Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/13 19:33:16.711 GMT+1

BERBALAGUNAREN AURKEZPENA DEUSTUN

Aurreko ostiralean Deustualdeko Berbalaguna egitasmoak jendaurreko lehenengo pausua eman zuen. Sortu diren 9 taldeak hasiak ziren euren asteroko hitzorduari heltzen, eta denak elkartu eta giro onean ikasturteari hasiera ematea besterik ez zen falta.

Horretarako Edorta Lopez, AEK-ko Mintzapraktika egitasmoetako arduradunak sarrera teoriko-praktiko argigarria egin zuen, ondoren Arrate Arbaiza Deustualdeko Berbalagunaren koordinatzaileak gurean kokatu eta zehaztu zuena. Hitza erabiltzearen inguruan ari garenez azken finean, berbalagunetako inor ez zen nekatu sarrera ofizialarekin eta Matxintxu euskaltegitik ziztu bizian irten bezain laister Bordatxo jatetxeak prestatuak zizkigun pintxo eskaintza ederrari errepasoa ematera abiatu ginen. Ukan pintxoa ez genuen ikusi, agian ez gaude birusak kutsatuta. Edo jakin gabe al gaude?

Berbalagunak Edorta Lopezi adi-adi.

Nork: Berbaizu.2007/11/13 19:33:16.711 GMT+1
Etiketak: matxintxu berbalagun deustu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.