Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/28 22:11:14.068 GMT+2

Txantxikuren udalekuak Mendigorrian eta Piriniotan

                                                             Txantxiku Legazpian

Adunan ederki asko pasa zuten Txantxikutarrek eta asetu ez direnez planez gainezka heldu dira uda hasierara. Batetik ekainaren 17an Gamarrako igerilekuetara doaz uretan txipli-txapla ibiltzera.

Eta azken hiru urteetan bezala, udalekuak antolatuko dituzte uztailerako.  Gaztetxoenak Mendigorriara joango dira lehenengo hamabostaldian.  Astialdi Taldeko "iturriek" esan digutenez, 40 bat txantxikukume inguru abiatuko da Nafarroa erdialdera. Han Durangaldeko beste hainbatekin emango dute egonaldia, Berbaro Euskara Elkartearekin batera egingo baitu Txantxiku Astialdi Taldeak aurtengo udalekua.

                                                               Txantxiku Adunan

Bestalde, nagusienak bigarren hamabostaldian udaleku ibiltaria egingo dute Bidarrain hasi eta Izaban bukatuta. Aldatz gora eta behera ibiliko diren hauek ere Berbarokoekin biziko dute mendi zeharkaldia. Datorren urtean errepikatzen badute nekatu ez diren seinale!

                                                              Txantxiku Astialdi Taldea

Nork: Berbaizu.2006/05/28 22:11:14.068 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

hori bai hori txantxikuen sasoia, lepo egingo nuke berbaizukide bat baino gehiago utziko luketela maldan gora mingaina agerian!!

 

 

Nork: marmoka.2006/05/29 17:47:27.318 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.