Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/06/20 19:22:30.936 GMT+2

Zenon Urigueni Oroigarria

Joan den astean gure bazkide den Zenon Urigueni esker ona adierazteko oroigarri bat eraman genion Berbaizuren izenean. Zergatik? Bada, gu berarekin orain arte akordatu ez garen arren, bera gurekin urtero urtero akordatzen delako. Eta bazkide fidelak asko ditugun arren, Zenon pasioitarra da fidelenetakoa dudarik gabe. Peru eta Kolonbian 44 urte eman ondoren orain dela 12 urte Deustura bueltatu zenetik, gu ezagutu gabe Berbaizuko bazkide izatea erabaki zuen eta ordutik, ez digu behin ere hutsik egin. Lehengo egunean nabarniztar deustuartuak esan zigun bezala: "nola ez nintzen bazkide egingo, geuk ez badogu euskerien alde egiten nork egingo dau ba?". Zenonek 86 urte betetzen dituenez San Juan egunean, zorionak gure partez eta urte askotarako!

Zenon_02
Zenon oroigarria jaso berritan.

Nork: Berbaizu.2011/06/20 19:22:30.936 GMT+2
Etiketak: ohorezko_bazkide berbaizu_euskara_elkartea zenon_uriguen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru