Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/09/12 12:00:25.673 GMT+2

Urtzi Urrtutikoetxea Irakurlearen Txokoan

Irailaren 28an aurtengo lehenengo Irakurlearen Txokoa izango dugu Urtzi Urrutikoetxea Santutxuko idazlearen “Afrika express” liburuarekin. Honetan kontatzen digunez,  milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino eramango gaitu Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak.

irakurle txokoa urtzi2
Urtzi Urrutikoetxea Bilbon jaio zen eta kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan aritu da, telebistan eta prentsa idatzian, batez ere. Borroka galduetatik gatoz eta Utzidazu karmina kentzen poesia liburuak eta Auzoak ipuin liburua idatzi ditu, besteak beste, eta Euskal Herritik kanpo Afrikan, Latinoamerikan, Europan eta Ekialde Hurbilean egin ditu erreportajeak.




Nork: Berbaizu.2011/09/12 12:00:25.673 GMT+2
Etiketak: euskara liburuak berbaizu literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru