Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Deustuko Erriberatik
Hona lehengo egunean Berria egunkarian irakurri ahal izan genuen eskutitza:

Udal bandaloak

Nerea Etxaniz.Bilbo.

Polita geratu zen. Mural koloretsuan Erribera auzo euskalduna dotore ikus genezakeen, auzokideoi zein bisitariei auzo sarreran ongietorria ematen. Ederra izan zen, halaber, Euskararen Egunean umeak eta ez hain umeak festa giroan baina buru-belarri ikustea, ahalik eta lan txukunena egin nahian. Harro geunden, bai, harik eta urtarrilaren hogeian Bilboko garbiketa brigadak auzoan sartu eta dena zuri-gris utzi zuten arte. Udal honek euskararen aldeko herri ekimenak babestu barik horrela oztopatzea eta debekatzea ere... etsigarria, benetan! Mutu nahi gaituzte.

Dantza afrikar ikastaroa
Neguko hotzari aurre egiteko modurik ederrena, osasuntsuena eta dibertigarriena gorputza dantzan jarriz berotzea da! Horregatik, Berbaizuk laster DANTZA AFRIKAR IKASTAROA eskainiko du Ainhoa Unzalurekin. Gainera, musikaria izango da egunero zuzenean Burkina Fassoko Adamo Gindo, hain zuzen ere.

Lau asteetan zehar dantza afrikarrak ikasteko aukera izango duzu, asteartero (19,30etatik 21,00etara) otsailak 21etik martxoaren 12ra bitartean. Berbaizukide eta langabetuentzat 15 eurotako prezioa izango du ikastaroak eta besteentzat 25.

Izena emateko idatzi berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikora edo deitu 94 447 10 42 telefono zenbakira otsailak 15 baino lehen.

Futbolin liga
Futbolin liga ospatuko dugu laster Müllerenean. Bikoteka izena ematen joan zaitezke. Esan bezala ligatxoa izango da eta Deustuko jaietan, martxoan izango du bukaera.

Izena eman nahi baduzu otsailaren 12.a baino lehenago egin ezazu.  (berbaizu@euskalnet.net)

Saria paregabea, gainera! Futbolinean izerdiarekin galdutako kaloriak berreskuratzeko, Casa Vasca jatetxean bi lagunentzako bazkari ederra.

On egin eta anima zaitez.

Establecimiento Colaborador
Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako errespetua eskainiko dion legeria bat eskuratzea. Deustun dugun komertziante elkartea bezalakoek deustuar bezero euskaldunoi jaramonik egin ez arren agian legeari egingo diotelako.

Aingeru Epaltza Irakurlearen Txokoa
Irakurlearen txokoak badauka 2012 urte honetarako lehenengo zita. Otsailaren lehenengoan, asteazkenarekin, Aingeru Epaltza izango da "Mailuaren odola" liburuaz berba egiten.

Mailuaren Odola eleberri historikoa da. "Erresuma eta fedea" izeneko trilogiaren lehen liburua da. Nafarroako erresumako konkistaren osteko garaietan dago giroturik.

Urte honetako irakurlearen txokoaren lehenengo zitara datozenen artean, liburu zozketa berezia izango da.

Hamaikaren erreportajea Euskararen unibertsoan
Abenduan ospatu genuen euskararen egunaren gaineko erreportaje ederra egin zigun Hamaika Telebistak.

Egin klik hemen erreportajea ikusteko.

Kantatzeko garaia
Tomas deuna ospatzen da gaur Euskal Herriko leku ezberdinetan. Gertuen dugu guk Bilbo. Deusturrak hara joan ohi gara azokan bisita egin, zerbait jan, edan... eta, noski, kantuan aritzera. Deustuko kantugintza txokoak gaurkoan ere zita egin du elkarrekin abesteko. Arratsaldeko zortziretan da hitz ordua Kalderapeko aurrean.

