Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/15 14:09:19.315 GMT+1

Ohitura zaharrak Deustu Berrian

Bilbo berriaren garaiotan, Deustu ere berritzen ari zaizkigu. Poliki poliki eraikin berriak ikusiko ditugu gure inguruan. Lehengo egunean horietako baten lehen harria jarri zuten Euskalduna Zubiaren parean.



Deustuarrok aspalditik ditugu ikusgai obra iragartzen duten panelak. Eta berritasunetik gutxi iragartzen digute, praktika zaharrak, euskarari bazter txikiena ere uzten ez dioten ohiturazko tradizioak errepikatzera datozenak, erakusten dizkigutelako. Harritzekoa oso, arduradun instituzionalek eta hospitalaren arduradunek innobazioa eta garapena ahoan etengabe darabiltenean.



Jarraian datozen zerbitzu, eraikin eta azpiegiturek tradizio baztertzaileei eutsiko al diete? Ala benetan Deustu berriari ateak ireki, euskaraz bizi garen milaka deustuarroi entzun eta euskarari behar duen tokia emango al diote?


Nork: Berbaizu.2010/02/15 14:09:19.315 GMT+1
Etiketak: imq_berria deustu_berria publizitatea_euskaraz bilbo_berria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

   Bide batez, askok pentsatzen duguna botako dut: eraikin berri hori osasun publikoaren kontra datorren oldarraren erakusgarri da. Kapitalismoak ez duenez dagoeneko irensteko mozkin erretzik hainbeste esfortzuz eraikitako osasun sistema (eta pentsioak) irensteko prest dator. Zorterik txarrena opa diot IMQri! 

Nork: berbaizukide.2010/02/16 11:08:52.105 GMT+1

Guk dakigunez,hauek ez dute zertan errespetatu ez osasun publikorik, ez  gizartearen segurantza sistemarik, ez uholdeak saihesteko planik, ez jabego publikorik, ez kostalde edo ingurumen legerik, ez hiritarron parte-hartze eskubiderik eta abar.

Edo da guk ez ditugula ondo ulertzen euskara erabiltzen ez dutelako?

Azkenean gurea izango da errua.

Nork: DEUSTUBARRI.2010/03/02 19:38:29.172 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru