Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/04 19:29:58.907 GMT+1

SMS lehiaketa EUSKARAREN UNIBERTSOAN

Zelako partehartzea aurten ere Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertso SMS lehiaketan, ehun mezu baino gehiago jaso ditugu.

Ikasleek euskara bultzatzeko  leloak bialdu behar zituzten sms ereduan,  badakizue, gaur egungo teknologiek gazteen artean duten arrakasta ikusirik, gogoz parte hartu dute, dudarik gabe.

Astelehenean epaimahaia bildu eta erabakia hartzea ez zen erraza izan. Hona hemen erabakitakoa:

IRABAZLEA
Miren Molina DBH 1, San Inazio ikastetxea
"Eskra d gre bzitsnren nrria, gre begitn dgn irria"
Euskara da gure bizitasunaren neurria, gure begietan dagoen irria.

BIGARREN SARIA
Aitor irigoien DBH 1, Deustuko Ikastola
"etx nahiz kal bti eskar utsn"
etxean nahiz kalean eti euskara hutsean

HIRUGARREN SARIA
Ainhoa Etxautz DBH 3, San Inazio ikastetxea
"euskaraz egn ezean jrrko dgu gltzek bdean!"

Euskaraz egin ezean jarriko dugu galtzeko bidean!

AIPAMEN BEREZIAK
- Nagore Txurruka, Deustuko Ikastola DBH 1
- Nerea Cubillo, Deustuko Ikastola DBH 1
- Adrian Maza, San Inazio Ikastexea DBH 3
- Idoia Martin, San Inazio Ikastetxea DBH 4
- Rosalia Santos, San Inazio DBH 4

Zorionak!!!

Nork: Berbaizu.2009/11/04 19:29:58.907 GMT+1
Etiketak: sms berritzegunea berbaizu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru