Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/29 12:21:47.440 GMT+2

Txantxi, txantxi! Besaiden

Pasadan igandean Txantxiku umeek Besaide bisitatu zuten.
Goizeko bederatzietan Deustutik irten eta Apatamonasterion utzi zituen busak.
Hortik ibilbidea hasi, eta Arrazolaraino heldu ziren Besaide bidean. Tontortxoa egin ondoren, eta eguraldiaren mehatxuarekin (euri pixka bat, gelditu, atertu, euria berriro eta azkenean blai blai eta lokatzez beteta), Elorriora jaitsi ziren ogitartekoa hartzera.

Bertako elizpean tortila, solomoa, gazta, gailetak eta nola ez txokolatea jan eta gorputzari bero apur bat emateko asmoz, herriko tabernan batean cola cao bero-beroa hartu zuten.


Ikusi, ikusi HEMEN argazkiak

Nork: Berbaizu.2009/04/29 12:21:47.440 GMT+2
Etiketak: berbaizu besaide_txantxiku | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru