapalaren eta Berbaizuren iritzia:

"Laugarren urtez antolatu da aurten Mintza Eguna, Gasteizen izan da hitzordua, ekainaren 6an. Euskal Herriko ehunaka Berbalagun, Mintzalagun, Solaskide eta Mintzakide batu dira Mintza Egunean. Izan ere, milaka dira Euskal Herri osoan Mintzapraktika programetan Deustu, Indautxu eta Mahatserriko parte hartzen duten lagunak. Bilbon bertan, badira zazpi urte martxan daudenen arteko lehen egitasmoa martxan jarri zela eta hirurehun lagunen bueltan ari dira egitasmoetan parte hartzen.


Horregatik harritu gaitu Aste Santuaren bueltan hainbat hedabidek argitaratutako berriak, azken asteotan berriro ere zabaldu dutena. Bilboko Udaleko Euskara Sailak Ulibarri Euskaltegiaren eskutik Mintzakide izeneko egitasmo berritzailea martxan jarri dutela zioen berriak, Katalunian martxan dagoen eredu batetik hartutako egitasmoa. Harritu gaitu, Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak ondo ezagutzen dituztelako Berbalagun egitasmoak, Euskal Herrian 1993 urtetik aurrera martxan daudenak (Kataluinan baino bizpahiru urte lehenago) eta Bilbo mailan, Deustun 1.997an hasi, bi urtez iraun eta gerora 2002 urtean Mahatserrian berrabiarazitakoak (Bilboko udalaren diru-laguntza jasoz urtetik urtera, gainera).


Horregatik ez dugu ulertzen zein behar eta gogo dagoen berritzaile ez dena berritzaile modura aurkezteko. Bide batez, izena ere (Mintzakide) Nafarroan martxan dauden zenbait egitasmotatik hartu dute antolatzaileek; horretan ere, berritasunetik gutxi du egitasmoak.


Gaur egun Bilbon hiru egitasmo daude Berbalagun izenarekin funtzionatzen eta Mintzakide egitasmoak eskaintzen duen aukera berdina jartzen euskaldun ororen esku: Mahatserria, Deustu eta Indautxuko Berbalagunetan ehunka lagun ari dira asteroko dinamika batekin.


Mintza Eguna aukera paregabea izan da Mintzapraktika egitasmoek duten onarpen zabala ikusteko eta hurrengo urterako egitasmo berria martxan jarri duten lagunak ere bertan egon daitezen gonbidatu nahi ditugu, horrekin batera Bilbon lehenago dagoen errealitatearen jabe izan daitezen eta beste egitasmoekin batera elkarlanean jardun dezaten eskatuz. 


Asapala Euskara Elkartea eta Berbaizu Euskara Elkartea"

                             

Posted by: Berbaizu.2009/06/29 11:55:48.026 GMT+2
Tags: berbalaguna_bilbo berbalaguna_deustu asapala_euskara_elkartea berbaizu_euskara_elkartea mintzakide_bilbo mintza_eguna | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/24 12:54:16.337 GMT+2

SAN JUAN GAUA

Giro polita atzokoa Deustuko San Juan gauan. Umeak euren ikasturteko apunteak erre eta beste batzuk paperean idatzitako mezuak bota.

Dantza, musika, tragu batzuk, lagunen arteko hizketaldi luzeak, barreak, kamiseta eta praka motzak, txankletak, txokolatada, txorixoa...udaren arima somatzen zen bart gauean. Arnasa eta atsedena hartzeko garaia.

San Juan, juan, juan, juan,
eta hurrengo urterarte ez da itzuliko!!

Ondo pasa oporrak!



ekainaren 23ko_ARGAZKIAK:

- Txantxikuren tailerrak HEMEN

- Ikurriñaren igoera Donepetri plazan HEMEN

- San Juan sua HEMEN

Posted by: Berbaizu.2009/06/24 12:54:16.337 GMT+2
Tags: san_juan_gaua deustu berbaizu | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/16 18:23:23.596 GMT+2

psssssssss... grafiteroa Berbaizun

Berbaizu pertsiana pintatu digu Lander gazteak pasadan asteko ostiralean. Urteak eman ditugu pertsiana pintatu bai, ez, bai, ez, bai... ta azkenean lortu dugu!!!

Eskerrik asko artista!