Bestetik, larunbatean geure herrian bertan kalez-kale abesten joateko eguna da. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin urteroko kantaldia egingo baitugu. Arratsaldeko bost eta erdietatik Done Petri plazatik abiaututa, Deustuko kaleak alaituko ditugu kantuan.

Animatu zaiteztete eta gurekin kantuan egin. Abestiak dioen bezala... "Kantatzen ez duenak, zorionik ez du!"

120. Prest! laster kalean
Deustualdeko herri aldizkaria den Prest! laster deustuarren etxeetara iritsiko da. Urte honetako azkena, 120. zenbakia izango da. Azaleko argazkian ikusten den bezala La Fundición Aretoko Luque Tagua da elkarrizketa nagusiaren protagonista. Izan ere, antzerkia eta dantza garaikidearen lekuko den espazio honek 25 urte betetzen ditu.

Erreportajearen gaia "Musutruk denbora bankua" da. Kulturari tartea eskaintzen dion Barkua bete Berba atalean Mikel Alonsoren Zorrozaurre argazki-liburua ezagutuko dugu eta gurera etorria Igrid Alemany, Kataluniarra elkarrizketatuko dute.

Elorri bertso eskola urte berrirako prest!
2011.eko ekainean  Elorri bertso eskolak bere aurkezpena egin zuen elkartea legez. Etxahun Lekue larrabetzutar bertsolariarekin batera hasi ziren bertsoak kantatzen duela hiru urte. Pasatutako azken hilabete hauetan ere, isilpean jarraitu dute lanean.

Urteari agur esateko Müllerenean bisita egin ziguten. Bertan izan ziren bertsolari gazteen lagun, guraso eta gerturatu ziren berbaizukide asko. Denek orain eta geroko bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten.

Urtarriletik aurrera Elorri bertso eskola Müllerenean izango da astelehenero. Etxahunen lekukoa Natxitutik datorren Ander Elortegi irakasle berriak hartu du. Bertso tailerrean parte hartu nahi duten gazteentzat ateak irekita daude, beraz.

Elorri bertso eskolarekin harremanetan jartzeko: 665730717 edota elorribertsoeskola@gmail.com e-postan.

Euskarak, 365 egun
Duela egun batzuk Berrian atera zen artikulua ekarri nahi dizuegu. Durangon bada ere, oso gertu sentitzen eta bizitzen dugu Deustualdean durangarrek adierazitakoa.

"Igaro da abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko eguna Berbaroko, Anboto-ko
eta Platerueneko lagunontzat. Bizitzeko egun bat, egunero euskaraz bizi
garenontzat. Hurrengo aste osoa ere ederra izango da euskaldun eta
euskaltzaleontzat, Durangoko Azokan batuko gara-eta, euskal kulturaz
gozatzeko.

Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean.
Hil osoan eta hurrengo urte osoan jarraituko dugu guk euskaraz bizitzeko
aukerak sortzen eta sustatzen. Euskal Herrian beste hainbeste legez,
horrexetan gabiltzalako ibili joan deneko hogei urtean. Eta horixe
diogu: euskarak 365 egun.

1989an sortu genuen Berbaro euskara
elkartea 400dik gora bazkidek, euskararen aldeko lanari ekinez:
sentsibilizazio kanpainak, kultur ekitaldiak, akordioak Durangoko
komertzioekin zein kultur eta kirol taldeekin… Geroago, Eraz
astekaria sortu genuen euskarazko tokiko kazetaritza lantzeko; 2000.
urtean Anboto Komunikabideak-ek hartu zion lekukoa, proiektua berrituz
eta indartuz. Bestetik, taberna ere hartu genuen Durangon, euskaldunen
topagune eta kultur ekitaldien agerleku izan zedin; 2004an Plateruena
kafe antzokiko ateak zabaldu genituen, 900 bazkidegaz, baliabide
hobeekin eta helburu handiagoekin jarduteko euskarazko
herri-kulturgintzan.

