Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/14 21:26:09.322 GMT+1

BORDATXO JATETXEARI I. ERREKAURTI SARIA

Berbaizu Euskara Elkarteak Ramón y Cajalen dagoen Bordatxo Jatetxeari eman dio I. Errekaurti Saria.

Deustualdean, komertzio arloan, euskarari eta euskaldun kontsumitzaileoi harrera eta zerbitzu duina ematen dioten denda edo ostalaritza negozioak saritzeko sortu dugu Errekaurti Saria (hain zuzen Deustuko baserri zahar baten izena daraman saria).

Eta nor hoberik saritzeko, pintxo baten inguruan galdetzen dugunean, menuak irakurtzerakoan edo kontua eskatzerakoan nahi dugun hizkuntza aukeratzen uzten digun Bordatxo Jatetxea baino. Bakarra ez bada, bakarretarikoa delako.

Horrexegatik, urte luzez, komertzio arloan euskarari dagokion lekua emateagatik, I. Errekaurti Saria zuentzako. Bejondaizuela eta mila esker!

 

 Bordatxoko langileak Errekaurti Saria jasotzerakoan.

Nork: Berbaizu.2008/12/14 21:26:09.322 GMT+1
Etiketak: bordatxo_jatetxea berbaizu deustu errekaurti_saria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

zorionak bordatxokoei,

euskarazko menua egunero esakintzeagatik, biba zuei!!

Nork: aitor.2008/12/16 13:27:21.341 GMT+1

BUDA, GOGOAN ZATUGU!!!

MAHOMA

BERBAIZU: EKIMEN POLITA. EGURREBIGU!

Nork: herribap.2008/12/17 00:48:54.231 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru