Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/27 21:50:35.988 GMT+2

Deustua eta Titicaca hurrenez hurren

Zerbait badakigu. Deustua Deustua dela, bai Bizkaian bai Peruko Puno hirian (Titicaca lakuaren urertzean). Beraz zalantza bat gutxiago badugu. Berbaizu Euskara Elkarteak frogak baditu, eta baita hementxe argitaratu ere.

  Deustua etorbideko gaueko ikuspegi bat dugu hurrengoa.

Jr. delako hori ez da Dallas telesaileko kapeladuna. "Jr." kale edo etorbidetzat har genezake, eta "jirón" da bere esanahia. "Jirón Deustua" litzateke beraz Deustua kalea.

Azkenik, bada Puno hirian bertan "Arco Deustua" izeneko bat. "Gure herriaren omenez" munduan dagoen eraikuntza bakarra nola ez ekarri gure artera. Hona argazkia.

Eta zertara gure herriari honenbesteko gorespen? Gure artetik irtendako etorkinen baten ondorengoa militar egin omen zen, borrokaren bat irabazi, famatu egin eta hara nola dituen kaleak, arkuak... Punoko aymarentzako kalerik ez, monumenturik ez. Punoko Aymara Hizkuntzaren aldeko Elkartearentzako beste lantxo bat.

Nork: Berbaizu.2006/06/27 21:50:35.988 GMT+2
Etiketak: puno deustua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

k ikaragarriak diradela ezin uka liteke, baina noizko argazkien kalitate paregabearen tamainako komentarioak?

Nork: linburtzaile sutsua.2006/08/04 14:20:44.018 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.