
Remen gustora sariarekin
Errekaurti saria Berbaizuk Komertzio arloan euskara sustatzeagatik banatzen duen saria da, eta aurten Remen Okindegiari banatzea erabaki du inguruan euskara erabiltzeko aukera ematen duen komertzio bakanetakoa izateaz gain, "hemen berbaizu" eranskina aspalditik jarrita duelako, bertan sartzen diren bezero guztiei euskaraz lasai egin dezaketela jakinaraziz.

Gure elkarteko kidea saria banatzen.
Hortaz gain, Remen Okindegia, ogi goxoa euskaraz normaltasunez erosteko aukera ematen digun okindegi bakarra ezbada Deustualde osoan, urruti ez da ibiliko.
Beraz Berbaizuren eta inguruetako ogi-jaleen partetik, Zorionak eta mila esker!!!
Idatzi artikulu bat