
2008/10/01 13:31:18.068 GMT+2
BLOG IKASTAROA urriaren 8an eta 15ean
Nork: Berbaizu.2008/10/01 13:31:18.068 GMT+2
Etiketak:
blog_ikastaroa
ibarrekolandako_institutua
deustu
berbaizu
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
BATZARRAREN KULTURA ZAHARRA EGUNERATZEN ARI ZAIGU.
Batzarra, bere muga guztiekin, tradizio handiko partaidetza tresna dugu gure herrian, azken garaiotan gainbehera datorkigunaren susmoa zabaltzen ari bada ere.
Hitza eta partaidetza, edo alderantziz, izan dira beti batzarraren ezaugarri nagusiak Eta bi osagai hauek beti dakarte eurekin erabaki ahalmenen bat.
HITZA ETA PARTAIDETZA. Biak bat egiten ari dira gaur eguneko batzarrean, baina beste sinplifikazio bat ere batu behar zaio; Idazketa zuzenarena.
Zuzenean idatzia agertzen da gaur eguneko hitza. Horrela ez du beste inork idatziz jaso behar adierazten dena, betiko erasota gera dadin. Ziurtasunaren mesedetan.
MUGAGABEKO PARTAIDETZA. Gaur nik, DEUSTUBARRIk, idatzi bat bidaltzearekin nahikoa izan dut BATZAR honetan parte hartu ahal izateko. Ez dut inoren baimenik behar izan, eta idatzi bera da nire hitza eta nire partaidetzaren ziurtagiririk fidagarriena.
BATZAR ZUZENIK BEHAR AL DUGU? galdetuko du baten batek. Hiritarron beharrak asetzeko ditugun tresnekin nahiko dugula pentsatzen dutenek, ezetz esango dute; Ohitura, ezezagunarekiko mesfidantza, eta abarren eraginez.
Besteontzat ostera, darabilgun sistema ez da sekula herritarren egiazko partaidetza eta ordezkapena ziurtatzeko gauza izan. Eta gutxiago orain, ohiko tresnak guztiz zaharkituta geratu direnean. Aldaketa gainean dugu, gu aurka jarrita ere.
Horrela ba, ordutegi eta leku mugarik gabeko BATZAR zabal honetara gonbidatuta gaude Deustuar guztiak. Gai faltarik ez da izango, ez horixe.
Baldintzak, bat bakarra: Hitz egitea. Iritziak edo kezkak azalduz, adostasunak edo ezadostasunak adieraziz, baina hitza da BATZARRAREN partaide osoak egiten gaituena. Ezgaituak baino ez dira ordezkatuak izan behar gaur egun.
Hasi gaitezen ba bakoitzak gure hitza mahairatzera ohitzen. Hortik dator eta etorkizuna.
Nork: DEUSTUBARRI.2008/10/03 18:57:57.157 GMT+2