       


Posted by: Berbaizu.2009/06/16 18:23:23.596 GMT+2
Tags: berbaizu grafiti deustu | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/06/11 16:32:19.531 GMT+2

Gente Nueva - Lagun Berriak aldizkarirako 2. fitxa

Martxoan ateratako 51. zenbakiko fitxaren ondoren, hona hemen Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkariaren zenbaki berriko fitxa:




Posted by: Berbaizu.2009/06/11 16:32:19.531 GMT+2
Tags: gente_nueva_lagun_berriak berbaizu deustu | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/05 13:11:21.270 GMT+2

EHZ festibala

Musika jaialdia baino gehiago da.
Festibal euskalduna eta herrikoia.

EHZ Festibala 2009 - Heleta
Uztailak 3- 4- 5

Informazio gehiago HEMEN  

Lagundu nahi? (partaidetza aktiboa)
946215805
Gazteak_Topagunea


Posted by: Berbaizu.2009/06/05 13:11:21.270 GMT+2
Tags: ehz_festibala topagunea deustu berbaizu gazteak_topagunea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/03 17:36:40.516 GMT+2

ARTE EDER Museora bisita


Arte Eder museo bisita gidatua
talde argazkia 2009.05.28


Posted by: Berbaizu.2009/06/03 17:36:40.516 GMT+2
Tags: berbaizu deustu arte_eder_museoa kultura | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/01 14:37:12.674 GMT+2

KAR KAR gazte arloa BLOGA MARTXAN!

KAR KAR BIDEO AURKEZPENA

Egin dezagun ondo

Urtebete darama Kar Kar Gazte arloak lanean. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean 2007an elkartu ginen lau lagun. Gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure eguneroko bizitzan eta aisialdian.

Badakigulako, gazte askok euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baina zeozergatik ez dutela egiten euren artean.
Beldurra ote? Lotsa? Bigarren hizkuntzatzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina gu, kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik ez sortu gazte talde bat non euskararekiko sentsibilizatze hori barneratuz, ondo pasatzeko momentuak izan?

Deustualdean ikusten dugu euskararekiko sentsibilizatze hori aktibatu behar dugula gazteen artean. Ohituretan, aisialdian, inguruan, errutinan... gazteok euskara barneartzea dugu xede.

Denbora gutxi badugu ere, gauza asko egin ditugu: talogintza tailerra, Lesakako San Ferminetara irteera, futbolin txapelketa... eta gure helburua gazteen ingurua euskalduntzeaz aparte, gazteen aisialdia hamaika jarduerez betetzea da.
Horretarako, eta gu gazte talde horren barnean sarturik, ez dugu derrigortu nahi, ezta gure ideiak bakarrik abian jarri nahi. Guztiz kontrakoa. Gazteon ideiak, motibazioak, gogoak, nahiak, asmoak, eta abarrak kaleratu nahi ditugu, eta hori guztia euskaraz eramangarria da, noski baietz.

Dana da posible, eta edonork izan dezake bere barnean zeozer. Zeozer egiteko gogoa. Ta guk aukera hori eman nahi dugu.

Aski lasai edonor guregana hurbildu daiteke, proposamenak bota, iritziak trukatu, taldean parte hartu... zeren zain zaude? Hasi zeure buruari galdetzen zer duzun gustoko...ta emaiozu aukera euskarari.

KAR KAR
Barrerik indartsuena euskaraz egiten dena.
http://karkardeustu.blogspot.com/


                        Prest! aldizkarian argitalpena 2007 urria

Posted by: Berbaizu.2009/06/01 14:37:12.674 GMT+2
Tags: bloga kar_kar berbaizu gazte_arloa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/26 11:20:48.184 GMT+2

Patinatzaileen Hitzordua



Ikasturtean zehar bi ikastaro luze egin ditugu Deustuko Zona Verdeko irakasleekin, gustura egin ere. 15 bat lagun aritu gara eta irailetik aurrera berriz ere ikastaroetan euskaraz parte hartzeko aukera zabalduko dugu.

Baina zer edo zer ikasi dugu eta orain gure kabuz ibiltzeko garaia da. Ekaineko iluntze baterako zer hoberik Deustutik Udaletxeraino irristan alde batetik joan eta bestetik bueltatzea baino. Gurekin ikastaroetan parte hartu baduzu edo patinatzen moldatzen bazara eta euskaraz apur baten patinatu nahi baduzu, hona hitzordua:

  astelehena, ekainaren 1a, arratsaldeko 8tan, Euskalduna Zubiaren azpian (udaletxeraino joan eta etorri egingo dugu)

Hamabostean behin gelditzeko asmoa dugu, gutxienez Zubia arrapaladan jaitsi arte!

Posted by: Berbaizu.2009/05/26 11:20:48.184 GMT+2
Tags: patinatzaileen_hitzordua berbaizu deustu | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco