Joan den urtean berriz martxan jarri genuen Berbalaguna egitasmoak 12 talde sortu ditu aurten Deustun. Esan beharra dago etengabe ari zaigula jendea hurbiltzen. Egun, 60 bat pertsona dabiltza taldeetan eta lau talde ezberdin argazkien bidez ekarri ditugu blogera.
Deustuko Ikastolako gurasoen taldea. Ikastolako hiru gurasok eta beste lagun batek osatzen dute. Asteartero biltzen dira ikastolako atean. Taldekideak: Ramon, Bea, Cristina eta Rafa.
![]() |
![]() |
Ostiral goizeko taldea. 10ak aldera hitzordua dute Lehendakari Agirreko kafetegi batean. Taldekideak: Veronica, Zuriñe, Natalia, Yamileth, Isabel eta Emilio.
![]() |
![]() |
Arratsaldetan biltzen dira talde gehienak. Adibidez behean ezkerrean asteazkenero biltzen direnak ditugu.18:30etatik 19:30etara solas bizian aritzearen perfila bete-betean ematen dute! Taldekideak honakoak: Jabi, Junkal, Joseba eta Olatz.
Astelehenetan aldiz, aurrekoen ordutegi berberarekin, beste taldetxo bat. Iaz hasi zen taldea eta aurten jarraipena eman diote, kide berriak bilduz. Espe, Iñaki, Jose Mari, Elena eta Graciela dira eskumako argazkian irribarretsu agertzen zaizkigun taldeko partaideak.
|
|
![]() |
Argazkiak ikusita ez dugu zalantzarik Berbalagunak etorkizuna duela, bai Deustualdean bai Euskal Herri osoan. Hurbiltasunetik sarea egin eta euskararanzko bidea urratu, horra Berbalagunaren funtsa.






Erantzunak
Deustuko Ikastolako gurasoen taldean edota astearteetan biltzen den beste taldetan ere sartzea gustatuko litzaidake. Zer egin beharko nuke horretarako?
Mila esker,
Txema
Nork: Txema.2008/02/19 09:00:31.187 GMT+1
Deitu gure lokalera (94-4471042) goizetan edo bidaliguzu eposta bat berbaizu@euskalnet.net helbidera eta zurekin jarriko gara harremanetan ahal bezain laister.
Nork: berbalaguna.2008/02/19 20:34:58.169 GMT+1