Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/22 13:49:55.693 GMT+2

LESAKARA ASTEBURU PASA!

Berbaizun Kar-kar gazte arloa sortu da eta lehenengo ekintza antolatu dute: Lesakara asteburu pasa.

Irteera uztailak 7 eta 8ra bitartean burutuko da. Uztailaren 7an goizeko 10:00etan aterako gara Deustuko Done Petri plazatik eta 8an arratsaldeko 17:00etan bueltatu.

Eraman beharrekoak hauexek dira: kanping-denda eta lehenengo egunerako bokata.

Izena emateko ekainaren 28rarte daukazue epea. Horretarako derrigorrezkoa da aldez aurretik lokalean ordainketa egitea (10€ bazkideentzat eta 15€ bazkide ez direnentzat).

18urtetik gorakoa bazara eta euskalduna, hemen daukazu Lesakako Sanferminetaz gozatzeko aukera ederra!!!!

Nork: Berbaizu.2007/06/22 13:49:55.693 GMT+2
Etiketak: gaztearloa deustu lesaka sanferminak berbaizu kar-kar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.