Gaur egun durangar asko euskaraz bizitzeko
iturria da Berbaro; Durangoko Udalaren Euskara Zerbitzua kudeatzen du,
eta Durangon euskalgintzaren sarea indartzea du helburu. Anboto-k,
berriz, 10.000 etxetara banatzen du papereko astekaria, eta 1.000tik
gora bisita ditu egunero webgunean, Durangaldeko berri emanez eta
gizarte, kirol zein kultura atalak landuz. Plateruena, bere aldetik,
agertoki garrantzitsua da Euskal Herri osoko artistentzat, eta
azkenaldian gogo biziz dihardu Durangaldeko zaleen parte-hartzea zein
sortzaileen auzolana sustatzen.

Euskaraz bizitzeko aukera egin
eta geure artean antolatu garen Durangaldeko herritarrak gara, gure
helburuak hobeto betetzeko egitura profesionalekin dihardugunak.
Badakigu badirela gure eskualdean zein Euskal Herri osoan euskalgintzan
diharduten beste hainbat herri-antolakunde eta enpresa; baita
euskaltzaleak diren denetariko talde, elkarte eta enpresak ere.
Badakigu, zelan ez, alderdi politikoek eta instituzioek ere zeresan
garrantzitsua eta zeregin handia dutela euskararen eta euskaldunon
bizimoduan. Askok uste du denok garela beharrezko. Guk hori baino
gehiago uste dugu: denon artean ahalik eta ikuspegirik osoena eta
adostuena lortzea beharrezko dela uste dugu, irizpide bateratuekin lan
eginez benetan osagarriak eta eraginkorrak izan gaitezen.

1990
inguru hartan, euskara elkarteak sortu zirenean, euskaltzaleak batu eta
euskararen aldeko lana alderdikerietatik babestea izan zen ideia
nagusietako bat. Egitea bihurtu genuen eragiteko modu, eta, alderantziz,
eragitea egiteko era. Mesfidantza askotxoren artean, eta geuk ere
hainbat kontutan gehiago asma bagenezakeen ere, asko egin eta eragin
dugu. Iraganaren kontakizunean euskalgintzak ere badu bere zatitxoa.
Etorkizuna dugu guk jomuga, edozelan ere, eta oraina bizigai.

Hogei
urte pasatxo geroago, gaur eta hemen, bestelakoa da egoera, eta geuk
ere egin gura diogu ekarpena. Bizikidetzaz hainbeste berba egiten den
honetan, euskara gakoa dela deritzogulako. Aspaldian kantatzen dugun
moduan, euskara da euskaldun egiten gaituena. Eta, gure ustez,
bizikidetzaren giltza ere bada euskara.

Elkarri hitz egiteko
behar ez duenak elkarri entzuteko beharko du. Gaztelera eta frantsesa
legez, euskara gakoa da elkar ulertzeko. Elkarrekin bizitzeko.

Horixe
gara, eta horixe dugu eskaintzeko: euskaldun eta euskaltzaleon
herri-mugimendua, lan profesionala borondatezko ekarpenagaz uztartzen
duena, eta norbanako, elkarte, alderdi zein instituzioekin elkarlanean
diharduena.

Hogei urteotan kemena, gaitasuna eta eraginkortasuna
erakutsi dugu euskaratik eta euskaraz jarduten. Asko da hori. Gehiago
da, baina, denon  artean egin dezakeguna: euskaraz hazi, hezi, idatzi,
kantatu, informatu, gozatu, lan eta  festa egin… Durangaldean eta Euskal
Herrian euskaraz  bizi.

Ospa ditzagun euskararen 365 egunak!"

Nerea Iriarte Gorka Barruetabeña Nahia Zarzosa
Plateruena kafe antzokiko presidentea, 'Anboto' astekariko presidentea, Berbaro euskara elkarteko presidentea