Egun hauetanDeustuko Gazte Alai astialdi taldeko begiraleek, Berbaizuren Txantxiku astialdi
taldekoekin batera, Ttakun elkarteak eskaintzen duen lau orduko Hezitzaileek
asko egin dezakete ikastarotxoa egin dute.
Landutako hitzarmenen artean,Gazte Alai astialdi taldearekinadostu
genituen hainbat atal eta horien artean bat, taldeko hezitzaileen hizkuntza-eraginaren gaineko formazio saio bat jasotzea izan zen. Ikasturtea amaitu baino lehen egitea zen helburua, eta halaxe egin dugu.
argazkian hezitzaileak eta Ttakuneko emalea Bidarten egindako formazio saioan
Orain, hitzarmenaren beste arloak aztertu eta ebaluatzea izango da hurrengo urratsa. Dena dela, gure elkartearentzako erronka hitzarmenak zabaldu, haur eta gazteez gain arlo berrietara heldu eta Deustuko elkarteen artean urterik urte hitzarmen gehiago lortzea izango da.
Azken hileotan Ibarrekolandako
institutuanetaDeustuko Ikastolanibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara
elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren,
zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu
batean.
Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin.
Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa:"Bai, baina Bilbo erdalduna da” diño batek , “Euskara
komunikatzeko beste hizkuntza bat baino ez da” beste
batek , “sentimendu bat da”
gelako atzeko partetik ere entzuten da…
Euskaraz bizitzea, bide ezberdinetatik abiatuta ere, posible dela eta batzuk horrela egiten saiatzen direla mahai gainean jartzea da helburu nagusia, eta alde horretatik interesgarriak eta probetxugarriak izan dira saioak oso.
Ibarrekolandako Institutuko eta Deustuko Ikastolako gazteak
Hiriko kaleak zeharkatzeaz bat, XX. mendeko pasarte zehatzak kontatu eta Bilboren eta euskararen arteko harremana ibilbide luzekoa dela azaltzen da, historia sozialaren, espazioaren, hizkuntzaren eta hiriaren irudiaren arteko loturak landuz. Eta aldi berean gure hiriarekiko eta hizkuntzarekiko ikuspegiak jorratuz.
Areatzan Balendin Enbeitaren eskulturaren aurrean Ibarrekolandako ikasleekin
Udazkenean burutu genuen lehen Hiri Ibilbidea oinarri hartuta, hona Ibaizabal telebistak eginiko saioa:
Pasadan apirilaren 24ko Kulturgileen Plazan Tunisiarako bidaiaren zozketa egin zen.
Urduritasuna edonon, azarotik karteran gordeta geneukan zenbakia ateratzeko irrikaz. Umeak, Amaiur eta Berbaizukide batekin batera, zenbakiak kantatzen hasi ziren, baina han geundenotatik inork ez zuen eguneko zortea izan.
Gure sorpresa, hurrengo astelehen goizean zenbakiak blogean publikatu ondoren, PATXI EREZKANO jauna poz pozik agertu zenean bere papeleta irabazlearekin! ZORIONAK!
zenbaki sariduna: 1282
Izargi Bidaiak-eko ordezkaria eta Patxi Erezkano zenbaki sariduna eskuan.
Bukatu da aurtengo patinatzaileen ikastaroa! Oso gustora ibili dira, batez ere azkenengo egun eguzkitsuetan.
Euskalduna zubi azpian dagoen pistara heldu, euren patinak jantzi eta leku batetik bestera patinatzen hasten dira berotzeko. Ondoren, irakaslearen azalpenei jarraitu eta ordubetez gogotsu ibiltzen dira gure neskak!
Zero mailan hasi ziren urrian, hobekuntza maila egitea erabaki zuten martxotik aurrera, eta hurrengo ikasturtean jarraitzeko asmoa dute!
Jakin ere, lehen aldiz probatu nahi duzuenentzako aukera izango duzuela irailean, zero mailan hasteko taldea sortuz gero.
Aurten ere arrakasta haundiz ospatu da Arangoitiko Euskal Jaia. Hitzaldiak, Kalejirak, Kantuak, Emanaldiak, jolasak, giro ona, kantuak, jende asko, batukada, txapelketak, pailazoak, joaldunak, tailerrak... eta euskara barra barra.
Hona hemen larunbateko (maiatzak 8) herri-bazkariko giroa: