Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/15 22:19:21.462 GMT+1

Laguntzaile elkartea gara

Batzuetan bitxikeriak topatzen ditugu kaleetan. Nork ez du ikusi "erre hauzi da - se puede fumar" edo "saldan dau - hay caldo" bezalako esaldi ederrik tabernaren baten. Askotan eskertu ere egiten da, bere txikian hizkuntzarekiko hurbiltasun nahia eta abegikortasuna agertzen dituelako euskara guztiz arrotz zaion herrikideak. Beste batzuetan aldiz begiei ezin eutsirik gelditzen gara, ernegatzera heldu gabe baina koloreak aurpegira datozkigula.

                  

Gorritze hori gainera arinago gertatzen da hankasartzea dena bigarren urtez jarraian ikusten duzunean, eta are bizkorrago argitaratu duenari ohartarazi diozunean bere esaldiaren okerraz eta ezin ulertuaz. Hona gure Deustuko merkatari elkartearen jarrera, kaleak tomate argituz bete bai, baina "laguntzaile establezimendua" bezalako astakeria ederrak urtetik urtera zuzentzeko gai ez dena. Hurrengo urtean hirugarrenez baietz!

Nork: Berbaizu.2007/01/15 22:19:21.462 GMT+1
Etiketak: publizitatea merkatarien deustua | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

nik ere propaganda hori ikusi dut eta zeharo harritu ninduen, harritu diot larritu ez esatearren, nola liteke 21. mendean egonda horrelako testua duen propoaganda ateratzea? baina ze begirune klase diote euskaldunari hori ateratzeko?? eta larriena iruitzen zaidana, ez al da deustu osoan euskaldun bat ere hurbildu haiengana alda dezaten eskatzeko? hain ohituta gaude horrelakoak ikusten dagoeneko ez dugula gauza bitxia konsideratzen? eta bigarren horrek kezkatzen nau gehiago, zuek deustuko euskara elkarte bezala gehiago egin beharko zenukete, euskaldunon bilgune eta bozeroale izateaz gain, baina guk geuk, deustuko euskaldun norbanakook ere gehiago egin beharko genuke, eta ez dugu egiten.

Nork: aitor .2007/01/16 10:23:00.806 GMT+1

"astakeria" hitzak -a organikoa dauka.

Nork: josulin.2007/01/22 13:51:46.127 GMT+1

Esker mile josulin. Eskerrak pista jarraitzen diguzun.

Nork: jipoi batzordekidea.2007/01/22 22:34:36.187 GMT+1

  Horixe jarraitzen dizuedala pista. Eta pistaz-pista zergatik ez zatozte Araiara Ipar-eskia egitera, elur faltagatik ez da izango, nire etxe azpian Baquiera-Beret bat montatzeko beste dago.

   Bide batez, ba al zenekiten Araian Sagardotegia ere badagoela? eta oso ona gainera, sagardoa denboraldikoa da eta Gipuzkoatik ekartzen dute. Nik badaezpada botatzen dut.

Nork: Josulin.2007/02/01 18:03:18.180 GMT+1

Errenferentziak:

...ttp://www.deustobizirik.com/">Deusto Bizirik izen ponpoxoa duena) tradizioa sortzeko bidean dagoelako. Hirugarren urtez jarraian kaleak argiztatu (Madariaga Etorbidea tomatez ...

Erreferentzia: Tradizionalistak gara Deustun - Berbaizu Euskara Elkartearen bloga 2008/01/04 20:47:14.136 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.