Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/04 12:12:05.200 GMT+1

EUSKARAREN EGUNA 2009, BERBAIZU SANTURTZIN

Euskararen Egunean Berbaizu Euskara Elkartea Santurtzin ibili zen umeekin txapa tailerra egiten.

Bihotz Gaztea Ikastolak Santurtziko Gernika parkean antolaturiko ekitalditxoan, elkarteak lekutxo bat izan zuen eta bi orduz eman zuen txapak egiten umeekin. Arrakastatsua benetan tailerra, azkenak izan ginen dana jasotzen eta!

Athleticeko neska jokalariak gerturatu ziren ekitaldira eta bestelako jarduerak ere zeuden han egiteko: marrazkiak, aurpegiak margoztu, hankapalua, sokatira... giro ezinhobea!

Hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin, Berbaizutik
esker mila Bihotz Gaztea ikastolari!




argazki gehiago HEMEN

Nork: Berbaizu.2009/12/04 12:12:05.200 GMT+1
Etiketak: berbaizu santurtzi bihotz_gaztea_ikastola deustu euskararen_eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru